Mozorro, zomorro, zamarro, kamarro, mamarro, kokomarro, ñañarro, momoxarro... hona euskararen inauteriak

  • Mozorroak izendatzeko aberastasun harrigarria du euskarak. Tximeleta esateko hamarnaka hitz baditugu, mozorro esateko moduak ere ez dira gutxi euskaraz.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko otsailaren 19an - 10:11
Txantxoak, Abaltzisketa, 2005-02-06 (argazkia: Oier Arolaza - Dantzan CC-BY-SA).
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Mozorro, muzorro edo zomorro inauterietako maskara edo disfraza dela diote hiztegiek lehen adieran, baina baita mozorrotuta dagoen pertsona izendatzeko ere erabiltzen dela bigarrenean. Baditu beste adiera batzuk ere, adibidez, txorimaloa da txori-mozorroa, eta umeak beldurtzeko erabiltzen den izaki misteriotsua, munstroa edo mamua ere bai. Zomorro zein mozorro intsektuak dira halaber, baba, gari edo fruituak jaten dituzten ar, gurgurio, moxorro, zamorro, mamorro edo kokoak bezala.

Mozorro eta zomorro

Euskara batuan mozorro da nagusiki erabiltzen dena, eta horixe da Nafarroako zenbait eskualdetan, Bortzirietan, Malerrekan eta Baztanen adibidez erabiltzen dena ere, mozorro esaten Arantzan (N), Arizkunen (N), Amaiurren (N), Erratzun (N), Iturenen (N), Zubietan (N) eta Aurtitzen (N), moxorro Ihabarren (N) eta Arakilen (N), baina baita moxorroko ere Arakilen (N). Goizuetan (N) mozorro deritzo zahagi makilez kolpaten duen dantzariari eta zomorro aurpegi beztuarekin zahagia bizkarrean daramanari.

Goizuetan bezala, zomorro erabiltzen da Aranon (N), Ziordian (N) eta Oiartzunen (G), xamorro Zumaian (G), xomorro Lasarte-Orian (G)  zamarro Olaztin (N), zamarrero Ubagon (N), zarratrako Auritzen (N) eta zarramuskera Cintruenigon (N). Arabaren barnealdean, baina Burgosen menpe dagoen Trebiñuko Panguan zarramokero esaten dute, eta Espainiako inguruko eskualdetan ere gertu sentitzen ditugun izenak baliatzen dituzte, hala nola, zamarrache (Casavieja, Avila), zarramaco eta zorromoco (Silio, Kantabria), zamarrón (Polaciones, Kantabria), e.a.

Momotxorro eta kukumarro

Nafarroan momotxorro edo momoxorro dira Altsasun (N), momoxarro eta momuxarro Urdiainen (N), mamuxarro Unanun (N), momoxuerre Dorraon (N), txatamorro Arbizun (N), ñañarro Arriben (N), Atallun (N) eta Betelun (N), mumuzarko Ezkarotzen (N), muzizarko Auritzen (N) mutizarko Aurizberrin (N) eta kamarro Bakaikun (N). Araban kakarro diote Amurrion (A), Bizkaian anarru Bakion (B), mamarro Busturian (B), marmo Lekeition (B) marro eta marrau Gernikan (B), kokomorro Elorrion (B) eta kokox Markina-Xemeinen (B). Kokomorro diote baita Gipuzkoan Antzuolan (G) eta Bergaran (G), koko, kokomoko eta kokomarru Eibarren (G), eta kukumarro Eskoriatzan

"Txantxo malakasta, ipurdian ardatza, ipurdian ardoa, txantxo pikaroa" zirikatzen zituzten Abaltzisketan (G) makila-dantzariak. Amezketan (G) talai direnak txantxo izendatzen dituzte Abaltzisketan (G), Elduaienen, (G) eta Berrobin  (G), eta Nafarroan berriz, txatxo dira Lantzen (N), eta txatxu Latasan (N), Etxalekun (N) eta Eguaratsen (N). Guardiako (A) katximorro eta Oiongo (A) katxi bezala, Araban katxi erabili izan da Azazetan (A), Erroetan (A) eta Erroitegin (A), eta katxirulo berriz Kanpezun (A). Kaskabobo deritze berriz Agoitzen (N) eta kaskarot Lapurdiko Uztaritzen (L), Urruñan (L), Ziburun (L), Donibane Lohizunen (L), Ezpeletan (L), Beskoitzen (L) eta Hazparnen (L), eta kaxkarot Itsasun (L) eta Makean (L). Porrero da berriz Arabako Donemiliagan (A), Zalduondon (A), Egilatzen (A), Eginon (A), porretero Agurainen (A) eta zipotero Burgin (N), Tuteran (N) eta Bidankozen (N).

