"Katalunian eta Euskadin irabazi dugu, lurraldetasunari soluzioa eskaintzen diogu"

  • Lopez de Uralde oso pozik agertu da Bilbon egin duen agerraldian. "Ikaragarria izan da. Eserleku bakoitza borrokatzetik, aldaketa lideratzeko borrokara igaro gara. Ahal Dugun oso harro gaude egindako lanaz eta kontuan hartu behar ditugun gauzak azaleratu dira".


2015eko abenduaren 21an - 00:31
Juan Lopez de Uralde artxiboko irudi batean.

Lopez de Uraldek nabarmendu du Podemosek Katalunian eta EAEn irabazi duela. "Bideak moztuta daude egun. Podemosek bere proposamenen bidez lurraldetasunari irteera bat planteatzen diolako da garrrantzitsua hau".

Ahal Dugu lehen indarra izan da EAEn 316.286 botorekin eta bost eserleku lortu ditu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako hauteskunde orokorrak 2015
Rajoyren inbestiduraren aurka manifestazioa deitu dute Madrilen, "Mafiaren kolpea" salatzeko

Mariano Rajoyren inbestiduraren aurka, larunbatean manifestaziora deitu du 25-S erakundeak. Rajoy presidente bihurtuko duen inbestidura saioarekin batera abiatuko da. “Mafiaren kolpearen aurrean, demokrazia” leloarekin abiatuko da.


2016-08-31 | Unai Brea
Rajoyri ezezkoa inbestidura saioko lehen bozketan

Espero zenez, Mariano Rajoy PPko hautagaiak ez du lortu Espainiako presidente izateko behar adina babes inbestidura saioko lehen bozketan. Baiezko 170 boto jaso ditu jarduneko presidenteak, eta 180 ezezko. Ez da abstentziorik izan.


Urkullu: "EH Bildu kontziente zen egoeraz. Ez dut ikusi hautagaitzarik erretiratu duenik"

Lehendakariak “oportunismoa” egotzi dio EH Bilduri Eusko Jaurlaritzaren ikasturte berriko lehen kontseilu bileraren ostean. Espainiako Gobernuari, abertzaleak mespretxatzea.


Espainiar eskuinaren hegemonia

Hauteskunde biharamuneko ARGIAren azal honek eskaintzen zuen irudia ez zen txantxetakoa. Hori da Mariano Rajoyren ahotan entzungo den diskurtsoa, Espainia urdinarena. Tribunatik Espainiako eskuinaren nagusitasun ia erabatekoa barreiatuko da.


Rajoyren inbestidura saioa: Ciudadanosen ultimatuma, Pastorren jokaldia eta eguberriak

Datozen 48 orduetan PPk bere eskaerak betetzen ez baditu, inbestidura saioan baiezkoa emateko negoziaketak bertan behera utziko ditu Ciudadanosek.


Eguneraketa berriak daude