Bidasoan beste migrante bat desagertu ostean, elkarretaratzea deitu du Irungo Harrera Sareak

  • Larunbatean, hilak 12, Bidasoa ibaia zeharkatzen saiatu ziren hiru migrante. Haietako bik Biriatura heltzea lortu zuten, baina hirugarrena desagertu egin zen. Hura bilatzeko lanek jarraitzen dutenean, Irungo Harrera Sareak elkarretaratzea deitu du astelehenerako, 18:30ean Behobiako zubian.


2022ko martxoaren 14an - 08:19
Gipuzkoako suhiltzaileak, iazko irailean Bidasoa ibaian desagertutako migratzailea bilatzeko lanetan / EITB.EUS

Besteren artean, Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak egin du bat deialdiarekin. Halaber, Bidasoa ibaian desgertu eta Kanariar Uharteetara iristeko ahaleginean hil diren migratzaileak gogoan, elkarretaratzeak deitu ditu elkarte horrek biharko Gasteizen, Iruñean eta Bilbon.

"Ez da onargarria 2022. urtean ere beste pertrsona baten heriotzaren berri eman beharra", adierazi du Irungo Harrera Sareak. "Bide seguruek  ez dituzte pertsonak hiltzen, bai aldiz, kontrol arrazistek". Elkarteak gogorarazi du zazpi pertsona hil zirela iaz, ibaian eta trenbideetan.

Ipar eta Euskal Herriko erakundeei eskatu die "beharrezkoa den korridore humanitarioa bermatzea". Azaldu dute bitartean Ipar Euskal Herriko sareetako kideak ari direla korridore humanitarioen ardura hartzen, eta "jazarpen poliziala" jasan dutela horregatik azken hilabeetan. "Antolakuntza eta egitura solidarioen aurkako kriminalizazioa gertatzen ari da", diote. Nabarmendu dute urtea hasi zenetik bi boluntario komisaldegian atxiki dituztela.

Instituzioak, Santiago Zubian

Ostiralean, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Jean Rene Etchegary Euskal Elkargoko lehendakaria Irun eta Hendaia lotzen dituen Santiago Zubian izan ziren, migratzaileen arretarako lankidetza berresteko.

"Zubi honetara etorri gara, mundu osoko jende askoren joan-etorriaren sinbolo, hainbeste zubi eta mugatan. Gerratik, pobreziatik eta indarkeriatik ihes egiten duten pertsonak; bizitza hobea bilatzen dutenak; aukera bat izateko borrokatzen direnak", adierazi du Urkulluk. “Euskadiko eta Europa osoko terrorismoaren biktimekiko gure oroitzapena, aintzatespena eta elkartasuna adierazten ditugu. Gogoan daukagu Errusiak Ukrainari egindako inbasioa, pertsona errugabeak erasotzen dituelako, eta laguntza, babesa eta harrera bilatzen duten milaka pertsonen ihesa eragiten duelako".

Igandean, bestalde, Etchegarayk agiria plazaratu du. "Mugaz bi aldeetako instituzioek zerbitzu boluntaristak jartzetik harago, pertsona migranteentzat bideak segurtatzen ez badira, drama hauek gertatzen jarraituko dute", ohartarzi du. Hala, Europar Batasunari eskatu dio migranteentzat pasabide seguruak bermatzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herritarren Harrera Sareak
2024-04-10 | ARGIA
Migratzaileei laguntzeagatik gutxienez 117 pertsona auzitara eraman dituzte Europan 2023an

Pertsona migratzaileak laguntzea kriminalizatzen duten politikak nagusi dira Europar Batasunean, eta hori egiteagatik auzitara eraman dituzten pertsonen kopuruak errekor berria ezarri du 2023an: gutxienez 117.


La Sirena aterpetxea irekitzeko eskatu du Donostiako Harrera Sareak

Donostian 300 pertsona baino gehiago daude aterpetxerik gabe. Harrera Sareak adierazi du “inhumanoa” dela La Sirena itxita mantentzea, eta “are gogorragoa” egungo tenperatura baxuekin.


2023-06-07 | ARGIA
Migratzaileak atxilotzeagatik jai-egunak, Espainiako Poliziak Irunen martxan jarri nahi izan duen neurria

Migratzaileak atxilotzea saritzen duen neurria onartu zuen atzo Espainiako Poliziaren Irungo taldeak: asteburuan migratzaile bat atxilotzeagatik, hiru jai-egun; bi migratzaile edo gehiago atxilotzeagatik, lau jai-egun; eta hamar atxilotutik gora, bost. Poliziaren sindikatuak... [+]


2022-12-21 | ARGIA
Atxondoko Harrera Herriak okupatu egin du Axpeko etxea

2018tik aurtengo urrira arte migratzaileei harrera egin eta aterpea emateko erabiltzen zen Axpeko aterpetxea, baina Atxondoko Udalak kanporatu egin zituen, eraikinaren egoera ez zela segurua eta ikuskaritza pasa beharra zegoela argudiatuz. Bi hilabetetik gora kalean bizitzen... [+]


Zazpi migratzailek Atxondoko udaletxeko arkupetan egiten dute lo, aterpetxea itxi dietelako

Migratzaileei harrera egiteko prestatuta dagoen Atxondoko aterpetxea erabiltzea galarazi die Udalak, eta non lo egin ez dutela, joan den astetik Atxondoko udaletxeko aterpetxean pasatzen dute gaua zazpi lagunek. Udalaren utzikeria salatu dute.


Eguneraketa berriak daude