Pello Zubiria espetxeratua Pasa den otsailaren 20an Guardia Zibilak "Euskaldunon Egunkariaren" egoitzak itxi eta hamar lagun Madrilera preso eraman zituenetik gauza ugari gertatu da. Euskal prentsak eta orokorrean euskarak azken urteotan jasandako eraso gogorrenaren lekuko izan gara. Gertaerak bazterrak nahastu ditu, batez ere Euskal Herrian, baina baita gure mugetatik kanpo ere. Izan duen oihartzunaren isla dira "Egunkaria"k, "Argia"k, "Jakin"ek edota Ikastolen Elkarteak jaso dituzten elkartasun mezu eta animoak. Interneten ere leku garrantzitsua bete du operazioak. Eta hain zuzen ere, "Egunkaria"ren itxierak eta hamar lagunen atxilotzeak hizpide izan dituen makina bat web gune aipatuko ditugu banan-banan, azken bi asteetan gertaturikoaz xehetasun gehiegi eman gabe. Euskal hedabideak "Egunkaria"rekin Euskal Herriko hainbat komunikabidek gertaturikoa zabal jorratu dute euren web guneetan. Horien artean, eta barka gaitzatela zerrendan sartu ez ditugun horiek, aipatzekoak dira honako hauek: - "Egunero": Normala den bezala, egoerak hala behartuta "Euskaldunon Egunkaria"ren lekukoa hartu duen "Egunero"k gai hau soilik jorratu du bere orrialdeetan duela gutxi arte. Orain gainerako albisteak ere biltzen ditu. - "Argia": SAREKO ARGIAn gertaturikoari buruzko eta batez ere Pello Zubiria jasaten ari denari buruzko informazio eguneratua eskaini dugu. Gainera, aldizkariaren azken bi aleetan luze hitz egin dugu gaiari buruz. Pasa den asteko zenbakian jazotakoari buruzko xehetasunak, hainbat iritzi artikulu eta Juan Mari Larrarte "Egunkaria"ko langileen ordezkariarekin izandako elkarrizketa bildu genituen. Aste honetakoan aldiz, besteak beste, "Egunero"ko langileen hitzak, Malores Etxeberria (Pelloren emaztea) eta Iñaki Esnaola abokatuari eginiko elkarrizketak, Madrilen bizitakoak, Juan del Olmoren autoa eta Pelloren gaixotasuna izan ditugu hizpide. Maloresi eginiko elkarrizketa osoa hemen duzue irakurgai. - "Gara": Operazioari eta haren ondorioei buruzko informazio eguneratuaeskaintzeaz gain Egunkaria Dossiera paratu du bere web gunean. - Sustatu.com: Azken bi asteetan "Egunkaria"ren aurkako operazioaren jarraipen zehatza egin du. Orain, azalean agertzen diren azken orduko albisteez gain, "Egunkaria"ri buruzkoak "Bestelakoak" http://www.sustatu.com/ atalean aurki ditzakezue. - Beste gune batzuk: http://www.kaixo.com/, http://www.euskalherria.indymedia.org/, http://www.euskalherria.info/ http://inventati.org eta http://www.inventati.org/egunkaria/ operazioaren aurkako kanpaina guneek ere informazio ugari biltzen dute. Atzerritik datorren berotasuna - "Egunkaria"ren itxieraren aurkako kanpaina: Egunkaria itxi eta denbora gutxira http://www.euskalnet.net/ileturia/egunkaria/ jarri zen abian http://groups.yahoo.com/group/egunkariabai/ posta-zerrendak koordinatuta. Atzerriko web guneen zerrendan sartu dugu "Egunkaria"ren itxiera nazioartean salatu nahi duelako eta informazioa euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez eskaintzen duelako. Kanpainaren helburua, besteak beste, Google-n "Egunkaria" hitzarekin bilaketa egiterakoan salaketa orria eta www.egunero.info web orria lehenengo postuetan agertzea da. Kanpaina honekin bat eginez, Kleanthes Grohmann hizkuntzalari alemaniarra eta Carsten Agger daniarra web guneko informazioa http://www.faklen.dk/egunkaria/ itzultzen hasi dira. - Herrialde katalanen elkartasuna: http://www.vilaweb.com/ katalanezko egunkari elektronikoa hasieratik bertatik arduratu da gaiaren ikuspegi ahalik eta zabalena ematen eta Kataluniako beste zortzi hedabiderekin batera (Diari Avui, El Periódico de Catalunya, El Punt, Regió 7, El 9 Nou, El Nou Punt, El 9-diari esportiu, Diari Segre, Diari de Balears) http://nosaltres.vilaweb.com/jvilaweb/GetHTTP?p=126&f=1&pa=p_idcmp&va=650694 kaleratu zuen. Gainera, herrialde katalanetan protesta ekitaldiak ere antolatu dituzte. Astelehenean, adibidez, hainbat erakundek deituta http://bd.entitats.info/jentitats/GetHTTP?p=60&f=1&pa=p_idcmp&va=6210 " ("Adierazpen askatasunagatik, Egunkariaren itxierari ez. Giza eskubideengatik, torturari ez") lema daraman ekitaldia egingo da Bartzelonan. Ekimenarekin bat egin dutenen artean El Sud (bere web gunean http://www.elsud.org/modules.php?op=modload&name=News&file=article&sid=575&mode=thread&order=0&thold=0) dago. Bestalde, Acció Cultural del País Valenciá (http://www.acpv.net/sinadura bilketa) elkarteak "Egunkaria"ren aldeko kanpaina jarri du abian. - Vientosur: Madrileko aldizkariak "adierazpen askatasunari" egindako eraso honen aurrean http://www.vientosur.info/solidaridades/egunkaria/ gune galesa jarri du abian. Jada 5.000 lagun inguruk eman diote babesa ekimenari: irakasleek, ikasleek, kazetariek, psikologoek, etxeko andreek eta abar. - Cymdeithas: Operazioaren kontrako http://www.cymdeithas.com/egunkaria/ Italieraz. - Italian.it: http://www.italian.it/isf/home569.htm behar berehala da egunkariaren itxiera ikertu mintzo den elkartasuna. - Amnistia Internazionala: http://www.news.amnesty.org/mavp/news.nsf/VwDocid/204365DC426A4E3680256CD700626049?openDocument. Pelloren osasun egoera Zuetako gehienok dakizuen bezala Pello Zubiriak Espondilitis Ankilopoietikoa (EA) izeneko gaixotasun kronikoa du. Bada, gaixotasun bera izan dezaketen pertsonei laguntzeko asmoz, EA eta beste artritisen inguruko informazioa biltzen duen http://www.izorrategi.org/ web gunea jarri zuen martxan duela gutxi. Ideia http://www.kickas.org/ atarian denbora luzez parte hartu ondoren otu zitzaion. Bertan EA delakoa duten mundu osoko pertsonak biltzen dituzten hainbat foro daude. Informazio interesgarri ugari trukatzen dute elkar eta euren arteko harremana sendotuz joan da denboraren poderioz. Horregatik, bere osasun egoeraz kezkatuta, kideetako batzuk elkartasuna adierazi diote Pellori web gune honetan. Jon Torner --