Mikel Irizar izango da Gipuzkoako Hizkuntza Berdintasunerako zuzendaria

  • Mikel Irizar izango da Gipuzkoako Hizkuntza Berdintasunerako zuzendaria, orain arte Euskara zuzendari bezala ezagutzen zena. Ormaiztegin jaioa, bide luzea egin du Irizarrek euskarazko hedabideen esparruan, Gipuzkoako Diputazioak nabarmendu duen bezala.


2015eko uztailaren 28an - 09:34
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Topaguneko eta Tokikomeko lehendakari izandakoa da, eta paper garrantzitsua bete zuen Arrasate Press eta Arrasate Telebistaren sorreran. 1999an Goiena proiektuaren arduradun izan zen, eta gerora sortuko zen kooperatibako lehenengo zuzendari nagusia.

Euskarazko hainbat hedabidetako kolaboratzailea da, ARGIAkoa tartean.

Halaber, Gipuzkoako Kutxako Euskara arduraduna izan da azken urteotan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza politika
Eguneraketa berriak daude