Muturreko beroa: Txinan 52,2 gradu, eta Europan 47ra iritsi daiteke

  • Txinak tenperatura altuen ondorioz hainbat alerta aktibatu ditu. Europan Caronte antizikloiak eragingo du muturreko beroa, gehienbat Italian.


2023ko uztailaren 18an - 08:48
Azken eguneraketa: 11:34
AEMETek egindako astearteko tenperatura aurreikuspena. Argazkia: AEMET.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Txinako Sanbao herrian 52,2 gradura iritsi da tenperatura, eta herrialdeko beroaren errekor berria ezarri du. Txinako beste tokietan ere muturreko tenperaturak erregistratu dira, eta hainbat alerta mekanismo aktibatu dituzte.

Italian hurrengo egunetan markak haustea espero da: Sizilia eta Sardinia uharteetan 47 gradura iristea eta Erroman 42-ra, maximo historikoak liratekeenak. Hala ere, Italiako Gobernuak ez du murrizketarik ezarriko, baina osasun zerbitzuak indartuko dituzte. Balkanetan ere errekor berriak espero dira, 40 gradu baino gehiagorekin.

Iberiar penintsulan bero izugarriak jarraituko du. Hegoaldean izango du eraginik handiena, 44 graduko maximoekin. Hainbat alerta jarri dira horren aurrean: Andaluziako hainbat puntutan muturreko arriskua dago, eta alerta gorria ezarri dute. Meteorologiako Estatu-Agentziak (AEMET) bero-bolada hau “ez dela normala edo ohikoa” adierazi du.

Euskal Herrian egoera jasangarriagoa izatea espero da, baina Ebroko bailaran 42 gradura iritsi daiteke termomentroa, Tuteran esaterako.

Klima-aldaketa eta bero-boladak: sei aldiz areagotu dira

Azkeneko urteetan, klima-aldaketaren ondorioz, bero-boladen maiztasuna bikoiztu da, eta Washingtoneko Unibertsitatearen ikerlari Deepti Singh-en ikerketaren arabera, mundu osoko toki desberdinetan gertatzen diren aldibereko beroaldiak sei aldiz igo dira azkeneko 40 urteetan.

 

 


Larrialdi klimatikoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.