Milaka lagun Baionan, Lurralde Elkargoaren alde

  • Milaka lagunek aldarrikatu dute Ipar Euskal Herrirako Lurralde Elkargoa Baionako kaleetan, alderdi politikoetako ordezkari eta gizarte eta kultur eragile ugarik tartean.


2013ko ekainaren 1ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Eragile ugarik egin du bat Lurralde Kolektibitatearen aldeko aldarriarekin (Argazkia: Kazeta.info)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Manifestazioan izan dira, besteren artean, Jean-Michel Galant, Max Brisson, Frédérique Espagnac, Pantxoa Bimboire, Jean Lissar, Jean-Jacques Lasserre, Paxkal Indo, Pantxoa Etchegoin, Beñat Inchauspe, David, Grosclaude eta Ainhoa Etxaide, Kazeta.info-k jakinarazi duenez.

Euskal Irratiek grabatutako bideoak

Euskal Irratiek hainbat bideo grabatu dute manifestazioak iraun duen bitartean. Hemen dituzue ikusgai: Lurralde elkargoaren aldeko manifa.

Parisen entzuna izateko desioa

Euskal Herriko Lurralde Elkargoaren aldeko Koordinazioak deitu du manifestazioa. Herritarren babesa azaleratu eta aldarrikapena Parisen entzuna izatea desio dute antolatzaileek.

"Oraindik formalki erantzunik eman ez badigu ere, Paris beha daukagu", adierazi zuen duela lau egun Garapen Kontseiluko buru Jean-Baptiste Etchetok, manifestazioaren aurkezpenean.

"Gure lurraldea gobernatzeko adostu dugun proposamena oso landua da, berritzailea eta asmo handikoa", gaineratu zuen Hautetsien Kontseiluko presidente Jean-Jacques Lasserrek: "Patxadaz baina ausarki, Errepublikaren baitan herri honek gure proiektua babesten duela islatu behar dugu".

Manifestazioa amaitzean Koordinazioko kideak Parisera joango dira Frantziako Gobernuko ordezkariekin biltzera.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baiona
2025eko urriaren 16
Linguae Vasconum Primitiae
Jalgi hadi mundura... eta hator etxera

2025eko abuztuaren 1
Auzo ibilbideak (V)
Baiona Ttipia: babes eta arnasgune

Eguneraketa berriak daude