46 urteren ondoren injustizia eta zigorgabetasuna direla nagusi salatu du Martxoak 3 elkarteak

  • Hainbat ekitaldi antolatu dituzte Gasteizen martxoaren 3ari begira. Besteak beste, Argentinako Kereilako ordezkaritzak parte hartuko du ekitaldietan. Martxoak 3 elkarteak salatu du 46 urteren ondoren injustizia eta zigorgabetasuna direla nagusi, eta hori hala izan ez dadin lanean jarraitzeko prest daudela adierazi du.

Argazkia: Martxoak 3 elkartea

2022ko martxoaren 02an - 10:47
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Martxoaren 3an 46 urte beteko dira 1976an Espainiako Poliziak Gasteizen greban bildutako langileen aurka egin zuenetik, bost pertsona hilaz eta ehundik gora zaurituz. Astelehenean, urteurrenaren ataritan, agerraldia egin du Martxoak 3 elkarteak Gasteizen. Nerea Martinez Aranburuzabalak eta Andoni Txaskok hitz egin dute elkartearen izenean, eta salatu dute gertakarietatik 46 urte pasa diren honetan oraindik injustizia eta Espainiako Estatuaren zigorgabetasuna direla nagusi. Hala bada, justizia egin dadila lortzeko eta zigorgabetasunari amaiera emateko lanean jarraitzeko asmoa agertu dute.

Injustiziaren eta zigorgabetasunaren aurrean, ordea, elkartasuna egon dela seinalatu eta hori balioan jartzeko ere baliatu dute agerraldia. Adierazi dutenez, Gasteizko herritarren partetik ez ezik, kanpotik ere babesa jaso dute tarte honetan guztian. Horren adierazle, aurreratu dute aurtengo martxoaren 3ko ekitaldietan Argentinako Kereilako eta CEAQUA Argentinako Kereilari Laguntzeko Estatuko Koordinakundeko hainbat plataformetako ordezkariak izango dituztela ondoan. Besteak beste, Sartagudako, Iruñeko, Kataluniako, Asturiasko, Valentziako, Madrilgo zein Argentinako ordezkariak bilduko dira asteazkenean Gasteizen, helburu argiarekin: erakustea Gasteizkoa ez dela gertakari isolatua, baizik eta "estatu indarkeriaren errepresio eta zigorgabetasun estrategia sistematiko eta estruktural baten icebergaren punta".

Agerraldian bertan ere, Jacinto Lara Argentinako kereilaren abokatua izan dute ondoan. Araban ere, bertako instituzioekin batera, kereila bat abiatzeko lanean jarraituko dutela adierazi dute elkarteko kideek, martxoaren 3ko gertakariez gain frankismoaren eta trantsizioko krimenak ere barnebildu beharko lituzkena, berez ustez.

Larak, bere aldetik, Argentinako Kereilaren egungo egoeraz eta Martin Villaren auzipetzearen nondik norakoez hitz egin du. Bere arabera, "estatu indarkeriaren zigorgabetasunaren aurkako borrokan" inflexio puntua ezarri du kereilak, eragin baitu lehen aldiz biktimek martxan jartzea prozesu judizial bat martxoaren 3ko krimenengatik, eta ondorioz Rodolfo Martin Villa giza hilketa larrituengatik auzipetzea. "Espainiako bidegabekeriaren eta zigorgabetasunaren aurkako borrokaren hamarkada hauetan guztietan eman den pausorik garrantzitsuena", bere hitzetan.

Ekitaldietan parte hartzeko deia

Martxoaren 3arekin loturan egingo diren ekimenetan parte hartzeko deia luzatu du elkarteak.

Asteazkenean Zabalgana Euskara Taldeak antolatuta Gasteizko sarraskia eta Herri-M3moria hitzaldia egingo dute Zabalganako Gizarte Etxean, 19:00etatik aurrera.

