SOS Mutrikuko portutik

  • Tapia andreari zuzenduta, zuregana jotzen dugu Mutrikuko Portu Berriko proiektuarekiko Eusko Jaurlaritzaren kudeaketarekin ez gaudela batere ados adierazteko. 90eko hamarkadaren amaieran, eta gure arrantza-portua babestuko zuen babes-dikea eraikitzeko aldarrikapen historikoan oinarrituta, Eusko Jaurlaritzak plan makiaveliko bat prestatu zuen, gure flota xumearen segurtasuna bermatzearen aitzakiaz, Mutrikuko ia badia osoa hartuko zuen neurri biblikoko kanpo-portu berria eraikitzeko.


2022ko irailaren 08an - 08:25
Argazkia: Danborzaleak
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ondo zenekiten azpiegitura handi hura, behingoz Mutriku mapan kokatuko zuen arrantza-portutzat jo zena, ezin izango zela diseinatu zenuten bezala egin, 1999ko Ingurumenaren txostenak ondo argi uzten zuen bezala. Horregatik proiektu handi hura zatitu eta faseka aurkeztu zenuten, bera gauzatzerakoan izango zuen eragina arintzeko eta hormigoi-multzo baldar hura herritarroi poliki-poliki irentsiaraziko zeniguten proiektu bihurtuz.

Gogoan dut zure alderdiko zinegotzietako batek proiektua Mutrikuko hondamenditzat jo zuela publikoki, baita egiten ari ziren jardun ilegalak zehaztu eta azaldu zituen ingurumen-abokatu bati jaramonik egin ez zeniotela ere, EAJkoa huri ere. Era berean, Mutrikuko Udalaren barruan hausnarketa-zantzu oro bertan behera utzi zela aipatu zela gogorarazi nahi dut, "Dena edo ezer ez" delakoarekin.

Desadostasun ahotsei eta argudioei entzungor eginez, 2004an lanak hasi ziren eta 3 urte geroago, gelditu egin ziren, partida ekonomiko osoa (40 milioi euro inguru) amaitu zela argudiatuz. 15 urte luzez utzi duzue itsas-inguru eder eta zoragarri zena hondakindegi balitz bezala eta, betiko arrantza-portua berrantolatu behar izan ondoren, hotzikarak eragin ditzaken lanpostu bakarra sortu da.

Baina Tapia andreak erabaki, ia bi hamarkada geroago, eta biztanleriari inolako azalpen zehatzik eman gabe, orain, “dikearen amaiera” deitzen dioten proiektuari berriro ekitea erabaki du. Zer dela eta? Besteak-beste, berriz ere, zerutik etorritako diru publikoko 20 milioi euro daudelako, dagoeneko pazientzia amaitu zaien mutrikuarren eta bisitarien adimenaren aurka doazen lanetan xahutzeko.

Informazio gardenik ez dagoenez, eta zeure adierazpen bati edo besteri esker, badirudi ez zaretela asetuko publikoki esan diren adierazpenekin (orain dikea amaitu, gero gerokoak, “kadukatuta dago proiektua” …) eta Mutrikun beste kirol-portu bat eraikiko duzuela (bigarrena izango litzateke dagoeneko).

Argi dago, ordea, egiten duzuena egiten duzuela, eragin negatiboa izango duela bainulari guztientzat (betiko igerilekuaren ingurua eta Danborraren eta Mollaberriren arteko eremu osoa zementaztu eta bainua hartzea debekatzen diguzuen arte, noski), urak gutxi errejeneratuko direlako, surflari guztientzat, Alkoleako olatuan izango duen inpaktuagatik, herritarrontzat eta herriko bisitarientzat itsasorantz zabaltzen den ikuspegi zabal eta ederra betirako kondenatuko delako, eta abar. Honegatik guztiagatik, Eusko Jaurlaritzak, oraingoan, hainbeste aipatzen duen begirunea, apaltasuna eta kalitate demokratikoa izatea espero dugu, mutrikuarren bizitzak betiko aldatuko dituen proiektu eta obra honi buruz herriak duen benetako iritzia kontuan hartzeko.

Era berean, hau da Ingurumen Ministerioari, arren, eskatzen dioguna: berrikusi dezala Eusko Jaurlaritzak kosta-mugapeari kanpo-portua justifikatzeko aurkeztutako informazioa eta, bere garaian aurkeztutakoa (Arrantza Portu Berria) orain eraiki nahi denarekin bat ez datorrela antzematen badu, berehala ken dezala obrak hastea ahalbidetu zuen esleipena.

Halaber, UNESCOri gogorarazi nahi diogu 2015etik Mutriku bere Munduko Geoparkearen parte dela. Horregatik, UNESCOri eskatzen diogu Eusko Jaurlaritzari exijitu diezaiotela proiektua geldiaraztea, 2004an onartu baitzen proiektu hau, Geoparkerik ere ez zegoenean, eta argi geratu da garai hartan emandako baimenak ez datozela bat egungo egoera eta betebeharrekin.

Azkenik, Mutrikuko alkate jaunari eskatzen diogu lehenbailehen erreferendum loteslea deitzeko, herriak erabaki dezan proiektuarekin jarraitu nahi duen edo, dikea dagoen tokian amaitu eta inguruak saneatu nahi dituen. Ez digu balio berandu gabiltzala argudioa erabiltzea, are gutxiago publikoki aitortu ez arren, Tapia andreak eta Erkoreka jaunak Mutrikuko portua 2021eko uztailean bisitatu zutenetik proiektu honen bilakaeraren berri bazuela susmatzen dugunean. Eta hori egiten ez baduzu, alkate jauna, zure alderdiak (EH Bilduk) hala exijitzea espero dugu, zeuon estatutuetan hala adierazten baituzue:  “Erabaki estrategikoak hartzeko zuzeneko demokrazia sustatu behar da, eta, horretarako, erreferendumak eta herri-kontsultak bultzatu eta egin behar dira.”

Erreferendum Loteslea Mutrikun orain.

Joseba Mugerza Goiburu, “Danborzaleak” taldearen izenean.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-09-20 | Iraitz Amor Pla
Dutxa hotz bat denontzat

Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]


2025-09-19 | Haritz Arabaolaza
Kritikoak edo kritikariak

Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


2025-09-18 | Josu Iraeta
Noren zerbitzura dago Ertzaintza?

Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.

Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]


Suteak, noren mesederako?

Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?


Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


2025-09-11 | Piter Encinas
Eutanasiaren legea laugarren urtez indarrean

Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


2025-08-29 | Joan Mari Beloki
Trump bake bila?

Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]


Poligono eolikoak: oportunismo gutxiago eta plangintza demokratiko gehiago

Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]


Eguneraketa berriak daude