Lan baldintzak hobetzea eskatu eta hezkuntza arloan inbertsio falta salatzeko deitu dute lanuztea Steilas, ELA eta LABek. Nafarroan ez dute baztertu mobilizazioei ekitea, foru gobernuarekin irekitako negoziazioan "pauso esanguratsuak" ematen ez badira.
Hezkuntza publikoan nagusi diren sindikatuek grebara deitu dute martxoaren 22an Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, sektorea dagoen "egoera larria" salatzeko. Donostian egindako prentsaurrekoan iragarri dute greba egingo dutela, eta hainbat arrazoi eman dituzte horretarako: azken urteetako murrizketak, erreforma "inposatuak" eta hezkuntza publikoan "berdintasun eta heziketa integrala" ardatz hartu beharra, besteak beste.
Egoera larri horri "buelta" emateko ezinbestekotzat dute lan baldintzak hobetzeko negoziazio kolektiboari ekitea, bai EAEn eta baita Nafarroan ere. Azkeneko erkidego honetan, azaldu dutenez, elkarrizketan ari dira Barkosen gobernuarekin eta ondorioz oraingoz ez dute grebarik egingo, baina ez dituzte mobilizazioak baztertu norabide horretan urratsik ez bada ematen.
Sindikatuek hainbat neurri zehatz exijitu dituzte azken urteetako murrizketei aurre egiteko, hala nola: hezkuntza publikoko plantilla handitzea, EAEn gutxienez 2.000 lagun gehiago eta Nafarroan 900; irakasleen behin-behinekotasuna %40tik %6ra murriztea; eta ikasgela bakoitzeko dagoen ikasle kopurua ere %10 murriztea. Baja, ordezkapen eta erretiro duinak izateko ere hainbat neurri proposatu dituzte sindikatuok.
"Hezkuntzaren merkantilizazioa alde batera uztea eskatzen dugu –azaldu dute sindikatuek prentsaurrean irakurritako oharrean–, egungo desorekak gaindituz hezkuntza garapen pertsonal eta sozial integralerako tresna izan dadin, kohesio soziala eta integrazioa bultzatuz, aniztasuna, berdintasuna eta hezkidetza oinarri".
Hezkuntzak egun osoko greba bizi du Hego Euskal Herrian eta jarraipen zabala izaten ari dela adierazi diote ARGIAri langileen eta ikasleen ordezkariek. Jarraipenaren datuak, elkarretaratzeak, zabaldu dituzten mezuak eta deialdi berezituaren arrazoiak jaso ditugu. “Beste... [+]
EHU-Palestinak agerraldia egin du gaur, Ignazio Barriola ikasgelategian; sarearen jardueraren berri emateaz gain, EHUko errektoretzarekin izandako harremanak jakitera eman nahi izan dituzte, eta emaitza horien inguruko posizionamendua ezagutarazi.
Espainiako Estatuko presidente Pedro Sanchezek duela sei hilabete agindu zuen “txiringito pribatuei” muga jarri behar zitzaiela. Tamaina, irakasleak, ikerketa eta finantziazio kaudimena dira ezarri berri diren oinarrizko baldintzak.
ARGIAren komunikazio proiektua barrutik ezagutu eta kazetari gisa trebatzeko aukera zabalduko dugu. 2026an gure erredakzioan praktikak egin nahi badituzu, animatu eta aurkeztu zaitez azaroaren 6an egingo dugun azterketara. Kazetaritzako, Ikus-entzunezko Komunikazioko,... [+]
Haurreskoletatik unibertsitateraino, hezkuntza sistema osoan egun osoko grebara deitu dute sindikatuek Hego Euskal Herrian, Palestinarekin elkartasunez. Urriaren 15erako lantokietan deitu dituzten lanuzte eta mobilizazioak indartzera dator deialdia.
Eskolak gero eta arazo psiko-sozial eta emozional gehiago antzematen dituen garaiotan, zein dira ikasleek azaleratzen dituzten korapilo nagusiak? Nola kudeatzen dute hezitzaileek hori guztia eta noraino iristen da eskola? “Hainbat kasuk gainezka egiten digu, baina ezin... [+]
Konplitu da Txirritaren esana: ‘Nire aipamenak izango dira / beste laurogei urtean’. 1936an hila, txitean-pitean dabiltza oraindik haren bertsoak. Horixe bera da Rekarteren kasua. 50 urte baino gehiago dira Arabako lautadan Aguraingo eta Araiako ikastolak sortu... [+]
Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]
Ikastetxean nolako jolastokia nahi duten gogoetatu eta proposatu dezakete Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako eskola publikoek. Horietako bi proiektu hautatu eta martxan jarriko ditu udalak datorren ikasturtean bertan, profesionalek lagunduta. Hainbat eskolak “ez du ez... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
"Ikasleok ez dugu genozidioa onartzen; ikasleok Flotilla babesten dugu; ikasleok ez dugu Trumpen planean sinesten, eta Palestina askatu nahi badugu, Israelen aurka borrokatu eta Israel suntsitu behar dugu", azaldu du IAk.
Hemeretzi herritan izango dira IAk antolatutako mobilizazioak, "Israelgo Estatu sionista eta terroristaren genozidioa salatzeko".
Batzuentzat, erakargarria, motibagarria, parte-hartzailea eta dinamikoa; besteentzat, nahasgarria, konplexua, zentzu pedagogiko argirik gabeko jolasa. Matematika ikasteko Euskal Herriko gero eta ikastetxe gehiagotan sartzen ari den Innovamat metodologiak iritzi kontrajarriak,... [+]
Oso orokortuta dagoen praktika apurtu duten kasu bakan batzuen berri izan du ARGIAk: 3 urteko ikasgeletako irakasleek eurek erabakita, aurten ez dute egokitzapenik egin gela horietan. Non da egokitzapena borondatezkoa, zer dio legeak eta zer adituek? "Beti eman behar da... [+]
Nafarroako Hezkuntza Departamentuak 3 urteko geletako ratioa 20 umera jaistea hitzartu berri duenean, bestelako errealitatea salatu dute Irurtzungo Atakondoa ikastetxeko gurasoek: tutore bakarrak behar ugari dituzten 24 umeren aniztasunari erantzun eta akonpainamendu egoki eta... [+]