ARGIA.eus

Bultza kazetaritza independentea

Milaka manifestari eta bi atxilotu Martxoaren 3ko sarraskiaren urteurrenean

  • Urtero legez milaka lagun batu zen ostiralean Gasteizko kaleetan, 1976ko Martxoaren 3an hildako langileak oroitu, bizi-baldintzen okertzea salatu eta langile borroka aldarrikatzeko. Kalez jantzitako polizia ugariek tentsioak sortu zituzten, eta bi gazte atxilotu.


2023ko martxoaren 06a - 10:09
Argazkia: Hala Bedi

Martxoak 3 elkarteak eta ELA, LAB, Steilas eta ESK sindikatuek antolatzen duten arratsaldeko manifestazioa da, urtez urte, Martxoaren 3aren bueltan antolatzen diren ekimen andanatik jendetsuena. Arratsaldeko 18:00etan omenaldia egin zitzaien 1976ko egun hartan Poliziak hil zituen Pedro María Martínez Ocio, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, José Castillo eta Bienvenido Peredari, eta ordu erdi beranduago irten zen manifestazioa. Adin guztietako milaka lagunek egin zuten Zaramaga auzoko Martxoak 3 plazatik Foru plazara bitarteko ibilbidea, gehienak gasteiztarrak, baina baita Arabako eta Euskal Herriko beste txoko askotatik etorriak ere.

Ibilbidean manifestariek oihukatu zituzten Poliziaren aurkako mezuak, 1976ko langile mugimenduaren oroimenezkoak, edo langile borrokaren aldekoak. Hainbat banketxe eta saltoki handiren erakusleihori pintura bota zioten edo pintaketak egin, eta kristalen bat ere hautsi zuten. San Frantzisko eliza oroimen zentro bilakatzeko aldarriak ere presentzia nabarmena izan zuen.

Borrokarako deia

Bizi-baldintzen suntsiketaren aurka, etorkizuna bermatzeko oraina borrokatzen izan da 1976ko langile borrokaren 47. urteurreneko manifestazioaren leloa. Amaierako ekitaldiari hasiera emateko, MICE artistak orduko greba mugimenduan parte borrokatu zuten emakumeen omenezko kanta abestu zuen. Ondoren, sindikatuetako ordezkariek lan eta bizi baldintzen okertzea salatu zuten, eta joera hori iraultzeko borrokatu beharra aldarrikatu: “47 urte geroago, klase kontzientziak ulertarazten digu batzarrak eta herri mugimenduak antolatzeko arrazoi berberek indarrean jarraitzen dutela gaur egun ere. Kontzientzia horrek berak gogorarazten digu langileriari ez digutela ezer oparitu, eta lortu dugun guztia antolakuntzari eta borrokari esker lortu dugula”.

Polizia asko eta bi atxilotu

Manifestazioan nabaria izan zen kalez jantzitako polizien presentzia manifestarien artean. Horiei gehitu behar zaizkie uniformatutako dozenaka ertzain, ibilbide guztian zehar sakabanatuak. Kalez jantzitako poliziek, hain zuzen ere, bi gazte atxilotu zituzten, bata manifestazio bitartean eta bigarrena amaitu berritan, manifestariekin tentsioa sortuta. Beste hainbat gazte erretenitu eta identifikatu zituzten ere. Hala Bedi-k zabaldu zituen bigarren atxiloketaren uneko irudiak:

 

 

Bi atxilotuak komisariara eraman eta ordu batzuk beranduago utzi zituen aske Ertzaintzak. Bi gazteei desordenak egozten dizkie, eta bati autoritateari eraso egin izana ere. Atxiloketak salatzeko manifestazioak egin ziren larunbat eguerdian Gazte Blokeak deituta, Gasteizen, Amurrion eta Lemoan, atxilotuak azken bi herri horietakoak baitira.

"Manifestazio osoan zehar sufritu genituen Ertzaintzaren jarrera erasokorra eta mehatxuak. Kalez jantzitako dozenaka polizia izan genituen inguruan momentu oro, azken urteetako poliziaren presentzia handienetarikoa pairatuz", salatu zuten Gazte Blokeko bozeramaileek Gasteizko mobilizazioan, Hala Bedi-k jaso zuenez.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Lander Arbelaitz Mitxelena  |  Asier Basurto Arruti
#2
Jon Torner Zabala  |  Leire Rodriguez Garmendia
#3
Mikel Garcia Idiakez  |  Irati Irazusta Jauregi
#4
Itziar Moreno Martínez
Azoka
1976ko martxoaren 3a kanaletik interesatuko zaizu...
"Eskuburdinak oso estu lotu zizkidaten, eta min egiten zidatela esaterakoan are gehiago estutu zituzten"

Unai Isasi Azkarraga (Amurrio, 1998) gazte amurrioarra atxilotu zuen Ertzaintzak iragan ostiralean Gasteizen; 1976ko martxoaren 3ko sarraskia gogoratzen zuen manifestazioaren testuinguruan. Atxiloketaren inguruan mintzatu da Aiaraldea Komunikabidearekin.


Martxoak 3 elkarteak ohartarazi du adi egongo dela, erakundeek oroimen zentrorako hitzartutakoa bete dezaten

Martxoak 3 Elkarteak Eusko Jaurlaritzaren bermea lortu du, erakunde publikoek biktimekin duela bi urte adostutako hitzarmena betetzeko. “Ustekabeko aldaketak” eta “seriotasun falta” salatu ditu hala ere, eta hemendik aurrera adi egongo dela ohartarazi du... [+]


2023-01-18 | ARGIA
Martxoaren 3ko Memorialean 2021ean sinatutako lankidetza hitzarmena bete dadila eskatu dute

Erakundeek aurkeztu duten Martxoaren 3ko Memorialaren Fundazioaren estatutu proposamenari lau zuzenketa aurkeztu dizkiote Memoria Gara egitasmoak eta Martxoak 3 Elkarteak.


Martxoaren 3ko Memoria Zentroa: murrizketak, atzerapenak eta "bete gabeko promesak"

Memoria Gara elkarteak kezka adierazi du, 1976ko Martxoaren 3ko biktimak gogoratu eta memoria zentro bat sortzeko egitasmoa "izoztuta" duelako Eusko Jaurlaritzaren Gogora institutuak, bere esanetan.


Eguneraketa berriak daude