Nafarroak 2023an Madrildik jasoko dituen 103 milioi eurotik 71 AHTra doaz

  • Espainiako gobernuak 2023rako aste honetan aurkeztutako aurrekontu orokorretako datuak dira, eta horietan ikusten da Madrildik apustu handia egiten dela Nafarroako abiadura handiko trenaren alde.


2022ko urriaren 7an - 11:22
Argazkia: Ekin Klik
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Ez da txantxetakoa AHTri eman nahi zaion garrantzia, Espainiako Kongresuak aurrekontuak bere horretan onartzen baditu, Espainiako Gobernuak 2023an Nafarroan egingo duen inbertsioaren %69 AHTra bideratuko baita. Horietatik 62,8 milioi Zaragoza-Iruñea-Euskal Y linearen eraikuntzara bideratuko dira, eta beste 8,1 milioi Garraioaren Sare Transeuroparraren korridorera.

Oro har, estatuko aurrekontu orokorretatik iaz baino gehiago jasoko du Nafarroak –iaz 77 milioi euro– eta gehiago inbertituko du AHTn –ia 53 milioi–. Eta gastatu nahi dena asko bada ere, orain arteko egindako inbertsioa ez da oraindik proiektua amaitzeko beharrezkoa den %10era iristen. Espainiako Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independenteak (Airefek) 2020an ezagutzera emandako ikerketaren arabera, Nafarroako AHTn egiteke zegoen inbertsioren %96,2.

Madrilek ez du behar beste diru Nafarroako AHT nahiko lukeen azkartasunez egiteko, baina handik eta hemendik saioak egiten ari dira. Horren beste adibide bat da, hemendik eta 2026ra arte Nex Generation Funtsetako beste 140 milioi euro ere bideratuko dituela azpiegitura horretara.

Euskal Y-rako ez da halako inbertsio handirik aurreikusten. EAEk 558 milioi euro jasoko ditu estatuko aurrekontu orokorretatik 2023an –beti ere aurreikuspenen arabera–, eta horietatik 34,6 bideratuko dira AHTra.

 

 


Irakurri gehiago: Abiadura Handiko Trena Ekonomia
Abiadura Handiko Trena kanalean gehiago
2026ko apirilaren 1
6850

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...