Murrizketak “kaka zaharra” direla
salatu dute Bilbon

  • Eusko Jaurlaritzaren 2014ko aurrekontu proiektuan bildutako murrizketak salatzeko protesta egin dute EAJren egoitza nagusiaren parean.


2013ko azaroaren 29an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Sabin Etxea, EAJren egoitza nagusiaren aurrean egin zuten protesta.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Sabin Etxearen aurrealdean komun zuloak ipini eta lagun talde bat horietan eserita egon da “langabezia eta murrizketa sozialak kaka zaharra dira” lema oinarri hartuta. Bertatik pasa diren oinezkoei komuneko papera banatu diete.

EAJ eta PSEren artean adosten ari diren aurrekontu partidetan jasotzen diren murrizketa sozialei kontra egin nahi izan diete iniziatiba horren bidez.

Bilboko hainbat gizarte eragilek egin zuten deialdia. Besteak beste, Danok Lan, Elkartzen, Argilan, Prestazio Sozialen defentsarako Asanblada Irekia, Berri Otxoak, SOS Arrazakeria, Munduko Emakumeak eta Oinarrizko Errenta Unibertsalaren aldeko taldea.

 


Murrizketak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.