Mundu mailako 50 kolektibo bilduko dira uztailaren 13tik 19ra Subillan egingo duten ‘Frackanpadan’

  • Mundu osoko 100 hizlaritik gora bilduko dira uztailaren 13tik 19ra egingo duten Frackanpadan. Subillan egingo dute, Gasteiztik kilometro gutxira, eta ideien mintegia eta ‘fracking’-aren aurkako mugimenduaren nazioarteko topaketa izango da.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2015eko uztailaren 2an - 09:17
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Guztira 65 ekitaldi inguru antolatu dituzte: hitzaldiak, tailerrak, mahai inguruak, proiekzioak, antzerkia, kontzertuak etab. Antolatzaileen esanetan, nazioartean “parekorik ez duen” foroa izango da, eta mundu osoko 50 kolektibo inguru bilduko dira; gehienak Europakoak, baina baita ere Amerika, Afrika zein Asiakoren bat.

Mugimenduei beharrezko tresnak eskaintzea izango da kanpaldiaren helburuetako bat: jakintza eta ezagutza praktikoa zein teorikoa. Bide horretan, ‘fracking’-aren aurkako borroka interesatzen zaien mugimendu eta norbanako guztiak deitu dituzte parte hartzera.

Egitaraua eta informazio guztia: frackanpada.frackingez.org

 

 

Oharra: Lizentzia libreei esker Topatu.info gunetik ekarritako albistea


Frackingaren arriskua kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.