"Aurreiritzi eta xenofobiaren adierazpen publiko edo pribatuak" gaitzesten dituen adierazpen insituzionala onartu du Nafarroako Gobernuak.
Foru Gobernuak, asteazkeneko saioan, adierazpen instituzionala onartu du, "jaioterritik urrun etorkizun hobea bilatzen duten pertsonentzako Nafarroa harrera-lurralde bihurtzeko bokazioa" agerian uzteko. Adierazpenak, gainera, "aurreiritzi eta xenofobiaren adierazpen publiko edo pribatuak" gaitzesten dituela azpimarratu du, "besteak beste, lan-merkatuan sartzeko eta etxebizitza duin bat lortzeko oztopoak jartzen dituztenak".
Urtero abenduaren 18an ospatzen den Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Egunaren harira onartu dute adierazpena. Data hori ospatzeko, Nafarroako Gobernuak, Migrazio Politiken Zuzendaritza Nagusiaren bidez, publiko guztientzako hainbat jarduera prestatu ditu. Streaming bidez jarraitu ahal izango den hitzaldia, Maria Txibite Nafarroako presidentea buru izango duen ekitaldi instituzionala eta bi antzerki emanaldi izango dira: bata Iruñean eta bestea Tuteran.
Gobernuak onartutako adierazpen instituzionalak honako hau nabarmentzen du: "Nafarroak, Europako tradizio onenarekin bat etorriz, pertsona guztien giza eskubideak sustatzen eta errespetatzen ditu, haien jatorrizko nazionalitatea, sexua, etnia, ama-hizkuntza edo administrazio-egoera edozein izanda ere". Hori dela eta, "oinarrizko prestazioak jasotzeko aukera bermatzeko" eta "migratzaileak, migratzaileak izateagatik, diskriminazioaren, esplotazioaren eta bazterketaren aurrean gainerako herritarrak baino ahulagoak ez izateko" konpromisoa agertu du.
Gobernuak nabarmendu du, halaber, "gizarte zibilak eta erakunde sozialek izan duten papera, azken urteotan migratzaileei harrera eta laguntza emateko elkartasun- eta laguntza-sare garrantzitsu bat eratu baitute". Halaber, "migratzaileekin lan estua" mantentzearen alde egin du, Pertsona Migratzaileen Foroan egiten den bezala, "baliabide publikoek haien beharrei modu frogagarrian erantzun diezaieten, eta aldaketa sozial geldiezinetara egokitu daitezen".
Adierazpenak aurten aurkeztutako "Nafarroa koloretan" marka ere gogorarazten du, eta Nafarroa "harrera-lurra" izateko nahiaren sinbolo bihurtu nahi du; "jaioterrian aurkitu ezin duen etorkizun hobea nahi duenarentzat etxe bihurtuko den lurra; kulturen arteko elkarbizitzarako gune seguru bat, non ezberdintasunak balio eta aukera gisa ikusiko diren".
Hain zuzen ere, Nafarroa koloretan markarekin, Foru Gobernuak, Migrazio Politiken Zuzendaritza Nagusiaren bidez, hainbat jarduera prestatu ditu abenduaren 18a, Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna, ospatzeko. Osasun-murrizketen egoera berezia dela eta, egintzek telematikoa eta edukiera murriztuak konbinatzen dituzte, jarduerak segurtasun osoz egin ahal izateko.
Hala, Iruñean eta Tuteran antzerki emanaldi bana izango da, eta sarrera doan izango da, aldez aurretik taularatuko diren instalazioetako leihatiletan jasota. Iruñean, Calambur Teatro konpainiak inprobisazio ikuskizuna eskainiko du 'Impro-visado, retazos de migración' izenburupean, arratsaldeko zazpietatik aurrera Nafarroako Antzerki Eskolan. Sarrera doakoa da, 17:30etik aurrera txarteldegian jaso ondoren, baimendutako gehieneko edukiera bete arte.
Tuteran, bestalde, 'No es país para negros' antzezlana eskainiko dute, ordu berean (19:00), Gaztanbide Antzokian. Iruñean bezala, sarrera librea da lekua bete arte, baina gonbidapena aldez aurretik jaso behar da Gaztanbideko leihatiletan. Kasu honetan, banaketa 18:00etan hasiko da.
Maria Txibite buru duen ekitaldi instituzionala Iruñean izango da, Kondestable Jauregian, 18:00etan. Ekitaldi horretan, "pandemia garaian elkartasuna" erakutsi duten elkarte eta pertsonak omenduko dituzte. Presidenteaz gain, Eduardo Santos Migrazio Politika eta Justizia sailburuak ere parte hartuko du ekitaldian. Ekitaldi instituzional horretarako sarrera osasun arrazoiengatik mugatuta dago eta gonbidapen bidez baino ezingo da sartu.
Gainera, goizeko ordutegian, Chabier Gimeno Monterde Zaragozako Unibertsitateko Gizarte eta Lan Zientzien Fakultateko Psikologia eta Soziologia Saileko irakasle eta ikertzailearen hitzaldia antolatu da. Hitzaldia 'bakarrik dauden gazte migratzaileekin esku hartzea' da. Vladivox San Jorge aretoan egingo den arren, edukiera fisikoa osatzeko, gonbidapena egingo zaie bitartekaritzako ikasle eta profesionalei eta antzeko diziplinei. Hala ere, streaming bidez emitituko da, modu irekian, 10:00etatik aurrera, Civivox kanalaren bidez, Youtuben.
Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]
Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.
Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.
50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]
Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]
Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.
Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Migrazio krisia deitzen diote neoliberalismoaren ondorio ankerrenetako bati. Ultraeskuinaren agendaren lehen puntuetako bat da langile klaseko migratzaileen aurkako neurri sorta. Baina faxismo berrituaren lorpenik handiena da gainerako indar politikoek bere egitea haien agenda... [+]
Migratzaileak deportatzeko neurriez mintzatzeko, EB Europako Batasuna osatzen duten 27 estatuetako Barne eta Migrazio ministroak bildu dira asteartean, Kopenhagen. Ondorioztatu dute EBko herrialde gehienek babesten dutela etorkinak deportatzeko neurriak gogortzea... [+]
Atherbea elkarteak Baionako eguneko harrera zentroa ixtea erabaki du higiene falta dela eta. Egunero 100 pertsona ingururi ematen zien dutxa hartzeko eta gosaltzeko aukera, baina lokalean labezomorro eta arratoi asko daudenez, itxi egin behar izan dute.
Portugalgo Gobernua osatzen duten Alderdi Sozialdemokratak eta CDS-Alderdi Popularrak Chega eskuin muturreko alderdiarekin bat egin dute Atzerritarren Legea erreformatzeko. Delitu larriak egiten dituzten migratzaile nazionalizatuei pasaportea kenduko diete, herritartasuna... [+]