Nafarroako Gobernuak Durangoko Azokan parte hartuko du 15 urte eta gero

  • Gerediaga Elkarteak iragarri duenez, Nafarroako Gobernua Durangoko Azokan izango da aurten. Hamabost urte igaro dira euskal kulturaren azokan parte hartzeari utzi zionetik.


2015eko azaroaren 13an - 13:24
Parte hartu bakarrik ez, Azokaren babesleetako bat izango da Nafarroako Gobernua.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Besteak beste, Nafarroako Gobernuak erakusleiho bat izango du bere argitalpenentzat.

Areto Nagusiko "Gogoetaren plaza" ekimenean ere parte hartuko du abenduaren 6an. Kultur politikei buruzko debatea antolatu dute egun horretarako eta Nafarroako Gobernuko Kultur Ekintza Zerbitzuaren zuzendari Dori Lopez Juriok bertan parte hartuko du.

Azokaren babesle

Bestalde, Azoka inauguratzeko egingo den ekitaldira ere ordezkaritza bidaliko du Uxue Barkosen kabineteak, Euskal Herriko beste erakunde publikoetako ordezkariekin batera.

Aurtengo edizioaren babesleen artean ere agertuko da Nafarroako Gobernua, EAEko hiru Foru Aldundiekin, Eusko Jaurlaritzarekin, Durangoko Udalarekin eta Espainiako Kultura ministerioarekin batera.

Gerediaga pozik

Durangoko Azoka antolatzeaz arduratzen den Gerediaga Elkarteak poza agertu du agintari nafarren erabakiarekin, "azken urteetan nabarmena izan baita Azokan Nafarroako Gobernuaren hutsunea".

 


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.