Munduan 100.000 pertsona inguruk jasan dituzte sexu abusuak Elizaren baitan

  • ECA Global, abusu klerikalei aurre egin dieten mundu osoko norbanakoak biltzen dituen erakundeak egin du publiko elizaren baitan ematen diren pederastia kasuen zenbatekoa.


2018ko irailaren 03an - 12:02

Erakunde independenteek frogatu eta ikertutako kasuekin kalkulatu du ECA Global erakundeak elizaren baitan emandako pederastia kasuen zenbatekoa. Estatu-mailako ikerketa batzordeen informeei eta ikerketa judizialetako zein Eliza barruko baztordeetako datuei tiraka heldu dira biktimen zenbatekoa kalkulatzera. Lan nekeza, erakundeko bozeramaile Miguel Angel Hurtadok eldiario.es-i adierazi dionez “eskuragarri oso informazioa gutxi” baitago, “ez Elizak ez estatuen gehiengoak arazoaren munta aztertzeko interes minimorik ez baitute izan”.

Soilik Vatikanoko informeetan biltzen den informazioarekin, urtero Elizaren baitan emandako 600 abusu inguru salatzen dira. Zenbateko horri hedabideen bitartez jakitera ematen diren salaketak batu ezkero, zifra 100.000tik gorakoa da.

Munduko apezpiku-konferentzien gehiengoak ez ditu euren herrialdean ematen diren abusuen gaineko informazio zehatzik ematen. Eta hamabi bat herrialdetan besterik ez dira ezarri biktimen zenbakiak jakitera emateko mekanismoak, abusua pairatu duena laguntzeko lehen pausua litzatekeena. Aipatu mekanismoak kasuan kasuko herrialdeko autoritate eklesiastikoen kolaborazioarekin jarri dituzte martxan zenbait herrialdek (Irlanda, Belgika, Holanda eta AEBetan adibidez), estatuko ikerketa-batzordeen bidez beste batzuk (Australia eta Kanada kasu) edo ikerketa judizialen bitartez beste zenbaitek (Txile).

Herrialde batzuetan oraindik egiten ez bada ere, beste batzuetan datuak ematen ditu Elizak. AEBetan, adibidez, Bostoneko apaizeriak adin txikikoei egindako sexu abusuak argitara eman zituen Spotlight kasuaz geroztik apezpikuek bildu eta publiko egiten dituzte datuak. Aurki publiko egindako Pensilvaniako informeak adibidez, zeinak milatik gora adingabek pairatu zituzten apaizen abusuak jasotzen dituen sei elizbarrutiren kolaborazioa izan zuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pedofilia
2024-03-08 | ARGIA
Espainiako Eliza Katolikoak 1.000tik gora pederastia kasu aitortu ditu

Espainiako Eliza Katolikoak onartu du adingabeei egindako 1.057 sexu-gehiegikeria gertatu direla Elizan. Urteetan abusuak gertatu izana ukatu du edo kasuei garrantzia kendu die. Duela gutxira arte, Espainian salaketa gutxi zeudela edo salaketarik ez zegoela defendatu du Elizak... [+]


Elizako erakundeak eta arduradunak ikertu nahi ditu Espainiako Fiskaltzak, pederastia kasuengatik

Espainiako Estatuan momentu honetan 147 ikerketa daude auzitegietan, Eliza barruan izandako sexu abusuengatik, horietatik %67 2000. urtea baino geroago gertaturiko kasuak dira. Fiskaltzak bere urteko txostenean azaldu duenez, eliz erakundeen "erantzukizun zibil... [+]


2023-09-04 | Goierriko Hitza
"Elizaren inpunitatearen" aurka borrokatzera deitu du Itaiak

Goierriko Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak elkarretaratzea egin du larunbat eguerdian Beasaingo Bideluze plazan, herriko Andre Mari Zeruratuaren elizako apaiz laguntzaile izendatzearen aurka, "Elizaren inpunitatea borrokatu" lelopean.


“Kakux” apaiz laguntzaile izendatzearen aurka mobilizatuko dira Beasainen

Pedro Ayuso Donostiako gotzainak Juan Kruz Mendizabal Beasaingo elizako apaiz laguntzaile izendatu du. Mendizabal ezaguna da adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik. Goierriko Itaiak izendapenaren eta “elizaren inpunitatearen” aurka elkarretaratzea deitu du.


Adin txikikoei sexu gehiegikeriak egin zizkien Juan Kruz Mendizabal "Kakux" Beasaingo elizako apaiz laguntzaile izendatu dute

Juan Kruz Mendizabal “Kakux” elizgizona Beasaingo elizako apaiz laguntzaile izendatu du Pedro Ayuso Donostiako gotzainak. Mendizabal Gipuzkoako bikario nagusi izan zen eta udalekuetan sexu gehiegikeriak egin zizkien hainbat adin txikikori, haiekin zuen konfiantza... [+]


Eguneraketa berriak daude