Murrizketarik gabe, diru-laguntzarik ez dela izango iradoki du Europako Batzordeak

  • Espainiako Vocento komunikazio taldeak antolatutako konferentzia batean parte hartu du Europako Batzordeko lehendakariorde Margaritis Schinasek. Diru-laguntzen erabilerak Europar Batasuneko irizpideekin bateragarria izan behar duela azpimarratu du.

     

Margaritis Schinas, Europako Batzordeko lehendakariordea. Argazkia: Euronews.

2021eko otsailaren 12an - 09:42

Europar Batasunaren legeak eta politikak proposatzeaz arduratzen da Europako Batzordea, baita Europako Legebiltzarreko eta EBko Kontseiluaren erabakiak betearazteaz ere. Batzordeko lehendakariordea da Margaritis Schinas Greziako politikari kontserbadorea.

Espainiako Vocento komunikazio talde eskuindarrak antolatutako hitzaldi batean parte hartu du Schinasek, beste hainbat agintarirekin batera, horien artean zeuden Europako Inbertsioen Bankuko lehendakariorde Ricardo Mourinho Felix, Klima eta Energiaren aldeko Ekintzako Europako komisario ohi Miguel Arias Cañete, Espainiako Gobernuko presidente ohi Felipe Gonzalez eta Iberdrolako presidente Ignacio Galan.

"Aukera paregabea da, ez bakarrik denok batera dirua gastatzeagatik, baita Europako ekonomia berria finantzatzeko ere", azpimarratu du Schinasek. Baina, erreformarik gabeko inbertsiorik ez dela egongo gogorarazi du, "inork ez dituelako 27 txeke zuri sinatuko". Funts horien erabilera ez da librea izango, Europako Batzordeko lehendakariordeak ohartarazi duenez, laguntza horiek "Europar Batasunaren etorkizuneko planetara" moldatu behar direlako.

Europak bideratuko dituen 750.000 milioi euro horietatik, 140.000 Espainiako Estatura bideratuko dira, transferentzia eta maileguen bidez. Eta horietatik, Eusko Jaurlaritzak 188 aurkeztu ditu 5.702 milioi euro “lortzeko helburuarekin” eta Nafarroako Gobernuak, Nafarroa Suspertu programaren barruan, 125 proiektu aurkeztu ditu 3.419 milioi euroko aurrekontuarekin. Espainiako Gobernuekin "elkarrizketa amaitzen" ari direla azpimarratu du Schinasek, "plan nazionalak Europako funtsen irizpideekin bateragarriak direla ziurtatzeko".

PSOEren eta PPren artean adotasuna lortzeko deia egin du politikari greziarrak: "Bi familia politikoek partekatu behar dute funts hau arrakasta bihurtzeko ardura".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Next Generation EU
2023-07-30 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Interruptus

Etxebizitzen energia aurrezpenerako eraikuntza-lanak egiteko dirulaguntzen leihatila bat-batean itxi egin da. Irudikatu ezazue ilaran gelditu direnen haserrea. Arkitektoak, eraikitzaileak, komunitateen administrariak, bizilagunak… Proposamenak jasotzeko deialdia azaroa... [+]


Pentsio-erreforma azkar batean egin beharko du Espainiak, Europako dirua jaso nahi badu

Europak aztertu egingo du pentsio-sistemen alorrean agindutakoa bete den ala ez, eta Espainiak ez du egin oraindik. Egiten ez badu, baliteke Next Generation funtsetako diru gehiago ez jasotzea. Frantziak gaindituko du azterketa; horregatik igo du erretiro-adina.


Escriváren proposamena pentsioentzako: Europako funtsen tranpan harrapatuta

Espainiako Gizarte Segurantzako ministro José Luis Escrivák pentsio publikoen sistema berriz aldatzeko proposamena egin du: pentsioak kalkulatzeko epea kotizaturiko azken 25 urteak izan beharrean, azken 30ak izatea nahi du, baina horietatik 28 aukeratu ahal izan... [+]


Eguneraketa berriak daude