Gorenaren epaiaren aurka piztutako matxinada herritarrak Kataluniako sektore independentista bera ere harritu zuen. Protestaldien lehen astearen amaieran, erantzunik gabeko bi galdera errepikatzen ziren herritar askoren buruan: Zer norabide hartuko du ziklo berriak? Eutsiko al diote herritarrek? Bigarren asteak lehenengoaren norabide nagusiak mantendu ditu. Matxinada giroa baretu bada ere, mobilizazioak iraunkorra eta masiboa izaten jarraitzen du.
Lehen asteko protestaldien bost bereizgarri nabarmentzen genituen “Bigarren matxinada abian” erreportajean: Kalearen eta herritarren protagonismoa; alderdi independentisten sinesgarritasun krisia eta noraeza, Esquadra Mossoekin izandako haustura; desobedientziaren sakontzea eta poliziarekin enfrentamenduak; norabide argirik eza eta ziurgabetasuna.
Bigarren astean Kataluniako politikaren epizentroa kalean mantendu da. Masibotasunak eta deialdien kopuruak behera egin badu ere, mobilizazioen tamainak edota ekimenen zein eragileen kopuruak zein irudimenak izugarria izaten jarraitzen du. Manifestazioak, errepide mozketak, Hong Kongekin protesta bateratuak, Sanchezen bisitari boikotak, polizia etxeen aurrean kontzentrazioak, Twitteren #SpainSitAndTalk” mundu mailako joera bilakatzea, Omnium Culturalen autoinkulpazio kanpaina, Gironako Udaletxearen okupazioa... Larunbatean ehunka mila lagun bildu da berriz ere Bartzelonan, oraingoan “askatasuna” aldarrikatuz. 350.000ko kopurua eman du Bartzelonako Udaltzaingoak, nahiz eta independentistek ziurtatu askoz gehiago izan direla. La Directa hedabide independienteak 480.000 parte hartzaile kalkulatu ditu. Ondoren, milaka izan dira poliziari “euren pilotak bueltatzeko” deiari erantzun diotenak. Azkenik istiluak izan dira manifestari eta polizien artean larunbat gauean.
Gazteek protagonista izaten jarraitzen dute. Unibertsitateetan protestak eta fakultateen itxierak etengabeak dira. Ostegun eta ostiraleko irakaskuntza grebak milaka ikasle mobilizatu ditu. Ostegunean milaka pertsona irten ziren Kataluniako hiri ezberdinetan “ez ukitu gure gazteak” leloari erantzunez.
Espainolismoak igandean egin du kale mailako bere indar erakustaldi nagusia. Udaltzaingoaren arabera, 80.000 pertsona batu ditu deialdiak. Zaila da jakiten zenbat diren katalanak, estatu osotik abiatu dira autobusak Bartzelonara. Independentismoa espainolismoa baino gehiago da kopuruan eta aktibazio mailan. Edonola ere, independentista ez den jendarte kopuru handia dago Katalunian. Proposamenak eta analisiak egiteko orduan, kontutan hartu beharreko errealitatea da.
Alderdi independentistek eta Kataluniako erakundeek jokoz kanpo jarraitzen dute. Egoerara eta euren oinarrien exijentziei egokitzeko saiakerak ikusi ditugu, edonola ere. Errrepublikako Kontseilua berpizten saiatu da Puigdemont. CUPek Kataluniako ordezkari instituzional guztiei dei egin die gutxieneko batzuk adostea proposatuz. Larunbat goizean legebiltzarrean 800 alkatek autodeterminazioarekin konpromisoa adierazi dute. Egun bat lehenago estatu osoko indar independentistek agerraldi bateratua egin dute –EAJ ezin gardenago geratu da erretratatua, ekimenetik kanpo kokatuz bere burua–.
Esquadra Mossoen eta independentismoaren arteko haustura are agerikoagoa egin da. Espainiako Poliziarekin eskuz esku jarraitzen dute Mossoen istiluen aurkako BRIMO unitateek. Ordezkaritza handiena duen USPAC sindikatuak istiluen aurkako protokoloak berritzea eskatu du, tartean gomazko pilotetara bueltatzea proposatuz. Sindikatu berak komunikatu gogorra idatzi du Quim Torra presidentearen aurka, presidenteak mossoen balizko gehiegikeriak aztertuko direla eta behar izanez gero zigortuko dituela adierazi ostean. Mossoen nagusi Eduard Sallent-ek gutuna bidali die mosso guztiei, egindako lanagatik zorionduz. Astea ixteko, berriz ere oso kritikatua izan da mossoen jarduera errepresiboa larunbateko Bartzelonako istiluetan. Manifestazioaren erdi-erditik igaro ziren lau furgoneta, askorentzat probokatzailea izan zen jokabidea erakutsiz.
Esto es una provocación. https://t.co/cug2acNc3H
— · Hibai Arbide Aza · (@Hibai_) 2019(e)ko urriaren 26(a)
Kale istiluak ia desagertu egin dira bigarren astean, larunbat gauean berriz ere Bartzelonan pizteko. Ez dirudi polizia eta manifestarien arteko enfrentamenduak eguneroko ogi bilakatuko direnik, baina ematen du noizbehinka ikustera ohituko garela. Desobedientzia modu ezberdinak praktikatzen jarraitu dute herritarrek, eta Tsunamiaren azken iragarpenek urrats berriak iradokitzen dituzte bide horretan.
