Urriak 21 eta 22. Oraingoan, Castres eta Tolosa lotu nahi lituzken autobidearen obrak geldiarazteko deira joan gara.
Enpresa batzuen mesedetan eta biziaren kaltetan eraiki nahi duten hamaikagarren proiektua. Sentsibilizazio kanpainak, helegite juridikoak, gibelatze eta erreferendum eskaerak, zientifikoen iritziak, ekintza zuzenak... gaurko egunean denak alferrik izan dira. Kontra dagoen gehiengoak Estatuaren autoritateari men egin beharko lioke, uraska erraldoien, Abiadura Handiko Trenaren edo harrobien kasuetan bezala. Badirudi azpiegituren metatzea biziraupen kontua dela mundu kapitalistaren gutxiengo ultrarentzat. Eta mekanika politikoa ongi olioztatua dute: faboritismoak eta presioak administrazioan, hazkundeari, demokraziari eta kalte-ordain neurriei buruz ele gezurtiak, eta mehatxu ekoterroristaren ustezko eragileentzat, debekuak eta tropen bidalketa masiboa.
Testuinguru arranguratsuaren gainetik, ongizate komunaren aldeko militanteen alorrean, antolaketa eta ekintza moldeak indartzen doaz. Notre-Dame-des-Landesetako ondarea eta Sainte-Solineko bateragunea ipar, belaunaldi gazteak dinamika bere egiten du. Bai, jazartzen den natura gara. Asteburu batez, laborari solidario baten zelai hutsa kanpamentu-base koloretsua bilakatzen da, karpa, kantina eta haurtzaindegi, biltzar, kontzertu eta mitinekin. Talde batzuek errepresioari eta biolentzia sexistei nola ihardetsi behar zaien jakiteko informazioa banatzen dute. Toki askotatik datozen milaka pertsona gurutzatzen ditugu, onginahi eta determinazio giroetan. Eta manifestaldi desberdinak une berean osatzekotan direlarik, bakoitzak hobeki komeni zaiona hautatzen du: familiarra, ofentsiboa, bizikletaz, bertako biotopoaren bisita egiteko, etab. Elkarrekin hartzen dugu abiada helikopteroen burrunba geldiezinaren pean, bereizten gara gero eta arratsean berriz eginen dugu topo, lehen bilanentzat.
Itzultzeko bidean, lehentasunezko helburua lokalki irabaztea dela errepikatzen diogu elkarri, eta beharbada datorren hordagoa Bouygues multinazionala Marieniako lurretatik kanporatzea izan litekeela. Behar bezala presta gaitezen
Mobilizazio herrikoi horietan, batasun, indar eta dibertsitate sentimenduak azkarrak dira. Manifestaldietatik batek mundrunaz estaltzeko suntsitu nahi duten etxalde desjabetu bat bereganatzen duelarik, inurritegia da berehala aktibatzen, fanfarre baten doinuak lagundurik. Garbiketa, arramoldatzea, apainketa eta barrikadak, batzordeen eraketa eta otordu inprobisatuak, eta lekuko elkarteen bozeramaileen emozioa agerian, etorri diren guztiei eskerrak emanez, denen artean borrokari hats berria eman baitiogu. Macronen eta alderdi sozialistaren ministroek nahi dutena erranen dute, ZADak gune alaiak eta bateratzaileak dira.
Baina dena tinkatzen da robot urdin ilunen etorrerarekin. Makilak, gas negar-eragileak, granadak, gomazko pilotak eta ibilgailu blindatuak. Eraso horietara ohitua dagoen manifestarien gehiengoak daramatzan babeskiak gauza gutxi dira armamentu konbentzionalari buru egiteko. Erretretak edo erregaien prezioen igoera salatzeko manifestaldietan, hala nola autoan zihoan gazte baten erailketan, gobernua bere herritarrak zauritzeko, hiltzeko prest ageri da. Uniformez jantzi indarrei bost axola zaizkie beroketa klimatiko ebidentea, GIECen gomendioak. Eta –elkarrizketa egiazki abia dadin– baretze eta obren gelditze galdekizunen aitzinean, prefetek etengabe probokaziora jotzen dute, lanen lasterrago joanarazteko erabaki faltsutuak hartuz.
Asteburua itxaropen eta herra artean bukatzen zaigu. Auto partekatzeak antolatzen dira, karpak biltzen. Halako topaketen antolatzeko boluntarioen esfortzuak miresten gaitu, eta aldi berean boterean direnen biolentziak astintzen. Datozen hitzorduak markatzen ditugu agendan, hemen eskualdeko koordinazioa, han manifa, aukerak oso zabalak dira. Kanpamentuaren lau bazterretan jendarmeek jarri kontrolen saihestea da azken zeregina.
Halako gertaldietatik irakaspenik ateratzerik bada, sistemaren gurpiletan benetako makilak jartzeko ausardia eta irudimena bizkortzean datza. Ekojestuak eta bestelako alternatiba proposamenak beharrezkoak badira ere, engoitik bukatu da erdipurdiko neurriak galdetzeko garaia. Itzultzeko bidean, lehentasunezko helburua lokalki irabaztea dela errepikatzen diogu elkarri, eta beharbada datorren hordagoa Bouygues multinazionala Marieniako lurretatik kanporatzea izan litekeela. Behar bezala presta gaitezen.
Hartzea Lopez Arana, OSTIA sareko kidea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]