Mundu osoko 100 hizlaritik gora bilduko dira uztailaren 13tik 19ra egingo duten Frackanpadan. Subillan egingo dute, Gasteiztik kilometro gutxira, eta ideien mintegia eta ‘fracking’-aren aurkako mugimenduaren nazioarteko topaketa izango da.
Guztira 65 ekitaldi inguru antolatu dituzte: hitzaldiak, tailerrak, mahai inguruak, proiekzioak, antzerkia, kontzertuak etab. Antolatzaileen esanetan, nazioartean “parekorik ez duen” foroa izango da, eta mundu osoko 50 kolektibo inguru bilduko dira; gehienak Europakoak, baina baita ere Amerika, Afrika zein Asiakoren bat.
Mugimenduei beharrezko tresnak eskaintzea izango da kanpaldiaren helburuetako bat: jakintza eta ezagutza praktikoa zein teorikoa. Bide horretan, ‘fracking’-aren aurkako borroka interesatzen zaien mugimendu eta norbanako guztiak deitu dituzte parte hartzera.
Egitaraua eta informazio guztia: frackanpada.frackingez.org
Oharra: Lizentzia libreei esker Topatu.info gunetik ekarritako albistea