Munduko eskolen herenak ez du ez urik ez saneamendu-instalaziorik

  • 584 milioi ikasle daude egoera horretan, horietatik %40 Saharaz hegoaldeko Afrikan.


2023ko otsailaren 09an - 11:25
Azken eguneraketa: 13:17

Munduko eskolen %31k ez du ez urik ez saneamendu-instalaziorik, eta horrek eragina du ikasleen ongizatean eta eskolatzean, Unescok, Unicefek eta Elikagaien Munduko programak asteazkenean argitaratutako txostenaren arabera. 584 milioi ikasleri eragiten die horrek, eta %40 Saharaz hegoaldeko Afrikan bizi da.

Ikastea eta aurrera egitea: Eskolako osasuna eta nutrizioa munduan izeneko txostenak dioenez, eskola baldintza onetan egoteak ikasleen matrikulazio kopurua handitzen du. Hots, eskola-janaria eskaintzeak %9 igotzen du izena emandako ikasleen kopurua; desparasitazioak eta nutrizio-gehigarriak emanda, berriz, 2,5 urte luza daiteke anemia edo infekzio parasitario ugari izaten dituzten eskualdeetako haurrek eskolan irauten duten denbora. Txostenean aipatzen da munduko ia herrialde guztiek eskola-otorduak ematen dituztela, baina egoera zaurgarrienean dauden haurren artean, 73 milioik ez duela otorduak eskolan egiteko aukerarik.

Ikerketa zabaldu duten erakundeek eskatu dute ikasleen osasun fisikoa eta mentala, elikadura, ongizatea eta garapena babesteko eta sustatzeko ekintzak egin daitezela. Horretarako, hainbat neurri aipatzen ditu txostenak: eskoletan janaria ematea, txertoa jartzea, parasitoak kentzea, laguntza psikosoziala, osasun-hezkuntza eta osasuna eta ongizatea sustatzeko ikaskuntza-ingurune seguru eta integratzaileak sortzea. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pobrezia
Etxebizitza bazterkeriak gora egin du Nafarroan

Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sarearen arabera, Nafarroan bizi diren pertsonen %17,2 bazterketa edo pobrezia egoeran dago.


2024-01-10 | Euskal Irratiak
%10 hazi da Iparraldean Hazkurri Bankuak jaso duen elikagai galdea

Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %12 pobrezian bizi da. Hori dio INSEE Frantziako estatistika institutuak iragan urrian egindako ikerketa batek. Horrek erran nahi du gure lurraldeko 35.000 herritar 1.102 euro azpiko hilabete sariarekin bizi direla.


Lanbiden dirulaguntzak eskatzen dituztenak jomuga dituen kontrol unitatea sortu dute

Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren legea martxoan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta bertan aurreikusitako neurrietako bat jarri dute orain martxan: 19 ikuskatzailek osatutako Kontrol Unitatea, Lanbideren baitan. Iruzurrik apenas dagoen prestazioaren bueltan pobreak... [+]


Nafarroako Erriberan pobrezia arriskua iparraldean baino %40 handiagoa da

Nafarroako Gobernuak pobreziari eta desberdinketa sozialari buruzko zazpigarren txostena kaleratu berri du. Datuak adierazgarriak dira: Erriberako herriek pobrezia arrisku handiagoa dute, %40 iparraldeko herriek %10. 2021ean urtean 12.000 euro jasotzen zituzten herritarrak... [+]


Eguneraketa berriak daude