PP

Molotov koktelak jaurti dizkiote Barakaldoko PPren egoitza bati

  • Barakaldoko Foruen kalean dagoen PPren egoitzaren kontra bi molotov koktel jaurti dituzte ostiral goizaldean. Erasoak kalte material txikiak eragin dituela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak.


2013ko azaroaren 29an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Jaurtigaiek PPren egoitzako leihoa belztu dute.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Espaloia eta eraikinaren aurrealdea belztu dira jaurtigaien eraginez. Sua itzaltzeko ez da suhiltzaileen parte hartzerik behar izan.

Aste honetan bertan PPren beste egoitza bati eraso egin ziotela salatu dute alderdi horretako kideek. Zehazki, Getxoko egoitzari pintura gorria bota ziotela-eta kexu agertu da alderdia.

Getxoko margo jaurtiketaren ondoren Sevilla II kartzelan gose greba egin duten presoen egoera salatzen duten orrian jaurti zituzten. Atzo utzi zuten bertan behera protesta ekintza hori 13 presok.


PP kanalean gehiago
2025eko urriaren 29
Ezeztatu

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.