 

 

Mozorroak, Zubieta, 2018-01-30. Argazkia: Maite Irizar - Dantzan CC-BY-SA

 

 

 

 

 

Txatxoak, Lantz, 2011-03-07. Argazkia: Jon Iraola - Dantzan CC-BY-SA

 

 

 

 

 

Mamuxarro, Unanu, 2008-02-05. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan CC-BY-SA

 

 

 

 

 

Mozorroak eta zomorroa, Goizueta, 2009-02-24. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan CC-BY-SA

 

 

 

 

 

Kaskarotak, Beskoitze, 2019-02-16. Argazkia: Jokin Artola - Dantzan CC-BY-SA

 

 

 

 

 

Momoxarroa, Urdiain, 2008-02-05. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan CC-BY-SA

 

 

 

 

 

Momotxorroa, Altsasu, 2011-03-08. Argazkia: Jon Iraola - Dantzan CC-BY-SA

 

 

 

 

 

Kamarroak, Bakaiku, Unanu, 2015-02-14. Argazkia: Eire Vila - Dantzan CC-BY-SA

 

 

 

 

 

Moxorroak, Ihabar, 2015-02-21. Argazkia: Maialen Astigarraga - Dantzan CC-BY-SA

 

 

 

 

 

Katxiruloa, Kanpezu, 2016-02-09. Argazkia: Maialen Astigarraga - Dantzan CC-BY-SA

 

 

 

 

 

Kokomarruak, Eibar, 2019-02-03. Argazkia: Felipe Loiola - Dantzan CC-BY-SA

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Inauteriak
2025-03-10 | Behe Banda
Kartoizko eta prezintuzko eskultura, ama, ni eta pailazo bat

Behe bandako zutabea bezain erlojuaren aurka prestatzen ditut mozorroak, korrika, aztoratuta, zalantzaz, erretxin, estropezuka eta sarri arrakasta ez erabatekoarekin; adibidez, zutabe hau eta biharko mozorroa. Oraindik ez dakit bietako zein bukatuko dudan lehenago. Baina... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Emakume bat lehen aldiz Lantzeko inauterietako Ziripot pertsonaia izan da

Lantzeko inauteri txikien kalejira ikusle guztien begietara urtero modukoa izan zen. Txatxoak, Zaldiko, Ziripot eta Miel Otxin herriko ostatuko ganbaratik jaitsi eta herritik barna bira egin zuten txistularien laguntzarekin. Askok, ordea, ez zekiten une historiko bat bizitzen... [+]


2025-03-03 | Ahotsa.info
Iruinkokoa, Iruñeko iñauteri euskaldunen bersignifikazioaren aurka

Martxoaren 2an igandea Iruinkokoak berriz ere Iruñeko karrikak hartu ditu.


2025-02-18 | Euskal Irratiak
Miarritzeko euskal ihauteriak berpiztu dituzte tokiko elkarteek

Hamarkada batez lokarturik izan ondotik, otsailaren 22an iratzarriko dute hartza Miarritzen. Festilasaik, Arroka elkarteak, Maritzuli dantza konpainiak, Gaztetxeak eta Ikastolak bat egin dute, aurten, programazio berezi bat eskaintzeko.


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-06 | dantzan.eus
Lazkaon aspaldi galdu ziren inauteriak berpiztuko dituzte

Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]


2025-01-20 | dantzan.eus
Martxora arte kalez kale eta etxez etxe ibiliko dira kaskarotak Lapurdin

Bi asteburu direla atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak... [+]


2024-02-14 | ARGIA
Ertzaintzak begia larri zauritu dion gaztearen aita
“Ez da bidezkoa, hamasei urte ditu; bada garaia gauzak aldatzeko eta asko gainera”

Villabonako Berdura plaza bete dute herritarrek otsailaren 13 iluntzean, Tolosako inauterietan Ertzaintzak gazte bati begia larri zauritu ziola salatzeko. Bere aitak azaldu ditu begian dituen lesio larriak eta Ertzaintzaren jokabidearekiko haserrea plazaratu du: "Ez da... [+]


Irungo inauterietako kartel irabazlea adimen artifizialak egina dela salatu dute

Irungo inauterietako kartel lehiaketa irabazi duen gizonak adimen artifizial bidez sortu du irudia, ziurtatu du Luis Doviso diseinatzaileak: “Iruzur egin du, bere burua egiletzat aurkeztu duen pertsonak ez duelako kartela egin, makina batek baizik”. Jakin gabe,... [+]


2024-01-31 | dantzan.eus
Inauteriak 2024 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak kasik urtearekin batera hasi dira eta jarraian etorri dira beste zenbait inauteri festa. Goiztiarrenak urtarrilean ari dira ospatzen, baina aurten inauteri gehienak datoz oso goiz. Otsailaren 8an izango da Ostegun gizena eta 13an Inaute asteartea. Hadi!... [+]


Inauteritako puska-biltzeak; festa, dantza eta jan-edana

Baserriz baserri eta etxez etxe ibili ohi dira Euskal Herriko hainbat mozorro dantzan eta kantuan, trukean zerbait jasoko duten itxaropenez. Atea jo eta ezkaratzetan egin ohi da festa. Askotan atarian ez ezik etxe barruetaraino sartzen dira mozorroak eta mahai bueltan egiten... [+]


2023-01-31 | dantzan.eus
Inauteriak 2023 oinarrizko egutegia

Urtarrilarekin batera iritsi da inauteri garaia. Maskaradak eta kaskarotak martxan dira, baita beste zenbait inauteri goiztiar ere. Data nagusiak, ordea, otsailean izango ditugu aurtengoan. Otsailaren 16an izango da Ostegun gizen eta 21ean Inaute asteartea. Inauteri garaiko... [+]


Tolosako inauterietan txosnak ohiko lekuan mantentzea exijitzeko kanpaina egiten ari dira

Urtero legez Euskal Herria Plaza eskatu du Tolosako Txosna Batzordeak, baina salatu duenez, udalak aldebakarrez erabaki du txosna gunea Plaza Berrira lekualdatzea.


Eguneraketa berriak daude