Migratzaileentzako panela sortu du Irungo Harrera Sareak, geldialdia non egin dezaketen erakusteko

  • Irungo tren geltokitik Martindozeneako harrera gunera nola joan adierazten duen panela jarri du Irungo Harrera Sareak. Irungo Udalbatzak onartutako neurria izan arren, udal gobernuak "behin eta berriz ezezkoa" eman duela-eta erabaki dute seinaleztapena euren kabuz jartzea.


2019ko martxoaren 28an - 15:02
Harrera Sareko kideak panela aurkezteko unean (Arg.: Irungo Harrera Sarea / Gari Garaialde)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Irunera iristen diren migratzaileek badute modua euren bidaian geldialdia egiteko bitartekoa den Martindozenera nola joan jakiteko. Hango harrera sareak hainbat hizkuntzatan eta grafikoekin egindako panela diseinatu eta ezarri du, eta seinaleztapen horren garrantzia azpimarratu dute ostegun goizean: "Bestela oso zaila baita hiria ezagutzen ez duen edozeinentzat lekua topatzea, eta hau gertatzen zaie gurera datozen migratzaileei".

Urtarrilaren 1etik ona 939 pertsona hartatu ditu Harrera Sareak hainbat lantalderen bidez, horietatik 819 gizonezkoak eta 78 emakumezkoak eta 41 adin txikikoak. 

Seinaleztapena jartzea Irungo Udalbatzak berak onartu zuen otsailaren 22an, baina udal gobernua luzamendutan aritu dela salatu dute. Irungo alkate Jose Antonio Santanorekin ere bilera egin zuten gai horren inguruan, eta Sarearen arabera, halako neurri baten "inongo beharrik" ez zegoela adierazi zien.

Argazkia: Amaia Oca

Hala, erabaki zuten euren kabuz ekitea seinaleztapenari. Prentsaurrean azaldu dutenez, panela diseinatu eta egina zutenean Udala berriz ere harremanetan jarri da eurekin, kontsignaren bat "iradoki" dezaten geltokian jartzeko, "ondoren aztertuko dutela zer egin daiteken". Sareak ez du zentzuzkoa ikusten behin materiala sorturik ez erabiltzea, eta udalaren partetik egon daitezkeen "atzerapen posibleak" ikusirik erabaki dute euren panela paratu eta ikusgarri jartzea.

Jakinarazi dutenez, ostiralean Irungo udaletxean egingo den Udalbaltzan hitza hartzeko asmoa dute, ekimenari buruzko informazioa eman eta gogorarazteko foro horretan bertan onartu zela mozio bidez euren eskaerei "erantzuna ematea".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herritarren Harrera Sareak
Baionako eguneko harrera zentroa itxi dute higiene baldintza txarrak direla eta

Atherbea elkarteak Baionako eguneko harrera zentroa ixtea erabaki du higiene falta dela eta. Egunero 100 pertsona ingururi ematen zien dutxa hartzeko eta gosaltzeko aukera, baina lokalean labezomorro eta arratoi asko daudenez, itxi egin behar izan dute. 


Irungo Harrera Sarean Gautxori taldearen lana indartu da

2024ko balantzea egin du Irungo Harrera Sareak. Aurreko urtearekin alderatuta saretik migrante gehiago pasa dira, eta Gautxori taldearen harrerak laukoiztu egin dira. 6.000 pertsona inguru artatu dituzte guztira.


Askatu dituzte Hendaiako zazpi atxilotuak, baina urtarrilean epailearen aitzinean agertu beharko dira

Hendaiako komisarian deklaratu dute asteazken goiz honetan, eta segidan atxilotu dituzte, martxoaren 14an Korrika Irundik Hendaiara iragan zen egunean “talde antolatuan migratzaileak Frantziako Estatuan sartzen laguntzea” leporatuta. Zazpi herritarren aldeko... [+]


“Migratzaileak autoan hartu eta Polizia egon zitekeen errepideak saihestuta eramaten nituen”

Pertsona migratzaile asko eraman ditu Aritzek bere autoan, Poliziak ez ditzan harrapatu, gaueko iluntasunean ez daitezen galdu eta batetik bestera seguru ibili daitezen. Bereziki gogoan ditu Irundik Hendaiara muga gurutzatzen lagundu eta etxean lotan izan zituen emakumea eta... [+]


2024-04-10 | ARGIA
Migratzaileei laguntzeagatik gutxienez 117 pertsona auzitara eraman dituzte Europan 2023an

Pertsona migratzaileak laguntzea kriminalizatzen duten politikak nagusi dira Europar Batasunean, eta hori egiteagatik auzitara eraman dituzten pertsonen kopuruak errekor berria ezarri du 2023an: gutxienez 117.


