Murgiltze ereduaren aurkako erasoa salatzeko mobilizazioa deitu dute Iparraldeko hezkuntza eragileek

  • Hiriburuko eskolan euskaraz irakasteko egitasmoa debekatzea eta euskarazko irakasleei frantsesezko postuak izendatzea egotzi diote Frantziako Hezkuntza Ministerioari. Jende katea antolatu dute urriaren 10ean Baionan, René Cassinen sortetxetik hasita.


2020ko irailaren 10ean - 15:49
Irakaskuntzako aktore nagusiek egin dute Baionarako deialdia Hiriburun, urriaren 10erako (arg.: Euskal Konfederazioa)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“Estatuak pasatuko ez duen marra gorria”, halaxe deskribatu dute euren posizioa Ipar Euskal Herriko hezkuntzako hainbat eragilek, Frantziako Hezkuntza Ministerioaren erasoa salatzearekin batera.  Hiriburuko Baste-Quieta ikastetxe publikoko ama-eskolan murgiltze eredua ezartzeko egitasmoa debekatzea egotzi diote Ministerioari. Azaldu dutenez, Bordeleko errektoreak egitasmoa ez duela onartuko adierazi die.

Atzean arrazoi “ideologikoak” besterik ez daudela diote Euskal Konfederazioarekin batera euskarazko irakaskuntzan ari diren aktore nagusiek, hala nola Biga Bai, Ikas Bi, Euskal Haziak, Seaska, Euskara Geroan eta Erakasleak elkarteak. Euren esanetan, ebaluaketek berek frogatu dute emaitza hobeak lortzen direla murgiltze ereduarekin, dela euskara ikasteko, dela edukiak menperatzeko orduan.

“Murgiltze eredua ez bada ezartzen, gure hizkuntzarenak egin du”

Halako debekuek Euskararen Erakunde Publikoarekin (EEP) egin elkarlana ukatzeaz gain “ostiko handi bat” ematen diote hizkuntza politika publikoari, diote, Hiriburuko kasuaren ondoren beste proiektuak ezeztatu eta euskarazko irakaskuntzan atzera egiteko arriskua handia baita: “Murgiltze eredua ez bada ezartzen, gure hizkuntzarenak egin du”.

Hiriburuko kasuaren ondoren beste proiektuak ezeztatu eta euskarazko irakaskuntzan atzera egiteko arriskua handia da: “Murgiltze eredua ez bada ezartzen, gure hizkuntzarenak egin du”

Era berean, salatu dute euskarazko klaseak emateko formaturiko 15 irakasleetako 11ri frantsesezko postuak izendatu dizkietela. Halako erabakiekin EEPk irakasle euskaldunak sortzeko egindako lana “zangopilatzen” dute eta hori beste “marra gorri” bat da eurentzat: “Ulertezina da horretarako formatu diren pertsonak ez daitezen klase elebidun gehiago irekitzeko erabiliak izan”

Urriaren 10ean, mobilizazioa

Eraso horiek salatzeko elkarretaratzea deitu dute hezkuntza eragileek urriaren 10ean Baionan. Goizeko 11:00etan René Cassin giza eskubideen adierazpen unibertsalaren egilearen sortetxetik abiatuko dira Baionako suprefeturaraino jende katean, Frantziako Gobernuak hizkuntza eskubideak urratzen dituela ikusarazteko.

Hain zuzen, egun horretarako mobilizazio orokorra deitu du Pour Que Vivent Nos Langues kolektiboak, lurralde hizkuntzen defentsan ari diren 30 herri mugimendu eta dozenaka parlamentarik babestua. Hexagono osoan hizkuntza horien irakaskuntzaren kontrako erasoak eman direla diote, baliabideak eta irakasle postuak murriztea, esaterako.

Kolektiboak Frantziako Hezkuntza ministroarekin biltzeko konpromisoa lortu du Emmanuel Macron presidentearen kabinete buruaren eskutik, baina garbi du bitartean kalean jarraitu behar duela bere aldarrikapenekin. Urriaren 10ean Euskal Herrian ez ezik, mobilizazioak izango dira Alsazian, Bretainian, Flandrian, Korsikan, Okzitanian eta beste hainbat tokitan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza eskubideak
Euskalduntze prozesu osoa doakoa izateko pausoak eskatu ditu AEK-k

Aurtengo ikasturtean A2 mailara arteko ikastaroetako dirua itzuliko dute EAEn, baita C1ekoak 16-18 urteko ikasleei ere. Nafarroan A1 mailan matrikularen prezioa itzuliko diete.


