Zumarragako Arcelor Mittal fabrikako langileek giza katea eta elkarretaratzea egingo dituzte asteazkenean, zuzendaritzak plantaren ekoizpena erabat eten eta hurrengo egunean. Inguruko udalek bat egin dute deialdiarekin.
Giza katea 11:00etan abiatu da Zumarragako lantegitik, eta 13:00etan amaitu da. Tartean, 12:00etatik 12:15 bitartean, Urola Garaiko alkate, zinegotzi eta udal langileek elkarretaratzeak egin dituzte udaletxeen aurrean. Arcelor Mittalen planta betiko ez ixteko eskatu dute mobilizazioetan.
Txalo zaparrada batekin amaitutzat eman dute protesta. Giza katean parte hartu izana eskertu dute langileek. @berria pic.twitter.com/yNIDgMzfg2
— Oihan Vitoria (@oihanvito) 2016(e)ko apirilak 20
— Gotzon (@GotzonAr) 2016(e)ko apirilak 20
Hain justu, zuzendaritzak asteartean eten zuen fabrikaren ekoizpena, laminazio trena geratuta. Aurrez, pasa den astean, altzairutegiko labea eten zuten. Zortzi lagun besterik ez dira geratzen fabrikan, txatarraren tratamenduan lanean. Gainerako 342 beharginei Euskal Herrian edo Asturiasen dituen lantegietara lekualdatzeko aukera emango die zuzendaritzak. Proposamena onartuz gero, Asturiasera joango lirateke gehienak, 270 bat langile.
Asteazkenean beste bilera bat egingo dute zuzendaritzak eta langileen batzordeak lantegian bertan, 15:30ean. Hori dela-eta, fabrikaren aurrean elkarretaratzea egingo dute langileek 15:00etatik aurrera. Enpresak hainbatetan adierazi du ez duela fabrika itxi eta langileak lekualdatzeko erabakia atzera botatzeko asmorik. Langileek, ordea, fabrikaren bideragarritasuna defendatzen jarraitzen dute.
Arcelor, Ibex35eko handien artean
Azken hilabeteetan zailtasunak izan dituen arren, Arcelor Mittal enpresak goranzko joerari heldu eta Ibex35eko handien artean kokatzea lortu du. Urte haseran 22. lekuan baldin bazegoen, 10. lekuraino igo da asteartean, 3.000 euroko kapital handitzeagatik eta altzairuaren eta burdin-mineralaren susperraldiagatik, Carlos Jaramillo kazetariak El Economista webgunean nabarmendu duenez.
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.
Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.
LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.
Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik.
ELAk eta LABek ez dute lan batzordearen gehiengoak erdietsitako eta langileen gehiengoak onartutako aurreakordioa sinatu: "Ez da 1.000 familiarentzako irtenbiderik planteatzen. Finean, lanpostu askoren galera eta fabrikaren itxiera dakar", adierazi du LAB sindikatuko... [+]
Uztailak 8, 16 eta 21 izan dira greba egiteko ELA eta CCOO sindikatuek aukeratutako egunak. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eta soldatak parekatzea eta lanaldiak murriztea eskatzen dute.
Langile batzordeak eta enpresak adostutako aurreakordioak 655tik 609ra murriztuko ditu kaleratzeak, gainerakoak birkokatuko dituzte. Astelehen arratsaldean jakin da langileen %78k babestu dutela akordioa. Nafarroako Gobernuak eta langile batzordeak etorkizunari begira,... [+]
Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]
Langilea uztailaren 15ean hil zen eraikin baten estalduraren konpontze lanak egiten zebilela, eta ostegunean jakinarazi du ELA sindikatuak. Estaldura apurtu, eta altueratik erori zen. Guztira 31 langile hil dira Hego Euskal Herrian 2025ean, bostgarrena Araban.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torresek asteazken honetan aurkeztu du EAErako gutxieneko soldataren inguruan egindako azterketa, eta 1.385 eurorainoko kopurua jarri du erreferentzia moduan, "aurreikuspen baikorrenean". ELA eta LAB... [+]