"Ezker ez nazionalistaren lidergoa lortu dugu"

  • Parte-hartzea inoizko baxuena izatea pena dela nabarmendu du PSEko idazkari nagusiak, baina osatuko den legebiltzar berriak legitimitate osoa duela azpimarratu nahi izan du Idoia Mendiak. PSEk lortu duen “emaitza ona bide luze baten ondorio” dela adierazi du.


2020ko uztailaren 12an - 23:05

Idoia Mendia PSEko lehendakarigaiak agerraldia egin duenean, alderdiko 40 bat militantek hartu dute txaloka. Eskerrak emanez hasi du hitzaldia: eskerrak hedabideei, alderdiko kideei, “eta noski, gugan konfiantza izan duten euskal herritarrei”. Euren alde bozkatu dutenek “konfiantza izan dute bizi dugun une historiko berri honetan ere maila emango dugula, eta ez izan dudarik hala izango dela”. Boto bakoitza “Euskadi ekonomikoki eta sozialki berreraikitzeko” baliatuko dutela gehitu du.

“Ez dago aitzakiarik”

Parte-hartze baxua dela-eta, pena dela adierazi du Mendiak, “batez ere hain une zaila bizi dugunean sozial eta ekonomikoki, eta gobernu indartsu bat ona izango litzatekeelako”. Baina jendea bozkatzeko edo ez bozkatzeko libre dela eta osatuko den legebiltzarrari parte-hartze datuek ez diotela zilegitasunik kentzen gaineratu du; "ez dago inongo aitzakiarik, guk behintzat ez dugu aitzakiarik jarriko”.

“Emaitza hobea gustatuko zitzaigukeen”

Abstentzio handia izan arren, gora egin dutela eta emaitza ona dela adierazi du PSEko lehendakarigaiak (2016an baino aulki bat gehiago lortu dute, 10 aulki), eta emaitza hori bide luze baten ondorio dela, hauteskundez hauteskunde egindako bidea. “Krisiak izango genituen, baina emaitza ez da aldatu”. Egonkortasunaren alde egin duten apustuak zerikusia duela uste du Mendiak. Emaitza hobea gustuko zitzaiela ere adierazi du, “baina dagokigun lekua lortu dugu: ezker ez nazionalistaren lidergoa. Bazterreko emaitzak lortuko genituela ere iragarri ziguten batzuek, baina ez da hala izan”. Hauteskunde hauetatik alderdi sozialista indartuta atera dela argi utzi nahi izan du.

Berriz ere eskerrak emateari ekin dio, duela sei urte alderdiko idazkari nagusi izateko bere burua aurkeztu zuenetik alboan izan dituenei: “Ez dugu deskantsu une bakar bat izan, baina ez diogu lan egiteari utzi”. Emaitza hau jende askoren lanaren fruitua dela azaldu du, zinegotzi, diputatu eta militante askoren lanarena. “Ezin dut harroago egon”.

Pedro Sánchezen Gobernuari hauspoa

Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko presidenteari ere eskerrak eman dizkio Idoia Mendiak, “Euskadiko sozialistengan eta daramagun politikan konfiantza izan duelako beti”. Gau honetan Sánchezekin hitz egin duela eta konfiantza hori berretsi diola argitu du. EAEn lorturiko emaitzek, gainera, “Sánchezen proiektua are gehiago indartu” dutela nabarmendu du.

Hala ere, garaile nagusia EAJ izan dela eta Iñigo Urkulluri zoriontzeko deitu diola ere jakinarazi du Idoia Mendiak. Azkenik, COVID-19arengatik hil direnak eta haien senideak izan ditu gogoan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EAEko hauteskundeak 2020
2020-09-01 | Ramón Grosfoguel
Juan Carlos Monederori erantzuna: Podemos alderdiaren jokabide kolonialista

AEBetako Berkeley Unibertsitateko irakaslea eta pentsamendu dekolonialean aditua da Ramón Grosfoguel. Artikulu honetan, Galiziako BNGren eta Euskal Autonomia Erkidegoko EH Bilduren azken hauteskundeetako emaitzez iritzia ematen du, Podemos alderdiko Juan Carlos... [+]


2020-07-26 | Karmelo Landa
Non dago, baina, zure garaipena

Hauteskundeak izan dira oraingoan Euskal Herriaren mendebalde honetan, eta horien ondoren gerta ohi denez, erabateko garaipen loriatsua (auto)aldarrikatzera abiatu da prestu irabazten lar ohituta dugun EAJ.

Luza dakioke gaur EAJri esaldi klasikoan egiten den galdera: Non dago... [+]


2020-07-20 | Z. Oleaga
"Penko" kolektiboa EAEko hauteskundeetan

Demokrazian penko, suspentso, kate, gutxiegi. Politika egiteko oinarritzat hauteskundeak eta bozak dituen jendarte batek hori esan beharko lioke bere buruari herritarren erdiak "festan" parte hartu ere egiten ez duenean, ezta?


2020-07-19 | Aritz Galarraga
HUMANITATEAREN UNE GORENAK
Bozkaleku baten agortze saiakera

Data: 2020ko uztailaren 12a (igandea). Ordua: 13:00. Tokia: H. herriko bozkaleku nagusiko kanpoaldean dagoen banku bat. Eguraldia: orduak iraun dituen euri jasa baten azken tantak. Jende mugimendu etengabea atarian. Talde handirik ez. Gehienak banaka, binaka, trioren bat... [+]


2020-07-19 | Juan Mari Arregi
Eskuineko eta ezkerreko politikak daude

Iñigo Urkullu jarduneko lehendakariak eta bere alderdiak hauteskunde kanpainan esan dutenez, “ezkerrekoak eta eskuinekoak jada ez dira existitzen”. Gaur egun EAEn nagusi den politikaren alternatibarik existituko ez balitz bezala, hau da, ez balego bezala... [+]


Eguneraketa berriak daude