Monsantok sortutako glifosato herbizidaren ondorioz milaka milioi erle hil dira

  • AEBetako Texaseko Unibertsitatean egindako ikerketa baten emaitzek erakutsi dute, glifosatoak murriztu egiten dituela erleen hesteetako bakteria osasuntsuak.

Sortu zuen momentutik, Monsanto kontziente da glifosatoak dituen ondorioez

2018ko irailaren 26an - 11:56
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Erick Motta unibertsitateko ikasle ikerlariaren arabera, “herbizida ez dela mingarria diote zenbait jarraibidek, baina ikusi dugu gezurra dela hori”. Egin duten ikerketaren emaitzak bestelakoa erakutsi du: “Erleek zortzi bakteria osasuntsu dituzte hesteetan eta bakteria txarretatik babesteko funtzioa dute. Glifosatoaren ondorioz, bakteria osasuntsuen erdiek beren funtzioa galtzen dute”.

Glifosatoa herbizida bat da; genetikoki eraldatutako hazien ekoizle nagusia den Monsanto multinazionalak sortu zuen duela 37 urte. Global Research ikerkuntzarako zentroak egindako ikerketaren arabera, “sortu zuen momentutik, Monsanto kontziente da glifosatoak dituen ondorioez”.

Hain zuzen, Kaliforniako justiziak 289 milioi dolarreko isuna ordaintzera kondenatu du Monsanto. 1984tik susmoak zeuden glifosatoak sortzen duen minaz, baina aurtengo abuztuan jarri diote isuna multinazionalari lehen aldiz.


Ekologismoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.