Norabidea zehaztear, Tsunamia begibistan
Independentismoak batasuna sortuko duen epe luzerako estrategiarik gabe eta labur-ertainerako programarik gabe jarraitzen du. Nekez ikusiko dugu urratsik arlo horretan, Espainiako hauteskundeak hain gertu direla. Adostasun estrategikoek urrun ematen dute, baina zenbait aldarrikapen errepikatzen dira espazio ugaritan: autodeterminazioa, amnistia, eskubide sozial eta politikoak. Denborak esango du sententziak piztutako matxinadari norabide argiago bat emateko oinarrizko puntuak izan daitezkeen edo ez.
Zer norabide hartuko du ziklo berriak? Eutsiko ote diote herritarrek mobilizazioari? Protestaldien lehenengo aste amaierako galderek gaurkotasun bera dute gaur. Baina ordutik beste astebete eman du Kataluniako independentismoak mobilizatuta. Kalte handiena orain ziklo berria hauteskunde-kanpainan eta kalearen desmobilizazioan itotzea litzateke. Egoera ez da erraza, baina Kataluniako herritarren eta herri eragile nagusien jarrerak eta diskurtsoek hori ez gertatzeko esperantzak ematen dituzte.
Hurrengo egunetan ekimen ugari egiten jarraituko dute. Eta hurrengo erronka handiak badu data dagoeneko: Tsunamiak ekintzak iragarri ditu azaroaren 9, 11, 12 eta 13rako. Baita abenduren 18rako ere, protesten beldurrez atzeratutako Bartzelona-Real Madril futbol partida jokatuko den egunerako. Azaroaren 9ko deialdiak hauteskundeen hausnarketa egunarekin bat egiten du, eta deialdia estatu osoari zuzendu dio Tsunamiak. Euskal Herritik Kataluniari babesa emateko ez ezik geure buruak indartzeko aukera izan daiteke.
Cervera de la Marenda (Ipar Katalunia), 1906. Herriko emakume garraiatzaileak lan baldintza eskasen aurka altxa ziren. Espainiako eta Frantziako estatuetako trenbideen zabalera desberdinak eraginda, garraiatzaileek Mediterraneoko kostaldetik zetozen zitrikoak tren batzuetatik... [+]
Espainiako Gobernuaren estrategia politikoaren barruan mugitu du fitxa PSOEk: protagonista handirik gabeko irudi batekin jakinarazi dute akordioa, baina detaile gutxi emanda eta datarik ipini gabe.
Anstey (Ingalaterra), 1779. Leicesterren kanpoaldeko herriko ehungintza fabrika batean, ugazabak Ned Ludd izeneko aprendizari errieta eta jipoia eman zizkion, ehungailua gaizki erabiltzen ari omen zelako. Haserre, Luddek mailu bat hartu eta bi makina hondatu... [+]
PPk ezarritako helegiteari erantzunez, legearen testua ia bere osotasunean konstituzionala dela dio auzitegiaren ebazpen proposamenak. Hala ere, legea pertsona gutxi batzuentzat dela dioen argudioan arrazoia eman dio eta herritar guztiei aplikatzea proposatu du.
Apirilaren 28ko gauean Bartzelonako Badal Ramblako terrazak gainezka zeuden; hoztu gabeko garagardoak zerbitzatzen ziren, baina jendeak zoriontsu zirudien. “Munduaren amaierak iritsi behar badu, pozik harrapa gaitzala”, esaten zidan auzokide batek. Hamar ordu baino... [+]
Maiatzak 8an abiatu eta ekainaren 3ra arte luzatuko da epaiketa. Guztira 35 espetxe urteko eta 200.000 euroko zigorra eskatu ditu fiskalak auzipetuentzako.
Directa hedabideak ikertu eta argitaratu du poliziaren infiltrazioa. 2019ko irailean hurbildu zen lehen aldiz Lleidako Ateneu Cooperatiu taldera, Joan Llobet García izenpean, eta 2021eko azaroan utzi zuen militantzia, Bartzelonan lana aurkitu zuela eta amonaren... [+]
Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]
Directa hedabidearen ikerketa batek ondorioztatu du 2018. eta 2020. urteen artean murgildu zela Kataluniako Palestinaren aldeko eta ezker independentistaren mugimenduetan, "Belén Hammad" izenaren pean. Nortasun agiri faltsu batekin Kataluniako Gobernuak... [+]
Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]
Media.cat-ek egindako azken ikerketak agerian utzi du emakume kazetariek Katalunian jasaten duten sexu-diskriminazioa. Inkestatutako emakumeen %54,4k sexu-jazarpena jasan dutela eta %55,1ek sexu-generoaren araberako jazarpena izan dutela adierazi dute.
Goiburu baten bidez ezagutu nuen Juana Dolores; zera zioen: iraultzaileagoa zela ondo idaztea, katalanez idaztea baino. Flipatu egin nuela aitortu diot, eta berak esan dit bizitzako lehen elkarrizketa zuela hura. Lau urte geroago, berritasunaren olatua surfeatu du, eta... [+]
Esan ohi da uda sasoia parentesia dela politikan. Agian politikaren ikuspegi instituzional hutsa duenak pentsatuko du horrela, baina oraindik ere amaitzear den aurtengo udak eman digu zer aztertu.
Uda sasoia hasteko zela osatu zen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako autonomia... [+]
Salvador Illa Generalitateko president izendatzeko oinarrietako bat PSC-ERC arteko ituna izan da. Ez da itun subiranista inondik ere, baina hainbat alorretan ate berriak zabal litezke, ohikoa den PSC-PSOEren balaztaren estrategia politikoa berriz ere nagusitzen ez bada,... [+]
Baratzerako udako nagiak astindu ditzagun. Lehen udazkenean izaten zen sagardoaren txotx denboraldiaren hasiera, orain neguaren zilborrean izaten dugu. Ezagun katalanen bat duen edozeinek pentsa dezake sagardo gozoa calçot tipula erreekin dastatzeko atzeratu eta sortu... [+]