ARGIA.eus

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Nafarroako biztanleen erdiak baino gehiagok ohitura ez-aktiboak ditu aisialdian

  • Biztanleria aktibatzeko asmoz, egunerokoan jarduera fisikoak egiteko aholkuak eman ditu Osasunbideak.


2023ko irailaren 22an - 05:41
Azken eguneraketa: 10:19

Osasun komunitarioaren behatokiaren arabera, Nafarroako biztanleen erdiak baino gehiagok ohitura ez-aktiboak ditu aisialdian. Horrez gain, hamabost urtetik gorako Nafarroako biztanleen %31 inguruk ez du jarduera fisikorik egiten aisialdian eta, eta %24 inguruk jardueraren bat egiten du noizean behin.

Osasunbidearen arabera, mugitzea “oso aberasgarria” da, hala nola ongizate emozionala eta mentala zaintzen laguntzen duelako eta loa hobetzen duelako; sozializatzeko aukerak eskaintzen ditu, bizkortasunari eta “pisu egokiari” eusten laguntzen dio; pertsonen autonomia bultzatzen du eta hainbat gaitz prebenitzen ditu. Horregatik, biztanleria aktibatzeko asmoz, egunerokoan kirola egiteko aholkuak eman ditu Osasunbideak.

Lehenik, joan-etorriak oinez edo bizikletaz egitea; eskailerak erabiltzea, autoa erabiliz gero urrun uztea autoa edo garraio publikoan geltoki bat lehenago jaistea eta erosketa oinez egitea gomendatu du Osasunbideak. Maria Labairu autoan joan ohi da lanera, eta haren ustez, ez da “horren erraza” gomendioak jarraitzea: “Gaur egungo sistema kapitalistan oso zaila da gauza horietarako denbora ateratzea, dena lanera bideratuta dagoelako. Goizeko bostetan jaikitzen banaiz lanera joateko, ezin naiz ibili ordularia gehiago aurreratzen autoa urrun uzteko”.

Bigarrenik, etxean mugitzeko gomendioak eman ditu, hala nola etxeko lanak egin bitartean mugitzea; ariketak egitea eskuekin edota hankekin telesail bat ikusi bitartean; paseatzea eta iragarkiak probestea altxatzeko eta mugitzeko. Mikel Martikorenaren arabera horrelako ariketek “ahalik eta produktiboen” izatea bilatzen dute: “Nik egin izan dut kirola telesail bat ikusten dudan bitartean, baina ez naiz ongi sentitzen ez diodalako neure buruari permititzen lasai egoten”.

Azkenik, aisialdian gehiago mugitzeko aire zabalean jarduera fisikoa egitea; oinez ibiltzeko, mendira joateko edo kultur jarduerak egiteko planak egitea eta hiriko edota etxeko baratzea zaintzea gomendatu dute.

Aisialdian gehiago mugitzeko aire zabalean jarduera fisikoa egitea; oinez ibiltzeko, mendira joateko edo kultur jarduerak egiteko planak egitea eta hiriko edota etxeko baratzea zaintzea gomendatu dute

Zortzi orduz eserita

Osasun Komunitarioaren Behatokiaren arabera, hamar pertsonatik lauk eserita ematen dute lanaldiaren zatirik handiena. Horren adibidea da, Marta Garcia. Bulego batean egiten du lan eta lanaldi osoa dauka. Ia zortzi orduz eserita egoten denez, tarteka aulkitik altxa eta luzapen batzuk egiten saiatzen da. Hala ere, eserita ez egotea “oso zaila” dela uste du: “Batzuetan sentsazioa daukat egun osoa pasatzen dudala eserita”.

Bulegoan ez dagoenean, alde batetik bestera autoan edo autobusean mugitzen da; hala ere, haurrekin oinez edo bizikletan mugitzen saiatzen da: “Oso txikiak zirenean zailagoa zen, baina geroz eta errazagoa da”. Gaineratu du "on handia" egiten diola ariketa pixka bat egiteak: “Askotan ikusten dut bizikleta hartzen dudan egunetan, bidea motza izan arren, lasaiago ibiltzen naizela eta deskonektatzen laguntzen didala”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
Ahanzturaren gaixotasuna

Frankfurt (Alemania), 1901. Alois Alzheimer psikiatra eta neurologoak Auguste Deter pazientea ikusi zuen lehen aldiz. 51 urteko etxekoandre alemaniarra kasu arraroa zen. "Pazientea eserita dago eta babesgabe dirudi" jaso zuen Alzheimerrek idatziz: "Nola duzu... [+]


Harrera-egoitzetan suizidioaren prebentzioa lantzeko “behar handia” dagoela ondorioztatu du EHUk

Euskal Herriko Unibertsitateko zenbait ikertzaileek harrera-egoitzetako nerabeen jokabide suizidak aztertu dituzte, eta ondorioztatu dute gazteen laurdena bere buruaz beste egiten saiatu dela. Salatu dute langile gehienek ezagutza “baxua” dutela.


Plantaina

Bortxain-belarra, bost-zainetako belarra, zaintiratu-bedarra, zain-belarra edo plantainaz ariko naiz gaur. Gutxi izango dira hain ugariak eta hala ere ezezagun handia dugu, begiz ezagutzen dugu baina zertaraino baliagarri zaigun oraindik ez dugu probatu ziurrenik.


1.431 lanpostu sortzeak ez du Osakidetzaren plantilla handituko, ELA eta ESK sindikatuek salatu dutenez

Eusko Jaurlaritzak Osakidetzan iragarritako lanpostuak behin-behinean dauden langileen plazak formalizatzeko izanen direla esan dute ELA eta ESK sindikatuek.


Eguneraketa berriak daude