Nafarroako Auzitegi Nagusiak atzera bota du Skolae programaren ezarpena

  • “Tramitazio akatsa" argudiatuta eta hezkuntza programaren edukia baloratu gabe, Skolae programa ukatu egin du Nafarroako Auzitegi Nagusiak. Xedapen orokor gisa tramitatu behar zela argudiatu du epaileak, eta ez ekimen administratibo modura.


2020ko ekainaren 18an - 09:27
Nafarroako Auzitegi Nagusia

Nafarroako Auzitegi Nagusiak ezeztatu egin du Nafarroako Hezkuntza Sailak onartutako Skolae hezkidetza programaren ezarpena, tramitazioan akats bat dagoela argudiatuta. Legez ezarritako prozedura “erabat” zokoratzen zuela arrazoitu du epaileak. Adierazi duenez, programa transbertsala izanik, xedapen orokor edo erreglamendu moduan tramitatu eta onetsi behar zen, eta ez ekimen administratiboa izango bailitzan. Dena den, ebazpenaren aurka helegitea aurkezteko aukera zabalik dago oraindik.

Skolae programaren aurkako salaketa Iruñeko bi ikastetxetako gurasoek jarri zuten. Dena den, auzitegia ez da programaren xehetasunak aztertzera sartu. Epaileek azaldu dutenez, izaera orokorra duten legeen onarpen prozesurako “foru legeari men” egin behar omen zaio, aurreproiektuari memoria bat eta ikerketa ekonomikoa gehituz eta sail guztiei kontsultatuz. Hori gutxi balitz, zenbait kasutan, proiektua jendaurrean jartzeko betebeharra ezartzen da. Azkenik, hura aplikatzeko beharrezko prozedura ere zehazten du legeak.

Nafarroako Gobernuak hezkuntzaren esparruan eginiko proposamen nagusietariko bat da Skolae. Programak “kultura parekidea” sustatzea eta indarkeria sexisten arloan heziketa bultzatzea du helburu. Sektore sozial eskuindarrak egitasmoaren aurka azaldu dira ordea, eta haurrak “doktrinatzeko” nahia egotzi diote gobernuari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Skolae programa
Bigarren aldiz atzera bota du Nafarroako Auzitegi Nagusiak Skolae programa

Edukietan sartu gabe, epaitegiak “tramitazio akatsak” argudiatu ditu berdintasunean hezteko programa baliogabetzeko. Hezkuntza Departamentuak helegitea aurkeztuko du.


Pornoaren aurrean, sexu heziketa

Pornografiaren eta desinformazio sexualaren aurrean gogoetatu eta baliabideak partekatzeko, jardunaldi arrakastatsuak egiten ari dira Nafarroan, eskola eta familiei zuzenduak. Astearte honetakoa da euskaraz egingo duten jardunaldi bakarra, Bertizen. “Sexu heziketa ez da... [+]


Skolaek aurrera jarraituko du, Berdintasunerako Foru Legearen babespean

Espainiako Auzitegi Gorenak atzera bota du Nafarroako Gobernuak Skolae auzian aurkezturiko helegitea, baina Hezkuntza Departamentuak ziurtatu du dekretu bat prest duela, forma akatsak zuzentzeko, eta programak aurrera jarraituko dutela.


2020-06-22 | Mikel Eizagirre
Nafarroako Gobernuak helegitea aurkeztuko du Espainiako Auzitegi Gorenean, Skolae programa dela eta

Carlos Gimeno kontseilariak Nafarroako Hezkidetza Plana onartuko duen Foru Dekretua tramitatzeko asmoa iragarri du.

 


Skolae hezikidetza programa saritu du Espainiako Gobernuak

Txibite Lehendakariak Gobernuaren konpromisoa azaldu du Madrilen SKOLAE hezikidetza programa Nafarroako ikastetxe guztietara zabaltzeko.


Eguneraketa berriak daude