La Sirena aterpetxea irekitzeko eskatu du Donostiako Harrera Sareak

Donostian 300 pertsona baino gehiago daude aterpetxerik gabe. Harrera Sareak adierazi du “inhumanoa” dela La Sirena itxita mantentzea, eta “are gogorragoa” egungo tenperatura baxuekin.


2023-06-07 | ARGIA
Migratzaileak atxilotzeagatik jai-egunak, Espainiako Poliziak Irunen martxan jarri nahi izan duen neurria

Migratzaileak atxilotzea saritzen duen neurria onartu zuen atzo Espainiako Poliziaren Irungo taldeak: asteburuan migratzaile bat atxilotzeagatik, hiru jai-egun; bi migratzaile edo gehiago atxilotzeagatik, lau jai-egun; eta hamar atxilotutik gora, bost. Poliziaren sindikatuak... [+]


2022-12-21 | ARGIA
Atxondoko Harrera Herriak okupatu egin du Axpeko etxea

2018tik aurtengo urrira arte migratzaileei harrera egin eta aterpea emateko erabiltzen zen Axpeko aterpetxea, baina Atxondoko Udalak kanporatu egin zituen, eraikinaren egoera ez zela segurua eta ikuskaritza pasa beharra zegoela argudiatuz. Bi hilabetetik gora kalean bizitzen... [+]


Zazpi migratzailek Atxondoko udaletxeko arkupetan egiten dute lo, aterpetxea itxi dietelako

Migratzaileei harrera egiteko prestatuta dagoen Atxondoko aterpetxea erabiltzea galarazi die Udalak, eta non lo egin ez dutela, joan den astetik Atxondoko udaletxeko aterpetxean pasatzen dute gaua zazpi lagunek. Udalaren utzikeria salatu dute.


2022-10-19 | ARGIA
Migratzaileei Atxondoko aterpetxea erabiltzea galarazi die udalak, Harrera sareak salatu duenez

Atxondo Harrera Herria sareak gogoratu du migratzaileek asteak daramatzatela aterpetxean ezin sartu eta udalak eman dien arrazoia dela aterpetxeak ikuskaritza pasa behar duela, txosten bat prestatzen ari direla eta horregatik ezin dela erabili. Galdera eta kezka ugari ditu... [+]


Korridore humanitarioak exijitu dituzte, Abderraman Bas migratzailearen heriotzaten harira

Ekainaren 18an zendu zen Abderraman Bas izeneko migratzailearen inguruko irakurketa plazaratu dute SOS Arrazakeriak eta Irungo Harrera Sareak.


Euskal Herriko hainbat herritan kalean lo egingo dute harrera duina eskatzeko

Migratuen eta arrazializatuen kolektiboek eta elkarri laguntzeko sareek eta kolektiboek gau osoko kontzentrazioa deitu dute ekainaren 8an Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea, Barakaldo, Irun eta Artean, harrera duina aldarrikatzeko.


Migratzaileek mugan bizi dutena bertatik bertara ezagutzen ari dira ikasleak

Azken hilabeteotan ikastetxe ugari gerturatu dira Irunera, bertako Harrera Sarearen laguntzaz bidean diren migratzaileen errealitatea ezagutu asmoz. Ikasleei inpaktu handiena sortzen diena poliziak hartua duen muga bera dela kontatu digute Irungo Harrera Saretik.


2022-03-14 | ARGIA
Bidasoan beste migrante bat desagertu ostean, elkarretaratzea deitu du Irungo Harrera Sareak

Larunbatean, hilak 12, Bidasoa ibaia zeharkatzen saiatu ziren hiru migrante. Haietako bik Biriatura heltzea lortu zuten, baina hirugarrena desagertu egin zen. Hura bilatzeko lanek jarraitzen dutenean, Irungo Harrera Sareak elkarretaratzea deitu du astelehenerako, 18:30ean... [+]


2022-01-24 | Leire Artola Arin
Mikel Ibarguren idazlea atxilotuta eduki dute bost migratzaileri laguntzeagatik muga igaro ondoren

Frantziako Poliziak atxiki zuen ostiralean, Gipuzkoa eta Lapurdi arteko muga zeharkatu zuten bost etorkin furgoneta batean hartu eta gero. Bidarten geldiarazi zuten ibilgailua: migratzaileak Irunera itzularazi zituzten eta gidaria Hendaiako komisarian eduki zuten hurrengo... [+]


Eguneraketa berriak daude