Mosuldik gatoz


2010ko urriaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02
Janis, Mohamed eta Nur

"Mohamed dut izena, eta hauek Nur eta Janis dira, nire seme-alabak. Arabiarrak gara eta duela hiru aste iritsi ginen Dahuk-era Mosuldik. Amerikarren koartelgo internet-kafea eramaten nuen han; 'Moha' deitzen zidaten denek. Baina gerrak eztanda egin zuenetik gauzak biziki okerrera joan dira Mosulen. Etengabeak dira eztandak edo tiroketak orain, eta horiek utzitako gorpuak kalean gelditzen dira, egunez askotan".

"Mohamed dut izena, eta hauek Nur eta Janis dira, nire seme-alabak. Arabiarrak gara eta duela hiru aste iritsi ginen Dahuk-era Mosuldik. Amerikarren koartelgo internet-kafea eramaten nuen han; 'Moha' deitzen zidaten denek. Baina gerrak eztanda egin zuenetik gauzak biziki okerrera joan dira Mosulen. Etengabeak dira eztandak edo tiroketak orain, eta horiek utzitako gorpuak kalean gelditzen dira, egunez askotan.

Orain dela aste batzuk, Janis-ek emakume baten gorpua topatu zuen eskolarako bidean… Ez, ez da Mosul seme-alabak hazteko toki aproposa, horregatik etorri gara Kurdistanera. AEBetara joaten saiatu nintzen aurrena baina, beraientzat lan egin badut ere, ez daukat bisa lortzeko inolako aukerarik. Bestalde, ezingo dugu inoiz gure etxera bueltatu, amerikarrentzat lan egin dudalako.

Janis eta Nur Dahukeko arabiar eskolara joaten dira orain, baina nik ez dut lan egiteko aukerarik hemen, kurdueraz ez baitakit.

Ez dakit noiz arte egon ahal izango dugun hemen. Ziurrenik, Siria edo Egiptora egin beharko dugu ospa, baina momentuz hemen gaude. Eta bizirik".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kurdistan
2024-03-24 | Aitor Aspuru Saez
Ibrahim Bilmez
"Öcalanen aurkako sistema garatu du Turkiak Imraliko espetxean eta beste preso politikoen aurka baliatu du"

Ibrahim Bilmez abokatua da eta Abdullah Öcalan buruzagi kurdua da bere bezeroa. Bere isolamendua salatu du Euskal Herrian otsailean, Turkiako errepresio eta inpunitate mekanismoak azalduta.


2024-02-15 | El Salto-Hordago
Ocalan, 25 urte preso eta erabat isolaturik, Espainia eta Europar Batasunaren oniritziarekin

1999ko otsailaren 15ean Abdullah Öcalan atxilotu zuten, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) eta mugimendu independentista kurduko burua. Turkiako zerbitzu sekretuek Kenyan atxilotu zutenetik, Marmara itsasoko uharte batean dagoen Iämralä-ko kartzelan isolatuta... [+]


2024-02-04 | Aitor Aspuru Saez
Lara Vilanova
"Estatu Islamikoko emakumeekin zubiak eraiki genituen elkarrizketarako, baina zintzoak izan behar ginen eta gezurretan ez erori"

Lara Vilanova (1983, Bartzelona) argazkigintza zuzendaria da eta The Return: Life after ISIS, Sinjar, Cuerdas edota Hondarrak filmetan hartu du parte. Abenduan Euskal Herria bisitatu zuen The Purple Meridians topaketetan parte hartzeko Durangon.


Urtzi Urrutikoetxea
"Ohorezko krimenen ondorioz eraildako emakumeen hilkutxak emakumeek eurek eramateak sekulako eragina izan du Kurdistanen"

Urtzi Urrutikoetxea nazioarteko kazetariarekin mintzatu gara Radio Kobanen, iaz idatzitako Kurdistan-Argi bat ekialde hurbilean liburuari buruz. Testuak azken urteetako gertakizunei erreparatzen die, eta atzerago ere begiratzen du herri kurduaren egoera politikoa eta... [+]


Eguneraketa berriak daude