Martxoaren 3ko gertakariak ikertuko dituen batzordea sortzeko aukera, Espainiako Kongresuko mahai gainean

  • EH Bildu eta ERC alderdiek Espainiako Kongresura eraman dute 1976ko martxoaren 3ko gertakariak ikerketuko dituen ikerketa batzordea sortzeko eskakizuna, eta onartu egin da. Bozeramaileen Batzordeari dagokio orain erabakia eztabaidatzea eta bozkatzea.


2022ko martxoaren 16an - 11:33

46 urte bete dira 1976ko martxoaren 3an Espainiako Poliziak Gasteizen greban bildutako langileen aurka egin zuenetik, bost pertsona hilaz eta ehundik gora zaurituz. Sarraskiaren 46. urteurrenaren harira deitutako manifestazioan herritarrek erakutsitako babesagatik eskerrak agertu zituen pasa den astean Martxoak 3 Elkarteak, baina esker hitzak plazaratzeko ez ezik, eragile politiko eta sozialak interpelatzeko ere baliatu zuen unea, eskatuz "Espainiako inpunitate ereduaren aurka fronte guztietan eta eraginkortasunez lan egiten jarraitzeko". Zehazki, elkarteak neurriak eskatu zituen Arabako erakundeetan eta Madrilgo Kongresuan, sarraskia argitzeko eta dokumentuak desklasifikatzeko.

Eskari horren ondorioz, EH Bildu eta ERCk Espainiako Kongresura eraman dute 76ko martxoaren 3ko gertakariak ikertuko dituen batzorde bat sortzeko eskakizuna, eta Espainiako Kongresuko Mahaiak onartu egin du. Orain erabakia eztabaidatu eta bozkatu beharko du Bozeramaileen Batzordeak.

EH Bildu eta ERCk, eskakizuna kongresura eramatean, sarraskiaren inguruko xehetasunak ezagutaraztea eta "ekintzen arduradunek izandako inplikazioa eta erantzukizuna" zein izan zen ikertzea eta jakinaraztea eskatu zuten, besteak beste. Zentzu horretan, garai hartako ministroen erantzukizuna argitu eta balizko inplikazioa zigortzea ere eskatu dute. Espainiako Gobernuak gertakizunen gainean duen "ezagutza, inplikazioa eta erantzukizun maila" jakiteko nahi agertu dute aipatu alderdiek.

Aurretiaz, kongresuak betoa jarri izan die antzerako beste eskakizun batzuei, baina honako honetan bestelakoa izan da erantzuna.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 1976ko martxoaren 3a
Erkoreka: Tolosako gaztea “istiluetan parte hartzen ari zen”, eta Gasteizko polizia “ondo infiltratuta zegoen”

Segurtasun sailburuak adierazpenak egin ditu astearteko gobernu bilera ostean. Xuhar 16 urteko gaztea bera egin du inauteritan jasotako lesio larrien erantzule, eta Ertzaintzak Martxoak 3ko manifestazioan poliziak infiltratu zituela onartu du, “polizia demokratiko”... [+]


2024-03-05 | Leire Artola Arin
Ertzaintzari erantzukizunak eskatu dizkiote eragile sozial eta politikoek, Martxoak 3ko erasoengatik

Asteazkenerako agerraldi masiboa deitu dute Gasteizko Martxoak 3 plazan, “errepresiorik gabeko Martxoak 3 herrikoiaren alde”. Aske antolakundeak astelehenean egin du protesta, eta atxilotuei elkartasuna adierazi die. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek azalpenak... [+]


Ertzaintzak agente bat infiltratu zuen Martxoaren 3ko manifestazioan, baita lankideek jipoitu ere

Ertzaintzak bere agente bat infiltratu zuen Gasteizko Martxoaren 3ko manifestazioetan, Segurtasun Saileko iturri batek eldiario.es hedabideari baieztatu dionez. Lankideek beraiek jipoitu zuten manifestazioan izan ziren karga eta istiluetan.

 


Martxoaren 3a oroitu du jendetzak Gasteizen, eta Polizia manifestazioaren aurka oldartu da

Milaka herritar batu dira igande eguerdiko manifestazioan. Polizia manifestarien aurka oldartu da Bakea kalean, Corte Inglés parean, eta manifestazioa zatitu du. Bost lagun atxilotu ditu Ertzaintzak eta hainbat zauritu, tartean adineko emakume bat ahoan, foam jaurtigailu... [+]


“Orduko eta oraingo” borroka aldarrikatuko dute Martxoak 3ko sarraskiaren 48. urtemugan

Igandean egingo da manifestazio nagusia, ESK, LAB, ELA eta Steilas sindikatuek eta Martxoak 3 elkarteak deituta. Palestinari aipamen berezia egin diote lau sindikatuek. Egun berean zein aurrekoetan deialdi eta ekimen gehiago antolatu dituzte hainbat eragilek.


Eguneraketa berriak daude