“Nik ez dut nahi euskaraz dakien mediku bat, medikuntzaz dakien bat baizik”. Zenbat aldiz entzun ote dugu esaldi hau, horren tranpatia den esaldi hau. Badirudi baldintza biak betetzea ezinezkoa dela. Jakintza gehiegi izango dira pertsona bakarrarentzat agian, medikuntza eta euskara. Ezinezkoa zeharo.
Hainbat urtetan saldu digute aitzakia hau, gure osasun sistema euskalduntzeko beharra ikusten dugunoi ahoa itxi nahian. Nolabaiteko prestigio-kentze kanpaina baten gisara ulertzen dut nik, norbere osasuna arriskuan ikustearen beldurraz baliatu eta gizarteari mediku euskaldunen beharra dagoela zalantzan jartzeko. Hala ere, prestigio-kentze kanpaina hau ez da medikuetara soilik mugatzen, tamalez. Medikuntzako ikasle euskaldunok ere mespretxuzko erasoak jasan behar izaten ditugu oso maiz.
Medikuntza ikasketak euskaraz errazagoak direla egozten digute, besteak beste, gaztelaniazko ikasle eta irakasle batzuek; gure prestakuntza medikua kaxkarragoa dela hitz-erdika esanez eta gizarteari ere hori sinetsaraziz. Nire zalantzak dauzkat salaketa hauek ezjakintasunak eragindakoak diren edo oso garbiak ez diren beste tankera bateko interesak dauden guztiaren atzean. Zalantzarik sortzen ez duena euskarazko medikuntza ikasketei ospe hau ematearen ondorioa da. Aztertzen hasiz gero, segituan konturatuko gara nolako kaltea sortzen ari garen osasun sistemaren euskalduntze prozesuari halako mitoak sinetsita. Eskolaratzea eta batxilergoa euskaraz egin dituzten ikasle asko eta askok medikuntzako matrikula gaztelaniaz egiten dute. Ondorioz, eskolan eta institutuan lortutako euskara maila galtzen dute eta mediku izatera iristean elkarrizketa bat euskaraz mantentzea ezinezko suertatzen zaio hainbati.
Euskaraz jakinda gaztelaniaz ikasteko hautua egiten duten ikasleek hainbat zalantza izaten dituzte matrikula egiterako orduan. Euskaraz ala gaztelaniaz ikastea aukeratu behar dutenean zenbait mitorekin topo egin eta azkenean erdaraz ikastea erabakitzen dute. Euskarazko irakasleak txarragoak direla entzuten da; ikasmateriala kaxkarra dela; prestakuntza gaztelaniaz hobea dela; ikasgai batzuk gaztelaniaz egin behar direnez, hasieratik dena gaztelaniaz egitea logikoagoa dela; MIR azterketa gaztelaniaz izanik, euskaraz ikasteak ikasleon emaitza akademikoa kaltetzen duela…
Egia da batzuetan euskaraz ikasteak zailtasun gehigarriak jartzen dizkigula ikasleoi, diglosia egoera bizi duen hizkuntza izanik erraztasunik ez baitago. Hala ere, ulertezina eta onartezina egiten zait gure ikasketak zalantzan jartzea. Ez da egia euskaraz ikasten dugunok prestakuntza eskasagoa dugula, inondik inora ere ez. Horren adibide garbi ditugu azken egunetan argitaratu diren aurtengo MIR azterketako behin-behineko emaitzak. 12.000 mediku baino gehiago aurkeztu ziren prestakuntza espezializatuko postu bat lortzeko egiten den estatu mailako azterketa honetara eta lehenengo hamar postuetan EHUn euskaraz ikasitako bi ikasle daude. Hau da, estatu espainiar osoko lehenengo hamar postuetako %20 euskaraz ikasi duten ikasleek bete dituzte. Gure prestakuntza horren txarra ez denaren seinale.
Gure inguruan urteetan zehar euskararen aurka eraikitako mito ugari daude eta hauek suntsitu beharra dago. Mediku euskaldunak behar ditugu osasun sistema elebiduna lortzeko bidean aurrera egin nahi badugu, eta horretarako euskaraz ikastera animatu behar ditugu ikasleak. Mitoak mito dira, besterik ez. Euskarazko ikasketak gaztelaniazkoak bezain onak dira eta prestakuntza berbera da, desberdintasun batekin: “Medikua, ona ala euskalduna?” galderari, “medikua, ona eta euskalduna” erantzun ahalko diogu guk, medikuntza euskaraz ikasten dugunok.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Telesforo Monzon laborategiak antolatutako uda eskolak euskararen etorkizunaz gogoeta egiteko plaza beroa ekarri zuen Bergarara. Hasieran, Garikoitz Goikoetxeak eta Olatz Altunak euskararen egungo egoera eta etorkizuneko joerak marraztu zituzten, eta horren gainean aritu ziren... [+]
2018ko uztailean, CAF Beasaingo enpresa batzordeak lehen aldiz eskatu zion ofizialki CAFeko zuzendaritzari Jerusalemgo tranbiaren esleipen konkurtsoan ez parte hartzeko. Momentu horretan egoerak gaurkoarekin zerikusirik ez bazuen ere, ohiko trenbide batetik harago, proiektu hori... [+]
Mundua Israel Gazan egiten ari den genozidioaren hondamendira begira dagoen bitartean, kolonoen mugimenduak eta Israelgo armadak triskantzak egin dituzte Zisjordanian eta Ekialdeko Jerusalemen. Ondorioz, palestinar gisa han bizitzea eguneroko borroka bihurtu da, biziraupenekoa:... [+]
Dena aldatu da urriaren 7an Al-Aqsa Uholde Operazioa hasi zenetik. Palestinarrok utzi diogu biktima perfektuen eta terroristen arteko nahasketa izateari, batzuek konturatu nahi ez dutela dirudien arren. Irudi lazgarrien gaindosiak, azkenik, masa handien enpatia erreala eragin du... [+]
Asteburu honetan jakin dugu, Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideen bitartez, Israelek 33. FCI/IGP Munduko Txapelketan parte hartu duela, Gasteizen ospatu den nazioarteko txakur lehiaketa batean. Duela egun batzuk izan genuen txapelketaren berri, baina Israel ez zegoen... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]