Maurizia Baionako etxe okupatua hustu du Poliziak

  • Polizia operazio handi baten bidez kanporatu dituzte gazteak Baionako Maurizia etxe okupatutik. Gutxienez, Poliziaren 12 ibilgailu bertaratu dira ostiraleko goizean goiz, eta gazteek ez dute erresistentziarik egin.

Argazkia: Ekhi Erremundegi

2023ko ekainaren 09an - 10:34
Azken eguneraketa: 13:18

Baionako Mauruzia etxe okupatua hustu du Poliziak goizean goiz. Hamarnaka poliziek Santa Ursula kalea itxi, Mauriziako atea bota eta beheko solairua miatu ostean, eraikina hustu dute.

Hainbat lagun gazteei babesa ematera gerturatu da, eta etxetik atera ahala txalo artean jaso dituzte. Berriako Ekhi Erremundegi kazetariak jaso ditu irudiak. 18:30ean Baionako herriko etxean elkarretaratzea antolatu dute kaleratzea salatzeko.

Maiatzean jakinarazi zuten hainbat gaztek etxe bat okupatu zutela Baionan, besteak beste, bizitokiaren arazoari erantzuteko eta erabilera soziokulturala emateko asmoa zutela adierazi zuten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
2024-04-04 | Gedar
La Caixak hiru familia etxegabetu nahi ditu Bilbon

Babes Ofizialeko Etxebizitzetan bizi dira familiak, eta La Caixak ez dizkie alokairu-kontratuak berritu nahi. Bilboko Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, bizilagunak kaleratuz, "alokairu sozialetatik aberasten da" banketxea. "Etxegabetzeak berehala eta... [+]


Etxegabetzeak 48 ordutan burutu ahal izateko lege aldaketa proposatu du EAJk

EAJren asmoa da legezko aldaketa azkar bati ekitea, 48 orduko epean etxegabetzeak egin ahal izateko etxebizitzak okupatzen diren kasuetan.


Iruñean familia bat etxegabetuko dutela salatu dute Harituk eta Jaki Tokik

Bilatu dituzten beste etxeetako jabeek ez diete etxerik alokatu nahi izan familia ugaria, soldata bakarra eta atzerritar jatorrikoak izateagatik.


2024-02-13 | ARGIA
Hamabi familia etxetik bota nahi dituzte Pasaian, trenbide zati bat egiteko

Pasaiako portuko langileen familiak bizi diren Trintxerpeko etxebizitza bloke bat bota nahi dute Pasaiako Portu Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, 400 metro inguruko trenbide zati bat egiteko. Lau hilabetetan etxea utzi behar dutela ohartarazi diete.


Eguneraketa berriak daude