Murgak "bigarren olatua" nabarmendu du, 24 ordutan 419 positibo atzemanda

  • Hego Euskal Herrian 419 positibo atzeman dira azken orduetan. Nafarroan 81,  233 Bizkaian, 57 Gipuzkoan eta 44 Araban. Orotara asteazkenean baino 108 gehiago.

     


2020ko abuztuaren 07an - 10:40

COVID-19a “tokia irabazten” ari da Euskal Autonomi Erkidegoan, Nekane Murga Jaurlaritzako Osasun sailburuaren hitzei jarraiki. “Bigarren olatu" baten aurrean gaudeka dio sailburuak,  baina ez litzateke martxokoa bezain indartsua izango.

Murgaren aburuz, hainbeste kasurekin, “normaltasun berria ez da posible”. EAEko biztanleriak “ohiturak aldatu” egin behar dituela dio, elkarrengandik urrunduz, batik bat. Hain zuzen ere, gehienak “aisialdian” kutsatzen omen dira haren esanetan, eta testuinguru horretan "ezinbestekotzat” jo du pertsona gutxiagorekin harremana izatea. Gainera festak bertan behera uzteak ez omen du "inolako zentzurik", baldin eta festa horiek etxeetan edo bestelako tokietan ospatzen badira.

Sailburuak dionez, aste honetan edozein jarduera sozialetan dago jendea kutsatzeko arriskua. Ondorioz, halakoetan parte ez hartzeko eskaera luzatu du. Datozen egunetan kutsatzeak areagotu egingo direla ohartarazi du Murgak, eta aldi berean, ospitaleratzeak. Uda hasieran, ospitaleratzeak ugariak ez baziren ere, orain horiek ere gehiago dira. Osakidetzak ez du gainezka egingo, baina Jaurlaritzak soilaru eta Zaintza Intentsiboko Unitate berriak prestatzeko asmoa iragarri du.

Hego Euskal Herrian 98 pertsona daude ospitaleetan COVID-19ak jota, gehienak Bizkaian, eta horietatik bederatzi lagun ZIUetan daude. Positibo gehienak, hain zuzen ere, sartaldean detektatu dituzte: ostegunean 233 izan ziren, asteazkenean baino 78 gehiago. Nafarroan, aldiz, 81 izan dira. Gipuzkoan, 57 lagunek eman dute positibo. Araba izan da kalte arinena jasan duena, 44 kutsaturekin. Kezka berezia dago Bilbo, Gasteiz eta Barakaldo bezlaako hirugune handietan, izatez, egunotako kasu gehienak bertatik datoz. Murgaren iritziz, inguru horietan “joan-etorri asko” daudelako izan da.

PCR froga masiboen emaitzak ere argitara atera dituzte. Nafarroan, esate baterako, 84 PCR test egin dizkiete Tuterara fruta jasotzera joan ziren beharginei, eta guztiek negatibo eman dute. Urdulizko ospitalean dagoeneko 523 test egin dituzte, Erandioko batzokian izandako agerraldiarekin lotuta. Bertan aurkitzen ziren lau lagunek positibo eman dute, eta ostegunean beste 257 proba egin zituzten. Basurtuko erietxean, aldiz, beste 154 test egin zituzten agerraldi beragatik, eta positibo bat izan da. Azkenik, Fever diskotekan izan ziren 111 pertsonek ere egin dute proba, eta horien artean 18 positibo atzeman dituzte.

Euskara ere konfinatuta

Murgak ia ordu erdiko prentsaurrekoa eskaini zuen atzo, eta 30 segundu baino ez zen mintzatu euskaraz. Agerraldi osoan  euskaraz bi esaldi baino ez zituen esan. Sarean haserrea eragin du sailburuaren jokabideak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


2022-02-20 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


Eguneraketa berriak daude