Mixel Lekuona zendu da

  • Mixel Lekuona atzo arratsaldean hil zen gaixotasun luze baten ondoren. 1930ean Biriatun (Lapurdi) jaioa Agerre Bordan, 1954an apaiz sartu zen. Beti izan zuen amalurrarekiko lotura berezia. Artzain lanean aritua, makina bat aldiz bisitatu zituen Ipar eta Hego Euskal Herriko artzainak. Hazparneko Laborantza Eskolan irakasle eta diruzain lanetan aritu zen. Makeako (Lapurdi) erretore izendatu zuten ondoren, eta han egin zituen 27 urte.


2013ko irailaren 6an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Mixel Lekuona gizarte gaiez arduratu izan zen eta inguruko herri eta auzoetako artzaintza edo laborantza gaiak landu zituen, besteak beste (Argazkia: diariovasco.com).
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gizarte gaiez arduratu izan zen eta inguruko herri eta auzoetan gazteentzako lana, abeltzaintza, artzaintza, laborantza, bertsolaritza eta euskalgintza gaiak lantzen zituen, besteak beste. Horren adibide da Bertsularien Lagunak Elkartearen bultzatzaile nagusietako bat izana.

Joxemari Iriondo kazetariak Mixel Lekuona, artzainen artzain liburua argitaratu zuen Lur bilduman 2008an. Sabin Intxaurraga, Iñaki Murua, Pello Esnal, Imanol Lazkano eta Xabier Euzkitzek Lekuonari buruz idatzi zuten.

2005eko Gipuzkoako Artzain Egunean omenaldia egin zioten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
2025eko abenduaren 10
Koldo Otamendi, Kojo musikaren errepidean
"Niretzat, musikak funtzionatu behar du argiak itzalita"

2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

2025eko abenduaren 10
Barra warroak
Dena ez da hain guaia

Eguneraketa berriak daude