AEBetan adinez nagusi diren pertsonen erdiak esan du beren etxean kideren batek lana galdu duela martxoaren erdialdetik aurrera. Ez dira herritar guztiak sufritzen ari, ordea. Ikerketa berri baten berri eman dute Democracy Now hedabidean, eta honen arabera, AEBetako multimilionarioek 434 mila milioi dolarretan handitu dute beren aberastasuna pandemia hasi denetik.
Martxoaren 18az geroztik, 38.5 milioi pertsonak galdu dute lana AEBetan, eta denbora tarte horretan herrialde horretako aberatsenek beren aberastasuna %15 handitu dute.
Lotura honetan ikus daiteke Inequality.org webguneko kideek AEBetako pertsona aberatsenek duela bi hilabete zenbateko kapitala zuten eta gaur egun zenbatekoa duten konparatuz taula.
Kapitala geroz eta esku gutxiagotan pilatzen ari da, eta prozesua azeleratzen ari dela ikus daiteke halako datuekin. Amazonen jabe den Jeff Bezos eta Facebooken sortzaile Mark Zuckerberg-ek, biek batera, azken bi hilabeteetan 60.000 milioi dolar eskuratu dituzte.
