Mundu mailako protesta kanpaina abian Mesopotamiako Hasankeyf herria ez urperatzeko eskatuz

  • Turkiaren menpeko Kurdistango Hasankeyf antzinako herria urperatuko du Turkiako Gobernuak proiektu hidroelektriko bat aurrera ateratzeko. Tigris ibaiaren altzoan, Mesopotamiaren bihotzean, milaka pertsona beren etxeetatik bota eta kurduen ondare arkeologiko baliotsua urpean geratuko dela salatzeko kanpaina abiatu zuten. Bestere artean, BBVA bankua proiektuan sartuta dagoela salatu dute.

Hasankeyf herria Mesopotamian kokatuta dago eta mendietako kobazuloetan milaka urte dituzten arrastoak aurkitu izan dituzte.

Hasankeyf herrialdearen aldeko plataformak mundu osoan zehar elkartasun keinuak jaso ditu. Txile, Italia, Irak, Alemania, Katalunia, Euskal Herria… Denek adierazi dute kurduekiko elkartasuna; izan ere, leku arkeologikoki aberats batekin suntsitzeaz gain, proiektuak Turkiako Kurdistanen eta Irakeko hainbat eskualdetan ondorioak izango ditu.

Hasankeyf antzinako herriaz gain, beste hainbat herrixka urperatu nahi dituzte presa hidroelektriko hau dela eta. Kalkulu ezberdinen arabera, 40.000-78.000 artekoa izango da Ilisuko Presak lekualdatzera derrigortuko dituen pertsonen kopurua.

Presak urpean utziko lituzkeen herriak ikus daitezke infografia honetan.

Ilisuko Presaren proiektua Ipar Kurdistango Batman probintzian dago kokatuta. Hau, aldi berean, Tigris ibaiaren iturburua da, eta eragin larria izango du presak ibaiaren ibilbide guztian. Irak etengabeko basamortutze-arriskuan dagoen herrialdea da, eta Tigris ibaia bere biziraupenerako giltzarria da, bai biztanleria zein ekosistemari dagokionez. Presak, adibidez, hegoaldean mila kilometrora dauden zingirak asko erasango ditu.

BBVA tartean

BBVA Garanti banku turkiarraren erdiaren jabe da, Turkiako hirugarren banku nagusia dena. Proiektua Garanti eta Akbank banketxeek finantzatzen dute, erdibana. Hau dela eta, BBVAk proiektuaren laurdena finantzatzen du. Honek haserre handia eragin du Espainiar Estatuko eta Euskal Herriko talde ekologista eta internazionalistetan, eta banketxearen aukako eraso eta protestei ekin diete.

Kontserbazio Naturalerako Eremua

Hasankeyf Kontserbazio Naturalerako Eremu izendatu zuen Turkiak 1981ean, baina ez dira babes hori errespetatzen ari. Hau dela eta, bertako ekintzaile batzuek eremua UNESCOk gizateriaren ondare izendatzeko tramiteei ekin diete; haien esanetan, Hasankeyf eta inguruko Tigris Bailarak gizateriaren ondare izendatzeko hamar baldintzetatik bederatzi betetzen ditu.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kurdistan
2024-03-24 | Aitor Aspuru Saez
Ibrahim Bilmez
"Öcalanen aurkako sistema garatu du Turkiak Imraliko espetxean eta beste preso politikoen aurka baliatu du"

Ibrahim Bilmez abokatua da eta Abdullah Öcalan buruzagi kurdua da bere bezeroa. Bere isolamendua salatu du Euskal Herrian otsailean, Turkiako errepresio eta inpunitate mekanismoak azalduta.


2024-02-15 | El Salto-Hordago
Ocalan, 25 urte preso eta erabat isolaturik, Espainia eta Europar Batasunaren oniritziarekin

1999ko otsailaren 15ean Abdullah Öcalan atxilotu zuten, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) eta mugimendu independentista kurduko burua. Turkiako zerbitzu sekretuek Kenyan atxilotu zutenetik, Marmara itsasoko uharte batean dagoen Iämralä-ko kartzelan isolatuta... [+]


2024-02-04 | Aitor Aspuru Saez
Lara Vilanova
"Estatu Islamikoko emakumeekin zubiak eraiki genituen elkarrizketarako, baina zintzoak izan behar ginen eta gezurretan ez erori"

Lara Vilanova (1983, Bartzelona) argazkigintza zuzendaria da eta The Return: Life after ISIS, Sinjar, Cuerdas edota Hondarrak filmetan hartu du parte. Abenduan Euskal Herria bisitatu zuen The Purple Meridians topaketetan parte hartzeko Durangon.


Urtzi Urrutikoetxea
"Ohorezko krimenen ondorioz eraildako emakumeen hilkutxak emakumeek eurek eramateak sekulako eragina izan du Kurdistanen"

Urtzi Urrutikoetxea nazioarteko kazetariarekin mintzatu gara Radio Kobanen, iaz idatzitako Kurdistan-Argi bat ekialde hurbilean liburuari buruz. Testuak azken urteetako gertakizunei erreparatzen die, eta atzerago ere begiratzen du herri kurduaren egoera politikoa eta... [+]


Eguneraketa berriak daude