Mutrikuko babes dikea luzatzeari buruzko galdeketan ezezkoa gailendu da

  • Hamasei urtetik gorako 871 mutrikuarrek parte hartu dute herri galdeketan. Portuko dikea ez luzatzearen aldeko boza 819 lagunek eman dute, eta aldekoa 45ek.

Argazkia: Danborzaleak

2022ko abenduaren 19an - 10:52

"Berandu, alperrik edota eskumen ezaren aitzakiei entzungor eginez, hamasei urtetik gorako herritarrei Dikea luzatzearen alde al zaude? Bai ala ez galderari erantzuteko aukera eskaini diegu asteburuan", adierazi du Danborzaleak mugimenduak. "Hamabost urtez geldirik egon eta gero, Eusko Jaurlaritzak irailean babes-dikearen luzatze lanak berrabiaratuko zituela jakin genuen. Hala, duela ia bi hamarkada egindako aldarria berreskuratu eta orduko hartan burutzerik izan ez genuen herri-galdeketa abiatzeko lanari ekin genion. Harro gaude ariketa demokratiko eta osasuntsu hau bideratu izanaz, neurri honetako erabaki estrategikoetan herritarrok hitza izan behar dugula uste baitugu".

Bozketaren emaitzak:

- Parte hartzea: 871 herritar.

- Dikea luzatzearen aldeko botoak: 45

- Dikea ez luzatzearen aldeko botoak: 819

- Boto zuriak: 4

- Boto baliogabeak: 3

- Abstentzioa: %81,9

Kontaketa lanetan Danborzaleakeko kideez gain EH Bildu, PSE-EE eta B+I alderdietako ordezkariak aritu dira. "Gauzak horrela, bidelagun izan ditugunei eta bozka ematera bertaratu diren guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu", dio Danborzaleak kolektiboak. "Honez gain, emaitza Eusko Jaurlitzara bideratzeko hartu zuen konpromisoa betetzeko eskatzen diogu udalari, herriaren ahotsa entzun eta errespetatu dadin".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mutriku
'Gaztetxeak Bertsotan'
“Gazteon ahots kritikoa entzunarazi nahi dugu, txapelketaren formak determinatu gabe”

Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]


Euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea aldarrikatu dute hondartzetan

Bakio, Laida, Lekeitio, Mutriku, Orio eta Donostian egin dituzte Etxeratek urtero antolatzen dituen hondartzetako mobilizazioak. Aurten Sare Herritarra batu da aldarrikapenera.


Mutrikuko dikearen obrak bertan behera gelditu direla esan dute Danborzaleek

Dikearen obrak aurrera eramateko esleipena zuen enpresak obrak bertan behera utzi dituela esan dute plataformatik. "Ez dugu informazioa iturri ofizialetatik jaso".


Mutriku Natur Taldea
“Parke eolikoen kokapena erabakitzea herrien esku egon beharko luke”

Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak gune eolikoak sortzeko proposatu dituen eremuen artean daude Mutrikuko, Berriatuko eta Markina-Xemeingo eremuak.


Mutrikuk kale museo bilakatzeko bidea hartu du

Lau horma irudi egingo dira aurten. Urtero hainbat artista gonbidatzea da udalaren asmoa. Artista bakoitzak hamar urteko bermea ematen du bere horma irudia bere horretan mantenduko dela ziurtatzeko.


Europak Mutrikuko dikea luzatzeko obren legezkotasuna aztertuko du

Europako Parlamentuko eskaera batzordeak onartu egin du Mutriku Natur Taldeak dikea luzatzeko obren legezkotasunari buruz egindako berrikuspen eskaera. Plataforma ekologistak dio argi dutela Jaurlaritzak kirol portu bat egin nahi duela. "Gutxienez legea betetzeko... [+]


Dikea dela eta, Mutriku Natur Taldeak salaketa jarri du Auzitegi Nagusian

Portuko proiektuaren prozedura eteteko eskaera egin du, legez ezarritako prozedurak ez betetzeagatik.


2022-09-19 | ARGIA
Mutrikuko portua handitzeko obrak hasi dituzte, herri-galdeketa egiteko eskaria mahai-gainean dagoenean

Danborzaleak plataformak 1.200 sinadura aurkeztu dizkio Mutrikuko alkateari, portuko dikea handitzeko obrak gauzatu aurretik galdeketa egiteko eskatzeko.


2022-09-08 | Joseba Mugerza
SOS Mutrikuko portutik

Tapia andreari zuzenduta, zuregana jotzen dugu Mutrikuko Portu Berriko proiektuarekiko Eusko Jaurlaritzaren kudeaketarekin ez gaudela batere ados adierazteko. 90eko hamarkadaren amaieran, eta gure arrantza-portua babestuko zuen babes-dikea eraikitzeko aldarrikapen historikoan... [+]


Danborzaleak mugimenduak elkarretaratzea egin du Mutrikuko portuko proiektuaren aurka

Mutrikuko portuan egitear den proiektua gelditzea dute helburua. Proiektuak hainbat ondorio ekarriko lituzke Danborzaleak kolektiboaren hitzetan: dikearen luzatzea, kirol portuaren eraikitzea, hondartza eremuaren pribatizazioa, danborra eta ingurumen naturalaren suntsipenaren... [+]


Ibilbide geologikoak (III)
Geoparkeko flysch harrigarria irakurtzen

Euskal kostaldean barrena ibiltzea, historia liburu bateko orrialdeak hatzen artean igarotzea bezala dela esan ohi da. Flyschak dira liburu hori, milioika urteko denboraren joana geruzaz geruza azaltzen baitzaigu.


2021-03-26 | Axier Lopez
Txurruka militar mutrikuarrari kalea kenduko diote Mallorcako Palman

Mutrikuko udaletxearen aurrean estatua duen eta Euskal Herriko herri askotako espazio publikoan presente den Cosme Damian Txurruka militarrak kale bat gutxiago izango du aurrerantzean. Mallorcako Palmako udalak berea eta beste hamaika pertsonei frankismo garaian eskainitako kale... [+]


2021-01-04 | Iker Barandiaran
Kultura elikatu eta defendatu

Kultura ezinbestez defendatu eta elikatu behar dugu altxorra eta bizipoza delako. Eta aurten ere, oztopoak oztopo, Mutrikuko Rock Kolektiboak antolatu du AbenduRock jaialdia: dokumentalak eta kontzertuak gaztetxean eta kiroldegian. Horiek guztiak profesionaltasun eta mimo handiz... [+]


2020-05-28 | ARGIA
Mutrikuko araztegitik Mijoa errekara berriz ere isurketa egin dela salatu dute

Aurten bigarren aldiz –eta aurreko urteetan gehiagotan–, Mutrikuko Mijoa errekan ondoko industriaguneko araztegitik datorren isurketa antzeman dutela salatu dute herriko natur taldeak eta Eguzki talde ekologistak.


Eguneraketa berriak daude