‘Mendiurrena’: Euskal Mendizale Federazioaren mendeurrena

  • Maiatzean beteko dira 100 urte Euskal Mendizale Federazioa (EMF) sortu zela, orduan ere oihartzun handia izan zuen eta Elgetan izan zen ekitaldi batean (1924ko maiatzaren 18an). Mendeurren hau ospatuko du EMFk logikoki, eta izen aproposa ere asmatu diote: Mendiurrena.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko apirilaren 25ean - 08:10
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Egitarau oso bat prestatu du EMF-k, urte hasieratik garatzen ari dena, eta bere gailurra izango duena maiatzaren 18an, mendiurren zehatza gertatuko den egunean.

Eta egitarau horretan nabarmen, asteburu honetan, apirilaren 27 eta 28an antolatu den ekintza: "100 urte 100 mendi" ekimena. Euskal Herriko ehun mendi talde baino gehiago igoko dira zazpi herrialdeetatik aukeratutako 100 tontorretara, eta ehungarren urteurreneko bandera eramango dute. Efemeridea oroitzeko bi mila mapa egingo dira.

Maiatzaren 18koari dagokionez, ekitaldi instituzionala eta mendizalea egingo da Elgetan, ordezkar politikoekin, erakundeetakoekin eta mendi taldeekin. Ekitaldi ofizialaren ondoren, herri bazkaria egingo Elgetako frontoian. Egunean zehar, udaletxeko plazan marmolezko plaka jartzea, musika, martxa nordikoa...

Mendiurrenaren jarduera programa, hemen.


Irakurri gehiago: Mendiak Ingurumena Natura
Mendiak kanalean gehiago
2025eko ekainaren 4
Gora beti

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...