Mossoen pilotakadaren ondorioz begia galdu zuen neskaren irudia iragarki bat egiteko erabili du Citroenek

  • Ester Quintanaren baimenik gabe, Vigoko Peugeut-Citroenek haren irudia erabili du, segurtasunari buruzko kanpaina bat egiteko. Sare sozialetatik Citroen boikoteatzera dei egin dute.


2013ko urriaren 9an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Ezkerrean, Ester Quintana.Eskuinean, Citroenen iragarkia
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Iazko arazoaren 14an, Ester Quintanak begi bat galdu zuen greba orokorreko mobilizazioetan, mosso baten pilotakadaren erruz. Vigoko PSA Peugeut-Citroen enpresak Quintanaren argazkia hartu eta segurtasunaren aldeko kanpaina abiatzeko erabili du.

Enpresaren arabera, barne mailako propaganda egiteko baino ez zuen erabili irudia.Vigon oporretan zegoen bartzelonar batek, baina, kalean ikusi zuen Quintanaren kartela, jendeari zuzenduta, eta goian ikus daitekeen argazkia egin zion. Citroenek dio iragarkia ez duela kanpora begirako publizitatea egiteko baliatu.

Quintanaren abokatu Laia Serrak jakinarazi duenez, enpresaren kontrako salaketa jartzea aztertzen ari da.

Iragarkian, Ester Quintana azaltzen da, begirik gabe. Azpian, “Zu burujabea zara. Arriskuak ikusi eta ekidin itzazu. Jarrera seguruak izan”, leloak irakur daitezke.

“Ematen du Esterrek arduragabekeriz jokatzeagatik galdu zuela begia, eta ez da hala; eraso baten biktima izan da”, kritikatu du Serrak. Haren iritziz, kartelak Quintana “kriminalizatu” egiten du.

Citroen boikoteatzera deitu dute

Iragarkiarekin haserre, Citroeni boikota egiteko deialdia zabaldu dute, sare sozialen bidez. Gertatutakoa salatzeko, Twitterren #boicotcitroen hashtaga zabaltzen hasi dira.

Informazio gehiago facebooken irekitako orrialde honetan: Ester Quintanaren irudia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gomazko pilotak
2024ko otsailaren 14
Ertzaintzak begia larri zauritu dion gaztearen aita
"Ez da bidezkoa, hamasei urte ditu; bada garaia gauzak aldatzeko eta asko gainera"

2023ko martxoaren 13
Begiz begi

2020ko uztailaren 3
25 urte Rosi Zarra hil zenetik
Egia zor diete

Eguneraketa berriak daude