Danborzaleak mugimenduak elkarretaratzea egin du Mutrikuko portuko proiektuaren aurka

  • Mutrikuko portuan egitear den proiektua gelditzea dute helburua. Proiektuak hainbat ondorio ekarriko lituzke Danborzaleak kolektiboaren hitzetan: dikearen luzatzea, kirol portuaren eraikitzea, hondartza eremuaren pribatizazioa, danborra eta ingurumen naturalaren suntsipenaren jarraipena. Eusko Jaurlaritzaren eta Mutrikuko Udalaren aldetik informazio falta eta isiltasuna sumatzen duela salatu du mugimenduak.

Mutrikuko protua. Argazkia: eibar.org.

2022ko abuztuaren 29an - 09:29

Mutrikuko portuko obra 2004ean abiatu zuen Eusko Jaurlaritzak eta obra bertan behera utzi eta urte luzez geldirik egon ondoren, aurtengo irailean berrabiarazteko asmoa du. Horregatik, herritar talde batek Danborzaleak mugimendua sortu du, portua berritzearen aurka egiteko. Abuztuaren 28an, elkarretaratzea egin dute “Dikea bai edo ez, erreferenduma orain!” lelopean.

Orain dela ia hogei urte ere herritar asko proiektuaren aurka agertu zirela adierazi du egitasmoak, lanak ordea aurrera eraman ziren 20 milioi euro xahutuz. Ekimenak azaldu duenez, orain dela gutxi jakin dute diru publikotik ia 20 milioi euro baliatu direla eta FCC Construccion enpresari esleitu zaiola lana. Hori horrela, plataformak erreferenduma eskatu du “egin nahi duten astakeria herritarrok batuta bakarrik gelditu dezakegulako”.

Egitasmoak gaineratu du, herritar asko ziur dagoela danborra — itsaso aldera dagoen azkeneko puntua—, piszina eta hondartza inguruaren erabilera murriztu edo debekatuko dietela. Horregatik taldeak dikearen luzatze lanak alde batera uztea eta orain dagoen zatia errematatzea eskatu du.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mutriku
Mutrikuko dikearen obrak bertan behera gelditu direla esan dute Danborzaleek

Dikearen obrak aurrera eramateko esleipena zuen enpresak obrak bertan behera utzi dituela esan dute plataformatik. "Ez dugu informazioa iturri ofizialetatik jaso".


Mutriku Natur Taldea
"Parke eolikoen kokapena erabakitzea herrien esku egon beharko luke"

Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak gune eolikoak sortzeko proposatu dituen eremuen artean daude Mutrikuko, Berriatuko eta Markina-Xemeingo eremuak.


Mutrikuk kale museo bilakatzeko bidea hartu du

Lau horma irudi egingo dira aurten. Urtero hainbat artista gonbidatzea da udalaren asmoa. Artista bakoitzak hamar urteko bermea ematen du bere horma irudia bere horretan mantenduko dela ziurtatzeko.


Europak Mutrikuko dikea luzatzeko obren legezkotasuna aztertuko du

Europako Parlamentuko eskaera batzordeak onartu egin du Mutriku Natur Taldeak dikea luzatzeko obren legezkotasunari buruz egindako berrikuspen eskaera. Plataforma ekologistak dio argi dutela Jaurlaritzak kirol portu bat egin nahi duela. "Gutxienez legea betetzeko... [+]


2022-12-19 | ARGIA
Mutrikuko babes dikea luzatzeari buruzko galdeketan ezezkoa gailendu da

Hamasei urtetik gorako 871 mutrikuarrek parte hartu dute herri galdeketan. Portuko dikea ez luzatzearen aldeko boza 819 lagunek eman dute, eta aldekoa 45ek.


Eguneraketa berriak daude