Azken urteetan euskal herritar gehien kalera ateratzen duen deialdia izan ohi da urtarril hasieran euskal preso politikoen babeserako egin izan dena, eta aurten ere, hala izan da. Aurten, baina, pandemia testuinguruan, modu deszentralizatuan egin dituzte larunbat arratsaldean mobilizazioak 238 auzo, herri eta hiritan. Sare arduratu da Hego Euskal Herriko protestak antolatzeaz, eta Bake Bidean eta Bakearen Artisauak Ipar Euskal Herrikoaz. Estatuei dei egin diete salbuespen legediak bertan behera uzteko, euskal presoak Euskal Herriratzeko eta bake prozesuan aurrera egiteko.
Azken urteetan Baiona eta Bilbon euskal preso politikoen eskubideen alde kalera atera ohi ziren milaka lagun, aurtengoan, beste nolabait mobilizatu behar izan dira, COVID-19 pandemiagatik. Aurten mobilizazio deszentralizatua egitea erabaki dute antolatzaileek, eta hala, milaka lagun atera dira kalera. Lurraldeka xehatuta, Nafarroan 78 deialdi egin dituzte, Bizkaian 74, Gipuzkoan 69, Araban 17 eta Baionan izan da Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdiko mobilizazio bateratua.
Ipar Euskal Herriari dagokionez, hitzordu bakarra finkatu zuten Bake Bidea eta Bake Artisauek Baionan. Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurditik bertaraturik, 2.000 lagun elkartu ziren Errobi ibaiaren bi aldeetan, Baiona Tttipiaren eta Baiona Handiaren arteko muga “euskal presoak etxera” aldarriz estaliz eta giza-katea osatuz.
Aieteko Adierazpena egin zenetik hamar urte pasa direla, bake prozesuari bultzada bat emateko beharra eta eskaera berretsi zuten bukaerako hitzartzean Bake Bidea-ko Anais Funosas eta Mixel Berhokoirigoinek: “Azken eguneko aktualitateak berriz ere agerian eman digu: atzo, Xistor Harambururen baldintzapeko askatasunarekin piztu zen esperantza izpia, Mikel Barriosen presondegiratze aginduarekin itzali da berehala. ‘Bien arteko’ egoera hori, ez dugu onartzen; gure zainekin jostatzea, ez dugu onartzen. Bake prozesuaren kontrako neurririk ez dugu gehiago onartzen. Ez gibelera egite, ezta statu quorik ere: aitzinatu behar dugu!”.
Bozketa bidez Euskal Hirigune Elkargoak gehiengo zabalean sostengaturiko mobilizazioa izan zen larunbatekoa eta hauen ordezkari gisa, Donibane Lohizuneko eta Aiziritzeko auzapezek ere hitza hartu zuten mobilizazio bukaeran, Frantziako Gobernuaren “axolagabekeria” salatzeko eta preso politikoen auziari begira “konponbidea” exijitzeko. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako 150 bat hautetsi egon ziren Baionako giza-katean.
Sei puntuko aldarrikapena irakurri zuten EHUko errektore ohi Iñaki Goirizelaiak eta Amaia Goirigolzarrik Bilboko mobilizazioaren amaieran, Berria-ko kronikan irakur dezakegunez: euskal presoen euskal herriratzea, senideei eragindako zigor erantsia amaitzea, preso guztiei gradu progresioa ahalbidetzea, larri gaixo dauden eta adinez nagusi diren presoak etxeratzea, haur motxiladunek gurasoekin bizitzeko duten eskubidea errespetatzea, eta Frantzian betetako zigor urteak Espainian kontuan hartuak izatea.
Prentsara bidalitako oharrean, Sarek, datuak emateaz gain, nabarmendu nahi izan du "garai itxaropentsuak ditugu aurrean. Zerbait mugitzen ari da. Preso batzuk hurbildu dituzte, baina oso astiro, eta gutxi dira Euskal Herrira ekarri dituztenak".
Jarraian zenbait argazki eta bideo.
#Oñati|ko plaza
— Xabier Igartua (@XabierIgartua) January 9, 2021
Etxean behar ditugu! #BideaGara pic.twitter.com/4alkgWhCdL
Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte.
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da.
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian.
Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.
Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]
Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.
PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte.
Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]