Martxoaren 3an bertan, 12:30etan ekitaldia egingo du monolitoan EH Bilduk. Arratsaldeko 18:30etatik aurrera, monolitoaren inguruan baita, omenaldia egingo dute, eta ostean manifestazioa abiatuko da bertatik, ELA, LAB, Steilas eta Esk sindikatuek deituta. Ekimen bietan parte hartuko du Martxoak 3 elkarteak, eta arratsaldekoan CEAQUA Argentinako Kereilari Laguntzeko Estatuko Koordinakundeak ere bai.

Hitzordu horiez gain, martxoaren 6an Vitoria, 3 de marzo dokumentala ikusteko aukera egongo da Kanpezuko Kultu Etxean, 18:00etatik aurrera. Eta martxoaren 7a arte Luis Ziarrustaren martxoaren 3ko gertakarien argazki erakusketa ere ikusgai egongo da Zabalganako Gizarte Etxean.

Hala Bedik zehaztu duenez, aipatutakoak dira Martxoak 3 elkartearen parte hartzea izango duten hitzorduak, nahiz eta deialdi gehiago ere badiren. Batetik, martxoaren 3ko arratsaldeko manifestazioarekin bat egingo duen Gazte Blokea dago deituta, eta Hala Bedi tabernako kantoitik abiatuko da 18:00etan. Eta bestetik, Bloke Sozialista deitu dute Gasteizko Kontseilu Sozialistak eta GKSk, 17:45etan Rafa plazatik abiatuko dena, manifestazioarekin bat egiteko.

Azken horiek, Lekukoa hartu, sozialismoa eraiki lelopean, egitarau propioa ere osatu dute martxoaren 3ari begira, eta horren baitan ostegunean ekitaldia egingo dute martxoaren 3ko plazan, 13:00etan.

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 1976ko martxoaren 3a
Frankismoko dokumentu klasifikatuak argitaratuko dituen legea onartu du Espainiako Gobernuak

Bide parlamentarioa egin beharko du orain. Lege testu honen arabera, 30 urteko epea ezarriko dute sekretuak desklasifikatzeko, eta 45 urtekoa "goi mailako" sekretuendako. Bakoitza hamabost urtez luza daiteke.


Gasteizko greben bideo ezezagunak aurkitu ditu Martxoak 3 elkarteak Erresuma Batuko artxibo batean

Hiru bideo dira (albiste barruan ikusgai). Batak jasotzen du, grebak antolatzea leporatuta, Carabanchelen espetxeratu zituzten Jesús Fernandez Naves, Imanol Olabarria eta Juanjo San Sebastián langileak espetxetik atera ziren unea, 1976ko abuztuan. Beste biak Martxoak... [+]


Manifestazio jendetsua Martxoak 3an Gasteizen Poliziak eraildako bost langileen oroimenez

49 urte eta gero Espainiako Poliziak Gasteizko Maria Sortzez Garbiaren katedralean eraildako bost langileak oroitu dituzte beste behin astelehen arratsaldean. Milaka pertsona batu dira Zaramagatik abiatutako eta katedralean amaitutako manifestazioan. Manifestari guztiek ez dute... [+]


Martxoak 3tik 49 urte
“1976ko Gasteizko greben mugimendua eskola politikoa izan zen”

Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


M3moria Auzolana ekimena sortu dute, Martxoak 3ko grebekin loturiko objektuak eta testigantzak biltzeko

Martxoaren 3ko Memoriala hornitzeko erabiliko dira bildutako objektuak. Ekimena ahalik eta jende gehienarengana iristeko asmoz, jardunaldiak antolatuko ditu Martxoak 3 elkarteak Gasteizko auzoetan.


