Europako portuetako zamaketariak material militarra Israelera bidaltzea boikotatzeko antolatzen hasi dira

  • Europako eta AEBetako hainbat sindikatuk bat egin eta aldarria egin dute: “Zamaketariek ez dute gerrarentzat lan egiten”. Irailaren 27an Genovan (Italia) bildu dira Europako portuetatik Israelera eramaten den material militarra gelditzeko metodoak elkarrekin aztertzeko. Sarraskia eragingo duten armen bidalketetan ez dutela parte hartu nahi adierazi dute.

Zamamaketarien sindikatuen ordezkariek boikoterako deia egin zuten irailaren 27ko bilkuran. Unione Sindacale di Base

2025eko irailaren 29an - 10:34
Azken eguneraketa: 15:07
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euronews hedabideak jaso duenez, bilkuraren bultzatzailea Italiako Unione Sindacale di Base sindikatua izan da eta herrialde hauetako sindikatuak bildu dira Genovan: Euskal Herria, Espainia, Frantzia, Grezia, Zipre, Maroko, Alemania, Ameriketako Estatu Batuak, Palestina eta Turkia. Italiako sindikatuak adierazi du Europako portu guztiek boikotarekin bat egitea nahi dutela, eta dagoeneko, Europako zamaketarien arteko koordinazioa abian dela.

Bilkuran parte hartutako sindikatuek portuak armak eramateko erabiltzea arbuiatu dute: “Gure portuek, gure langileek, guk geuk, ez ditugu armak edo bonbak eraman nahi jendea sarraskitzeko. Gobernuek edo Europako Batasunak ekonomia gerrarako makina bihurtzea ez dugu nahi”. Boikotaren pare bat adibide eman dituzte. Duela gutxi, AEBetako petrolio-ontzi batek petrolio gordina zekarren Israelgo hegazkinentzako eta Tarenton (Italia) gelditu zuten. Zama militarra zeraman beste itsasontzi bat Livornoko portuan gelditu zuten, hori ere Italian. Unione Sindacale di Base sindikatuko ordezkariak adierazi duenez, “Europako portuen koordinazio benetakoa eta berariazkoa sortu da, bakoitzak bere antolatzeko eta borrokatzeko moduak dituela”.

Boikoterako deia egiteaz gain, “gerra inperialista honen” aurka daudela esan dute eta lau eskari egin dituzte: genozidioa amaitzea, korridore humanitarioak irekitzea, portuetatik laguntza eta bakerako tropak bidaltzea. Laugarrenik, Europaren armamentu militarreko programa gaitzetsi dute eta baliabideak pertsonentzat, soldatetarako eta gizarte-segurantzarako erabiltzea eskatu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestinarren aurkako genozidioa
ZUZENEAN | Jarraitu Gazara bidean den flotillaren kokapena

Hilabetetik gora darama itsasoan Gaza helburu duen Global Sumud flotillak. Mundu osoko ekintzaileak doaz dozenaka ontzik osatutako elkartasun ekimenean, Gazako setioa hautsi eta laguntza humanitarioa eraman asmoz. Tartean dira lau euskaldun. Egun gutxi geratzen zaizkie helmugara... [+]


2025-09-29 | Ahotsa.info
Urriaren 15ean greba eta lanuzte orokorra Palestinaren alde Hego Euskal Herrian

LAB, CCOO, STEILAS, Solidari, ETXALDE eta HIRU sindikatuek datorren urriaren 15erako Hego Euskal Herrian egingo den Lanuzte Orokorra iragarri dute.


Irailak 3 Bilbo

Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]


2025-09-25 | Markel Elortza
Herriak bakarrik salba dezake herria

Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]


2025-09-25 | El Salto
Italiak fragata bat bidali du Flotilla Global Sumud "laguntzera"

Guido Crosetto Italiako Defentsa ministroak iragarri duenez, Kretatik gertu zihoan ontzi militar bat "misio humanitarioan" hurbilduko da Flotillara .


2025-09-25 | ARGIA
Milaka pertsona Palestinaren alde Zinemaldian eta Donostiako kaleetan

Asteazken arratsaldean Palestinaren aldeko eta genozidioaren aurkako aldarriak hartu du Donostia. The voice of Hind Rajab filmaren emanaldia izan da lehenik Zinemaldian, ikusleen txalo zaparrada artean, eta ondoren manifestazio jendetsu batek zeharkatu ditu hiriko kaleak.


Trumpen Gazako Erribera
Garbiketa etnikoa luxuz mozorrotuta

“Nahiago nuke Gaza itsasoan hondoratuko balitz”, esan zuen Yitzhak Rabin lehen ministro israeldarrak 1992an. Eskuin muturreko kolono judutar batek hil zuen eta ez du ikusiko, baina nola hala asmatze bidean doa, gazatarrei itsasoan itotzea baino beste irtenbiderik ez... [+]


Israelgo kartzeletako preso gazatarrak: “muturreko” torturen biktima

2023ko urriaren 7tik urte bi bete diren honetan, Palestinako Presoen Elkarteak eta  Espetxeratutakoen Batzordeak kaleratutako txosten batek alarmak piztu ditu: bertan salatzen dute Israelgo kartzeletan dauden preso gazatarrek “muturreko tortura eta abusuak”... [+]


2025-09-24 | ARGIA
Global Sumud flotillaren aurkako erasoak ugaritu ditu Israelek, Gazara hurbildu ahala

Leherketak barkuetan eta barku inguruetan, drone andana ontziditik gertu, komunikazioan eteteak, ontzietara jaurtitako objektuak… Sumud Global Ontzidiaren aurkako erasoak biziki ugaritu ditu Israelek eta arriskuaz ohartarazi dute bidaiariek. Babesa eskatu diote NBEri.


Alexandrorik krudelena Gazan

Gaza hiria, K.a. 332. Alexandro III.a Mazedoniakoa (K.a. 356-323) eta bere armada hiriko harresietara iritsi ziren. Bi urte ziren Alexandro Handiak bere konkistak Asia aldera bideratu zituela, eta hilabete gutxi batzuk Tiron pertsiarren kontra garaipen handia lortu zuela... [+]


2025-09-24 | ARGIA
Boikota
Arrakasta izan duten 20 adibide

FINANTZAK ETA INDUSTRIA

AXA

Frantziar aseguru enpresak Israelgo bankuei dirua mailegatzeari utzi zion 2024ko abuztuan, DBZ eta Ekō elkarteen urtetako kanpainaren ostean.  

Sidenor

Israelgo armadari altzairu militarra saltzen zion Euskal Herrian egoitza... [+]


Eguneraketa berriak daude