Movistar-ek eta Ligak zentsuratu egin dute San Mamesen Zabaleta eta Tembari egindako omenaldia

  • 1980an Everesteko gailurrean ikurrina paratu zuten Martin Zabaleta eta Pasang Tembari omenaldia eskaini diote larunbatean San Mamesen, Athletic-en partida hasi aurretik. Mendizaleak txalo artean hartu dituzte zaleek, une ederra izan da, baina Movistar telebista kateak eta Futbol Ligak erabaki dute omenaldiaren irudirik ez eskaintzea, Martin Zabaletaren inguruan piztu duten polemikaren erdian.

Iribar, Temba sherpa eta Zabaleta, larunbatean San Mamesen Athletic Club

2024ko urriaren 21ean - 09:37
Azken eguneraketa: 12:43
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Duela 44 urteko argazkietako batean, poloniar espedizioko bi kide ageri dira, ETAren eta nuklearren kontrako anagramak zituen ikurrina heltzen. "Ikurrina horrekin eskalatu zuen Martin Zabaletak Everest", eraman dute goiburura hainbat hedabidek –El Mundo egunkariak adibidez–. Behin "Athletic" eta "ETA" lotuta, polemikarako ateak erabat zabalik zeuden. Eta, polemika horren erdian, Movistar telebista kateak eta Ligak erabaki dute omenaldia zentsuratzea; haren irudirik ez ematen ahalegindu dira, zaleek, mendizaleak txalo zaparradarekin hartzen zituzten bitartean.

 

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
Irati Areitio  |  Luken Etxabe Aizpuru  |  Sugoi Etxarri  |  Intza Gurrutxaga Loidi  |  Ibon Leibar Belastegi  |  Euskal Herrian Euskaraz
#3
Miren Amuriza
#4
Karmele Gisasola Zenikazelaia
Azoka
Kirola kanalean gehiago
2026ko apirilaren 15
Itzaletik argira
Gure joko gizonak (1969)

2026ko martxoaren 11
Makillajea

2026ko otsailaren 11
ICE jokoak

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.