Martxoak 3a “askatasunez” oroitzeko aldarria egin dute

ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek eta M3 elkarteak "herrikoia eta sozialki plurala" den memoria eguna "errepresiorik gabe" egitea eskatu dute. Eusko Jaurlaritzari zuzendutako eskaera da, "iaz ez bezala", aurten manifestatzeko eskubidea bermatzeko... [+]


2024-10-25 | ARGIA
Gasteizen 1976ko martxoaren 3an zauritutako beste zazpi pertsona identifikatu dituzte

Egun hartan Espainiako Poliziak bost langile hil zituen eta dozenaka zauritu. Orain, identifikatu gabeko beste zazpi zauritu aurkitu dituela iragarri du Martxoak 3 elkarteak. Oraindik, alabaina, ez dute lortu zauritutako beste 20 pertsona identifikatzea.


Erkoreka: Tolosako gaztea “istiluetan parte hartzen ari zen”, eta Gasteizko polizia “ondo infiltratuta zegoen”

Segurtasun sailburuak adierazpenak egin ditu astearteko gobernu bilera ostean. Xuhar 16 urteko gaztea bera egin du inauteritan jasotako lesio larrien erantzule, eta Ertzaintzak Martxoak 3ko manifestazioan poliziak infiltratu zituela onartu du, “polizia demokratiko”... [+]


2024-03-05 | Leire Artola Arin
Ertzaintzari erantzukizunak eskatu dizkiote eragile sozial eta politikoek, Martxoak 3ko erasoengatik

Asteazkenerako agerraldi masiboa deitu dute Gasteizko Martxoak 3 plazan, “errepresiorik gabeko Martxoak 3 herrikoiaren alde”. Aske antolakundeak astelehenean egin du protesta, eta atxilotuei elkartasuna adierazi die. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek azalpenak... [+]


Ertzaintzak agente bat infiltratu zuen Martxoaren 3ko manifestazioan, baita lankideek jipoitu ere

Ertzaintzak bere agente bat infiltratu zuen Gasteizko Martxoaren 3ko manifestazioetan, Segurtasun Saileko iturri batek eldiario.es hedabideari baieztatu dionez. Lankideek beraiek jipoitu zuten manifestazioan izan ziren karga eta istiluetan.

 


Martxoaren 3a oroitu du jendetzak Gasteizen, eta Polizia manifestazioaren aurka oldartu da

Milaka herritar batu dira igande eguerdiko manifestazioan. Polizia manifestarien aurka oldartu da Bakea kalean, Corte Inglés parean, eta manifestazioa zatitu du. Bost lagun atxilotu ditu Ertzaintzak eta hainbat zauritu, tartean adineko emakume bat ahoan, foam jaurtigailu... [+]


“Orduko eta oraingo” borroka aldarrikatuko dute Martxoak 3ko sarraskiaren 48. urtemugan

Igandean egingo da manifestazio nagusia, ESK, LAB, ELA eta Steilas sindikatuek eta Martxoak 3 elkarteak deituta. Palestinari aipamen berezia egin diote lau sindikatuek. Egun berean zein aurrekoetan deialdi eta ekimen gehiago antolatu dituzte hainbat eragilek.


Nerea Martínez, Martxoak 3 elkarteko kidea:
“Instituzioak asko okertuko dira Martxoak 3 elkartearen eta Memoria Gararen gainetik pasatzen saiatzen badira”

Otsaila hilabete garrantzitsua izan da Gasteizko Martxoak 3aren Memoriaguneari begira. Hiru urteko prozesuaren ondoren, hilaren 14ean sinatu zuen Martxoak 3 elkarteak hitzarmena Gogora institutuarekin. Egun bat beranduago, Martxoak 3 Memoriagunea fundazioaren sorrera argazkia... [+]


Martxoaren 3ko Memoriaren Gunerako lorturiko 600.000 euroak erabili gabe gera litezke

Gasteizko Zaramaga auzoko San Frantzisko eliza birmoldatzeko EH Bilduk Espainiako Gobernuarekin hitzartutako diru-partida ez du erabiliko Eusko Jaurlaritzak, ez delako eraikinaren "jabe ezta onuradun ere". Hala, Martxoaren 3ko Memoriaren Gunearen proiektuak aurten ere... [+]


Eguneraketa berriak daude