Montai eta Hondarribiko Udalaren arteko kontratuak aztertzen ari da Lehiaren Euskal Agintaritza

  • 2018tik 2021era bitartean Aitor Elorza jeltzaleak zuzendutako enpresaren eta Hondarribiko EAJren udal gobernuaren arteko kontratuak ikertzen ari da agintaritza.

Artikulu hau CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko urriaren 29an - 10:41
Azken eguneraketa: 12:43
Karpen muntaketa lanetan “gainkostuak” ere salatu dituzte.

Montai enpresaren eta Hondarribiko EAJren udal gobernuaren arteko kontratuak ikertzeari ekin dio Lehiaren Euskal Agintaritzak. Espainiako Estatu mailako Eldiario.es komunikabideak zabaldu du informazioa, eta azaldu duenez, 2018 eta 2021 arteko kontratuak dira ikertutakoak. Irregulartasunak kultur eta kirol jarduerei zein ekitaldi sozialei dagozkiela zehaztu du hedabideak. Kaleratutako informazioaren arabera, dena den, ikerketak ez du zigor espedienterik ezarriko, “kontratazio publikoan gardentasuna bermatzeko gomendioak” emango zaizkiola baizik tokiko gobernuari.

Montai enpresa taldearen kontratazioaren gaineko argi-ilunak hamaika bider salatu dituzte alderdi ezberdinek. Abotsanitzen udal taldeak, esaterako, hainbat salaketa egin eta fiskaltzaren eskuetan utzi zuen auzia. Fiskaltzak, bere aldetik, Montai taldearen “kontratazio jarraituan irregulartasun sistemakoak” onartu arren, ez zuela delitu zantzurik antzeman ebatzi zuen.

Montairen aurkako salaketek Hondarribiko mugak ere gainditu zituzten, eta Gasteizko parlamentura iritsi ziren EH Bildu eta Elkarrekin Podemosen (EP) eskutik. Hondarribiko Udalaren eta Montai enpresa taldearen arteko kontratuak ikertzeko galdegin zuten Eusko Legebiltzarreko Ogasun Batzordean bi alderdiek.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondarribia
Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


Jaizkibelek elkarrizketa mahai bat bideratzeko eskatu dio Hondarribiko alkateari

Konpainia parekideak 2023ko jaien eta irailaren 8ko alardearen balorazioa egin du, eta aurtengoa "urte pozgarria" izan dela azpimarratu. Nabarmendu du udalak egindako keinuek lagundu dutela elkarbizitza espazioak sortzen, baina alarde baztertzaileari ere harrera egitea... [+]


Jaizkibeli ere harrera egin dio lehen aldiz Hondarribiko alkateak

Arartekoak ostiralean jakinarazi du azkenean ez duela alarde baztertzailea agurtuko. Halere, Hondarribiko alkateak, Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen sailburuordeak emakumeak baztertzen dituen alardeari harrera egin diote.


Urteko lanaldia 108 ordukoa izatea eta soldata %20 igotzea lortu dute Hondarribiko lorezainek

Elai Serbitzuak azpikontratatutako enpresako langileek 115 eguneko greba egin dute eta behin akordioa lortuta bertan behera utzi dute. Langileen akordioa “oso positibotzat” jo du ELAk.


"Potentzia handiko" bi jaialdi, Hondarribiko Psilocybenearen 30. urteurrena ospatzeko

30. urteurrena ospatzeko bi jaialdi antolatu ditu elkarteak uztail eta abuzturako. Mundu osoko musika elektronikoa eta rocka izango dira nagusi.


Eguneraketa berriak daude