Miguel Lopez Legazpi konkistatzailearen alde iluna erakusten duen liburuxka argitaratuko du KKinZona irratiak

  • Miguel Lopez Legazpi konkistatzailearen alde iluna erakutsiko du Urretxu-Zumarragako KKinZona irrati libreak ostegun honetan aurkeztuko duen argitalpen batek. Balentin Tramón Sanpedrok idatzi du Miguel Lopez de Legazpi: urrea, ohorea eta ebangelioa liburuxka eta 18:00etan aurkeztuko dute, konkistatzailearen omenez Zumarragako plazan jarrita dagoen eskulturaren parean.


2019ko ekainaren 19an - 18:03
Miguel Lopez Legazpi konkistatzaile gipuzkoarra 1887ko ilustrazio batean (argazkia: Celestí Sadurní).

Eskultura horri erreferentzia egiten zaio liburuaren sarreran: “Jarrera hantustean ikus dezakegu maskara filipinar bat zapaltzen –ala indiar bati moztutako burua da?– geure plaza galantaren erdi-erdian, denon gozamenerako”. Beste hainbat herritan oraindik ohoratzen diren konkistatzaileekin bezala gertatzen baita Legazpirekin: euskaldunen iragan loriatsuaren ikur bilakatu dela, irakurketa kritiko handirik gabe.

Azkenaldian, ordea, zenbait ekimen hasiak dira horrelako pertsonaien ibilbideak beste era batera baloratzen. Juan Sebastian Elkanoren mundu biraren V. mendeurrena ospatzeko erakunde publikoetatik bultzatu diren ekitaldien aurrean, bestelako irakurketen premia sortu da; galdera mahai gainean dago: benetan ospatzekoak al dira zenbait euskaldun goituk egindako ekintzak XXI. mendeko ikuspegitik?

“Jakina da historia garaileek idazten dutela eta horrexegatik erabiltzen dira abenturazale eta aurkikuntza hitzak, gupidagabe eta sarraski bezalakoak erabili beharrean”, irakurtzen da Legazpiri buruzko liburuxkaren hitzaurrean. “Geure bihotzeko herritarron pasadizoak ez baitira horren dirdiratsuak mexikarren eta filipinarren begietan. Horregatik argitaratu dugu liburuxka hau, kontakizunak boterearen galbahetik pasa beharrean, herritar xeheon bizipenetara egokitu eta berridatzi nahi baitugu”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zumarraga
Eskuz idatzita

Begi aurrean duzun hau eskuz dago idatzita, irakurle. Ordenagailuz idazten ditut normalean hemengoak, baina gaur gorputzak halaxe agindu dit, behar duela hemen bere arrastoa utzi, bere nekearen eta ezinen berri eman. Eta nor naiz ni gorputzari kontra egiteko, berak ere sufritzen... [+]


2023-08-01 | Jon Torner Zabala
Ibilbideak (IV)
Beloki: Han goitik hautsa ikusten da

Zumarragan badugu eraikin-multzo bat herriguneak besteko zabalera duena ia, Arcelor Mittal-en fabrika zaharra, industriak gurean izan duen garrantzia geroz eta urriagoaren erakusgarri. Hura itxi eta gutxira, 2021eko urrian, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen,... [+]


Zumarragan erraustegi bat jartzeko asmoa salatu dute

Plastic Energy enpresak Zumarragan hondakin plastikoen birziklatze kimikorako instalazioa jartzeko asmoa "kezka handiz" ikusten du Urretxu-Zumarraga Bizi! plataformak. Azpimarratu du pirolisiak osasunarentzat kaltegarriak diren kutsatzaile kimikoak askatzen dituela,... [+]


Eguneraketa berriak daude