Milaka lagunek Altsasuko gazteen askatasuna exijitu dute espetxean sei hilabete bete dituztenean

  • 4.000 lagun baino gehiago bildu bildu ziren igande eguerdian Altsasun duela sei hilabete espetxeratu zituzten Adur, Jokin eta Oihanen askatasuna exijitzeko. Denbora honetan guztian izandako mobilizazio etengabea izan da.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2017ko maiatzaren 15an - 10:05
Argazkia: Ekinklik

2016ko urriaren 15ean bi guardia zibil eta haien bikoteek gazte talde batekin gauez taberna batean izandako liskarraren harira sortu da oraindik airean den auzi hau. Espainiako Auzitegi Gorenak erabaki behar du non epaituko dituen auziperatutako gazteak. Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak terrorismotzat jo ditu gertaerak, eta beraz, Madrilen egin nahi du ahozko auzia. Nafarroako Lurralde Auzitegiak, aldiz, ez du halakorik uste eta gertaerak Nafarroan epaitu behar direla ebatzi du.

Oraindik espetxeratuak jarraitzen duten gazteen senideek bi zenbakirekin azpimarratzen dituzte sei hilabete hauek: 90.000 kilometro egin dituzte eta 37.000 euro gastatu.

Gazteen senideek esker ona adierazi zieten bildutako milaka lagunei, eta berriz, izandako muntaia poliziala salatzeaz gain, gaur egun Altsasun pairatzen den kontrol eta jazarpen poliziala azpimarratu dute. Esan dutenez, mobilizazioak hasi zirenetik milaka euroko isunak jaso dituzte elkartasuna eta sortutako mugimendua gelditzeko asmoz. Baina ez dutela lortu azpimarratu dute, eta gaurko mobilizazioa horren adibidea dela. "Ez ditugu besoak jeitsiko" azaldu dute, "guztion artean muntai honekin amaituko dugu", eta Altsasu herria defendatzen jarraituko dutela ziurtatu dute.

Urriaren 15ean Altsasun izandako liskarraren osteko oihartzun mediatikoak asaldura eragin zuen herrian. Egoera larriagotu zen azaroaren 14an Carmen Lamela epaileak zazpi gazte espetxeratzeko agindu zuenean. Minak elkarturik, sei hilabeteotan Altsasuk erantzun bateratua eman eta bidegabekeria salatu du.

 

Argazkia: Ekinklik

 

Albiste hau Ahotsa.info-n argitaratu da eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta

 
 

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
Altsasu antzezlana ikusi dute Madrilen, Vox-en boikotaren gainetik

Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.


2022-01-19 | ARGIA
Altsasuko gazteen eskakizuna atzera bota du Estrasburgoko Auzitegiak

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.


2021-11-10 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak dio Altsasu auziko Guardia Zibilaren tenientea ez dela terrorismoaren biktima

Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.


Eguneraketa berriak daude