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Desobedientzia praktikatzen

Hankak lurrean dituzte gure solaskideek. Euskalgintzaren eta herri mugimenduen joko-zelaian dabiltza etengabe eta eskarmentu horretatik hitz egiten dute euskarari eusteaz, hizkuntza zapalkuntza ez normalizatzeaz eta erdaldunengandik espero beharko genukeenaz. Gorka Torrek ez du... [+]


Donostiako auzitegi batek ebatzi du zaharren egoitzako langile denek ez dutela euskarazko B2 maila eduki beharrik

Euskarazko B2 maila dutela ez ziurtatzeagatik Eibarko Egogain zaharren egoitzako lan eskaintza publikotik kanpo utzi zituzten bi langileen alde ebatzi du Donostiako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak, CCOOk jakinarazi duenez. 2024ko urrian, Gonzalo Pérez Sanz epaileak... [+]


2025-07-21 | ARGIA
Euskararen aldeko ‘jauzi’ baten alde mobilizatu dira Maulen, Donapaleun eta Baionan

Igande goizean elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herrian Euskarazek deituta, Geldi euskara zapaltzea! lelopean.


Euskararen oldarraldiaren kontrako hainbat mobilizazio eta ekimen egingo ditu LABek urrian

Administrazioa euskalduntzeko legeria aldatu beharra dagoela azpirramatzen du LAB sindikatuak eta hori lortzeko "herritarren aktibazioa" ezinbestekotzat hartu du. Hainbat ekimen eta mobilizazio egingo dituzte udazkenean.


2025-07-08 | ARGIA
Euskaraz aritzeagatik lotarako tokia hartzea ukatu diote Bilboko aterpetxe batean Lapurdiko eskola bati

Lapurdiko eskola batetik saiatu dira datorren ikasturterako Ganbara Hostel Bilbaon aterpea lotzen, baina Behatokian salatu dutenez, idatzizko komunikazioan euskaraz aritzeagatik zera esan diete azkenean: “Espainolez mintzatzen ez ginenez, ez gintuztela beren hotelean... [+]


2025-07-04 | ARGIA
TindEHEr egitasmoa: gazte-taldeen arteko ‘matxak’ euskaratik eta euskaraz

Oraingoz hamabi gazte-taldek eman dute izena. Taldeen arteko bikoteak osatuko dituzte, eta haien arteko harreman informalak euskaratik eta euskaraz garatuko dituzte. Helburua da kontzientzia linguistikoa berpiztea. Euskal Herrian Euskarazek eta Gazte Euskaltzaleon Sareak abian... [+]


2025-05-20 | ARGIA
Behatokiak uko egin dio “gaztelania sustatzea helburu duten” jardunaldi batzuetan parte hartzeari

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak argudiatu du kontraesanean daudela jardunaldien helburua, hau da, gaztelania bultzatzea, eta euskararen normalizazioa eta biziberritzea. Observatorio Global del Español erakunde antolatzaileari gutunez eman dio erabakiaren berri, eta 2024an... [+]


Konpromiso sindikala Donostiako Udalean
“Euskaraz lan egin eta bizitzeko aukera bermatu daiteke, borondatea baldin badago”

Donostiako Udaleko langileen batzordea osatzen duten bost sindikatuek (ELA, LAB, CCOO, Erne eta ESAN), akordioa egin dute, Euskaraldia dela-eta langileen parte hartze aktiboa sustatzeko eta euskaraz bizi eta lan egiteko aukerak bermatzeko. LABeko ordezkari Joseba Alvarezek... [+]


NUPeko ikasleen %85,5ek uste du unibertsitatea ez dela "behar bezala ahalegintzen" euskarazko ikasketak bermatzeko orduan

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Euskara Taldeak inkesta bat egin du ikasleen artean. Halaber, euskara plana ikasturte honetan amaitzen dela ikusirik proposamen berriak egin dizkiote unibertsitateko zuzendaritzari. NUPen euskaraz ikastea "ezinezkoa" dela ere salatu... [+]


Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Euskararentzat justizia eskatu dute ehunka euskaltzalek Baionan

EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.


2025-04-03 | ARGIA
Behatokiak hizkuntza eskubideen urraketak betikotzeko arriskuaz ohartarazi du 2024ko txostenean

Behatokiak Hizkuntza Eskubideen Egoera 2024 txostena aurkeztu du. Herritarrek helarazitako gertakarien bilduma aztertuta, ondorioztatu dute 2024an egoerak ez duela hobera egin, eta gainera, kexak jaso dituzten hainbat entitateren eskutik urraketak iraunarazteko jarrera sumatu... [+]


Eguneraketa berriak daude