Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoaren Lege-proiektua onartu du, eta Legebiltzarrera igorriko dute eztabaidatzeko. Lege-proiektuarekin, 1936tik 1978ra EAEn urratu diren eskubideen txostena lantzea da asmoa.
1936ko Gerra Zibilean eta lehen frankismoan hildako biktimak izango dira ardatz, eta Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak jada landu dituen ildoak bilduko dituzte. Bestalde, jadanik martxan dagoen Gerra Zibilean izandako hildakoen erroldan –jada martxan dagoena– aldaketak egingo dituzte.
Erreparazioa eta aitortza
Biktimen gorpuzkinak aurkitu eta haietan dauden delitu-zantzuak ikertzeko neurri berriak ere ezarriko dituzte. Ertzaintzarekin, Fiskaltzarekin eta organo judizialekin lankidetza garatu nahi dute, “justiziarako eskubidea” bermatzeko. Era berean, senideei “erreparazioa eta aitortza” jasotzeko hainbat neurri aurreikusi dituzte: hildakoak banan-banan aitortzea, kalte-ordainen egokitasuna eta bideragarritasuna bermatzea,eta kolpe militarraren eta diktaduraren biktimak gogoratu eta omentzeko eguna ezartzea.
Hezkuntzarako materiala
Memoria historikoa sustatzeko, Gogora Institutuaren Dokumentazio Zentroa sendotzeko proiektua jarriko dute martxan, Institutuan erakusketa-gunea eta beste dibulgazio-jarduera batzuk antolatuz. Hezkuntza Sailarekin ere lankidetzan jardun nahi dute, ikasketa gidan memoria historikoa gehitzeko baliabide didaktikoak garatzeko.
Memoria historikoaren aurkako sinbologiaren aztarnak ezabatzeko bideak ezarri nahi dituzte, eta isun sistema ezarriko dute haren aurkako arau-hausteak zigortzeko. Biktimen hobiak suntsitzea zein dokumentuak ezkutatzea bezalako delitu larriek 10.000 eurotik 150.000 eurora arteko isunak jaso ditzakete.
Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak eman ditu zehaztapen horiek.
50 urte bete dira Txiki eta Otaegi fusilatu zituztenetik. Urteurrenaren harira, BERRIAk lan hau ekoiztu.
«Txikiren anaia bat kalean ikusi nuen behin, Zarautzen [Gipuzkoa], eta pentsatu nuen: '50 urte igaro dira fusilamenduaz geroztik. Zer pentsatuko du berak? Nola... [+]
Frankistek Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urte bete direnean, ekitaldi jendetsua egin du Sortuk Iruñeko Anaitasuna pabiloian. “Bakarren batzuk haien memoria kriminalitzatzen eta jazartzen jarraitzen dute”, esan du alderdiko idazkari nagusi Arkaitz... [+]
Txikitatik pentsatu nuen nortzuk ote ziren paretetan, karteletan, oroitarritan, asteroko manifestazioetako aurpegi horiek. Baziren eskelak egunkarietan eta herriko plazan, baina gero, baziren besteak. Ez nituen inoiz kaletik ikusi, ez nekien izenik, baina edozein herritan... [+]
Frankismoaren azken exekuzioak hartu ditu hizpide Javier Buces historialariak, Askatasun Haizea (Txalaparta) liburuan. Estatuak eragindako biktimak, "bigarren mailako biktima" izaten jarraitzen dutela uste du Bucesek.
1985eko irailaren 25ean Inaxio Asteasuinzarra hernaniarra, Sabin Etxaide zestoarra, Agustin Irazustabarrena astigarragarra eta Jose Mari Etxaniz urretxuarra hil zituen GALek Baionan. 40 urte geroago omenaldia egin diete Monbar Hotelaren aurrean, hil zituzten lekuan.
Azaroaren 15ean kalera irtetera dei egin dute, PSN, EH Bildu eta Geroa Baik “ezarritako arrabolari erantzuteko”. Frankismoaren biktimak gutxietsiak sentitzen dira Iruñeko Udal Gobernuaren partetik.
Izpegiko besten karietarat Baztango eta Baigorriko gazteek mahai-ingurua antolatua dute arrats honetan Iparretarrak talde armatuaren memoria kolektiboa eraikitzeko beharrez. IKko sortzaileetan izan den Pilipe Bidartekin mintzatu gira, jakiteko nola bizi izan dituen 40 urte... [+]
Nafarroako Gobernuan ondare historikoaz arduratzen den erakundea da Vianako Printzea, eta Iruñeko Udala haren zain zegoen birgaitze prozesuarekin aurrera jarraitzeko. Datozen asteetan, beraz, obrarako lehiaketa irekiko da.
"Oraindik korapiloa askatzeko" dagoela gogoratzeko eta Txiki eta Otaegiren fusilatzeen 50. urteurrena kari, Sortuk bi pankarta handi eskegi ditu Cuelgamuroseko monumentuko arku batetik. 1975ean bertan lurperatu zuten Francisco Franco diktadorearen gorpua, 1936ko gerran... [+]
Iratzar eta Olaso Dorrea fundazioek antolatu duten erakusketa ibiltaria ezin izango da Zarauzko areto publikoetan ikusi. Udalak argudiatu du errelato "partziala" eta "ideologizatua" eskaintzen duela. EH Bilduren lokalean paratuko dute azkenean.
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
50 urte dira Francoren diktadura garaiko azken bost fusilamenduetatik. Jon Paredes, Txiki eta Angel Otaegi ETAko kideak, eta Sánchez Bravo, Humberto Baena eta Ramón García Sanz FRAPekoak. Txikiren abokatuetakoa izan zen Magda Oranich, mende erdia eta gero... [+]
Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]