Mende bat igaro da Rosa Luxemburgo eta Karl Liebknecht hil zituztenetik

  • Asteburuan Berlinen oroitu dituzte duela 100 urte faxistek hildako bi erreferente iraultzaileak.


2019ko urtarrilaren 14an - 12:25

Alemaniako mugimendu ezkertiarrek, alderdi ezkertiarren babesarekin, asteburuan ekitaldi garrantzitsua izan dute Berlinen: Rosa Luxemburgo eta Karl Liebknecht komunisten erailketak oroitu dituzte. Eskuin muturreko alemaniarrek 1919ko urtarrilaren 15ean hil zituzten biak, eta bi aste lehenago fundatu zuten Alemaniako Alderdi Komunista. Erailketa hauen ondoren hilketa gehiago egon ziren, eta faxismoaren indarra areagotzen hasi zen herrialde osoan barrena.

Milaka herritar bildu dira Berlinen oroimen ekitaldian. Tartean izan dira Europako zenbait ordezkari politiko. Astean zehar ere izango dira ekitaldiak, hiriko eskuin muturreko mugimenduek oztopatu nahi dituzten arren. Larunbatean izan zen saiakerarik: oroimen ekitaldiaren ondoren manifestazioa egin zuten eskubide demokratikoen alde eta faxismoa gaitzetsiz, eta eskuin muturrekoen partetik oihuak eta txistuak izan ziren. Polizia bertan zen eta bertako hedabideek jakinarazi dutenez, ez zen istilurik izan.

100 urte erreferente izaten

“Rosa Luxemburgoren figura aldaezina eta ukiezina da”, adierazi zuen Stefan Heinz Berlingo Unibertsitate Libreko irakasleak. Estalinismoaren aurretiazko irudi "eraldatzaile" bat dela esan zuten omenezko ekitaldian. Alemaniar eta ezkertiarren historian duen garrantziaz hitz egin zuen Heinzek: “Lehen Mundu Gerraren ondoren Alemaniako ezkerra zapaldua zegoen, eta bi hauen jarduna ahaztezina da: ideia ezkertiarrak etxetik atera zituen”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Komunismoa
Missak Manouchianen lorratza
Euskal partisano komunistak nazien kontra

Otsailaren 21ean Missak Manouchian eta Melinée Assadourian senar-emazte armeniarren gorpuzkiak Pariseko Panteoian sartuko dituzte ohore guztiekin. Poeta eta partisano komunista, Manouchianek ekintza ikusgarriak gidatu zituen Bigarren Mundu Gerran okupaturiko Frantzian,... [+]


Kerem Schamberger
"Hedabideen jabetza-egiturak baldintzatzen du informatzeko modua"

Oin bat akademian eta beste bat aktibismo politikoan dituela bizi da Kerem Schamberger (Munich, 1986), alde batetik hedabideen jarduna modu kritikoan aztertzen; eta bestetik, mundu osoko gatazka politikoetan inplikatuta, kurduen askapen mugimenduari arreta berezia eskainiz... [+]


Txinako alderdi komunistaren mendeurrena

Uztailean ospatu zuten txinatarrek beraien Alderdi Komunistaren lehen mendeurrena. Ehun urte hauetako Alderdiaren ibilbideak ospe handiko hainbat lider izan ditu, hala nola Mao Zedong (1934-1976), Deng Xiaoping (1978-1989) edo Xi Jinping (2013-), gaur egungo idazkari... [+]


Eguneraketa berriak daude